Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak, Europako Martxaren bidez, bat egin du Feminist Asylum koalizioak abiatutako kanpainarekin. Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ pertsonek asiloa eskatzeko izan ditzaketen arrazoi espezifikoen errekonozimendu eraginkorra aldarrikatzea du helburu kanpainak.
Izan ere, azaldu dutenez, emakumeek, neskatilek eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonek beren jatorria atzean uzteko eta atzerrian asiloa eskatzeko arrazoi espezifikoak izaten dituzte, sarri indarkeria matxistarekin lotura daukatenak (etxeko barruko indarkeria matxista, sexu-esplotazioa, ezkontza behartua, genitalen mutilazioa, pertsonen salerosketa, lege diskriminatzaileak, eta abar). Eta erbesterako bidea hartzean ere, uneoro egon ohi dira indarkeria matxista eta esplotazioa jasateko arriskuan: “Sexu-indarkeria trafikatzaileen aldetik edo errefuxiatu-eremuetan, sexu- edo lan-esplotazioa eta pertsonen salerosketa igarotzen dituzten herrialdeetan —baita Europakoetan ere—, mehatxuak, traumatismoak eta arrisku handiak seme-alabentzat”.
Errealitate horren aurrean, Europako Kontseiluko 2008ko gizakien salerosketaren aurkako borrokari buruzko hitzarmenean zein 2011ko Istanbulgo Hitzarmenean jasotzen denez, Europak asilo-prozedurak duintasunez eta eraginkortasunez bermatzeko derrigortasuna duela gogorarazi dute Emakumeen Mundu Martxatik. Praktikan, ordea, hartutako konpromisoak Europako “herrialde oso gutxik” betetzen dituztela salatu dute: “Ez dituzte kontuan izaten genero-indarkeriarekin lotutako asilo-eskaeren arrazoiak, kasu partikular bakoitzari erreparatu eta aztertzeko baldintzak ez direlako egokiak indarkeria-modu espezifikoak antzemateko, edo, estatuetako agintarien ordezkariek muzin egiten diotelako harrera-betebeharrari”.
Gauzak horrela, Europan bizi diren militante diren heinetik, gauzak alda daitezen exijitzeko beharra ikusi eta bat egin dute Feminist Asylum koalizioaren kanpainarekin. Emakumeen, neskatilen eta LGBTIQA+ kolektiboaren eskubideen aldeko hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk osatutako koalizioak eskaera bat egin du, eta asmoa eskaera hori Europako Batzordeari, Europako Parlamentuari, Kontseilu Europarrari eta Schengen eremuko estatuetako gobernuei helaraztea da. Dokumentua hainbat hizkuntzatan dago irakurgai [euskarazkoa irakurtzeko klikatu lotura honetan], eta neurri zehatzak eskatzen ditu Europan eta Schengen eremuan sinatuta dauden nazioarteko hitzarmen guztiak alferrikakoak izan ez daitezen.
Eskaerak ondoko hiru puntuak jasotzen ditu:
-Europako Batzordeak eta estatuetako gobernuek beharrezko baliabideak jartzea, emakume, neskatila eta LGBTIQA+ pertsonen asilo-arrazoi espezifikoak benetan onartzeko prozedura eta egitura egokiak ezar daitezen.
-Istanbuleko Hitzarmena eta Europako Kontseiluaren gizakien salerosketaren aurkako borrokari buruzko Hitzarmena eraginkortasunez indarrean jartzea, eta horiek betetzen direla bermatuko duen Europako zaintza-egitura bat sortzea, genero-arrazoiek eragindako indarkeriaren biktimek onarpena, laguntza eta nazioarteko babesa jaso ditzaten.
-Lege-bideek aukera eman diezaietela emakume, neskatila eta LGBTIQA+ pertsonei Europan asiloa eskatzeko.
Kanpainak sei hilabeteko iraupena izango du, eta epe-tarte horretan kolektibo zein norbanakoek bat egin ahalko dute eskaerarekin. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak herritarrei dei egin die eskakizuna sinatzera, www.feministasylum.org web-orriaren bidez.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]