Hainbat modalitatetako 80 pilotari baino gehiago barnebiltzen ditu elkarteak, eta haien helburu nagusia emakumeen pilota bultzatzea, egituratzea eta arautzea da. Azkoitiko Oteiza pilotalekuan egin dute aurkezpena larunbatean.
Printzipioz pilotari eta pala-jokalariak dira elkartea sortu duten 80 kirolariak, baina ahal bezain laster zesta-jokalariak eta beste modalitateetako pilotariak hurbiltzea nahi dute. Horrez gain, emakumezkoen pilotaren maila guztiak hartu nahi dituzte, hasiberrietatik maila profesionaleko jokalarietara, pilotaren munduan murgiltzeko eta teknifikazioa bermatzeko asmoz. Hala, emakumezkoen pilota esparru “duin eta justuagoa” izatea nahi dute.
Azken lau urteetan emakumeen pilotak loraldia bizi duela adierazi dute, eta hari horri jarraitzeko EPE Emakume Pilotarien Elkartea sortzea erabaki zuten. Euskal Herriko pilota federazioen eta Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen laguntza eskertu dute, baita Azkoitiko Udalaren eta Avento kirol aholkularitza bulegoarena ere.
“Zeresan handia dugu, baina esateko aukera gutxi. Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte baino ez gara” adierazi dute Patri Espinar eta Maider Mendizabal elkarteko kideek prentsaurrekoan, emakumeen jarduna “jokora soilik” murrizten dela gehituz. Hala, gaur egun emakumezkoen pilotak duen egituraketa ahulari aurre egin nahi diote elkargo sendo bat sortuz, Euskal Herrian pilotan ibiltzen den eta ibili nahi duen oro lagunduz.
Hasierako jarduna
Pilota federazioekin eta pilota sustatzen duten erakunde publiko zein pribatuekin berehala kontaktuan jarri nahi dute, hitzarmenak sinatu eta egutegi finko bat sortzeko. Gainera, hainbat herri eta auzotan ekimenak eta egun bereziak antolatuko dituztela aurreratu dute, beti ere, bertan aritzen diren pilotarientzat baldintza duinak bermatzeko.
Hamar urte dira Donostiako Herrera auzoko emakumeen pala txapelketa abiatu zutenetik. Mozkor Frentekideok txapelketa 1987. urtean sortu zen, baina 2014an emakumeek harmailak utzi eta frontoiaren erdigunea hartu zuten.
Frontoia du habitat Naroa Iturainek (Iruñea, 1992). Pilotaria da, baita pilota epailea ere. Umetan ikusmina piztu zion palak, eta pasioari jarraika, esku-pilotan hasi zen gerora. Alabaina, ia behartuta egin zen epaile, emakumeen arteko neurketak pilotariek beraiek zuzendu... [+]
Artean neska koxkorra zela, zesta punta unibertsitatera eraman zuen aitaitak Markinan. Joko ikusgarria ikusi orduko argitu zitzaizkion begiak, egin zioten ñir-ñir. Aukera sortu zitzaiolarik hasi zen frontoian, bizi erdia darama Durangoko Ezkurdin, esku batean... [+]
“Ados Pilota” emakumezko eskuzko pilotari profesionalen lehen kluba aurkeztu dute Leitzan. Lan baldintzak hobetzea eta txapelketa gehiago jokatzea dituzte helburu. Lehen txapelketa antolatu dute Ekainaren 4rako.
Bat-batean frontoian eta telebistan emakumeak esku-pilotan jokatzen ikusten hasi gara. Emakume pilotariak oso pozik daude lehen lerrora jauzi egin dutelako, nahiz eta gogorarazi nahi duten itzalean makina bat urtez jokatu dutela, bai eskuz bai palaz. Munduko txapeldunak ere... [+]
22-21 irabazi zieten Jaka eta Ruiz de Larramendiri eta hemezortzi urtez beheitikoan, Agorreta eta Bergara nagusitu ziren. Sekulako ikuskizuna eta giroa bizitu zuten larunbatean Labriten, Laboral Kutxa Emakume Master Cupen San Ferminetako finalekin.