Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa aldatuko du 155 kideko Konbentzioak. Uztailaren 4an Elisa Loncón andrazko maputxea izendatu dute taldearen buru. Gaur hasiko dira lanean.
Txileko Konstituzio berria idazteko Konbentzioa gaur hasiko da lanean. Urtebeteko epea izango du orain arte indarrean egon den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa aldatzeko. Legedi berria onartzeaz arduratuko den taldea 155 kidez osatuta dago: erdia emakumeak dira, eta herri indigenek hamazazpi eserleku dituzte gordeta. Konbentzioko burua, hain zuzen, andrazkoa eta maputxea da, Elisa Loncón linguista.
Loncón hizkuntzalaria da, humanitateetan eta literaturan doktorea, eta mapudungun hizkuntza irakasten du Santiagoko Unibertsitatean. Uztailaren 4an izendatu dute Txileko Konstituzio berria idazteaz arduratuko den taldearen buru. Bozkaketen ondoren, mapudungunez eman du bere hitzaldia, eta ondoren, gaztelaniara itzuli du: “Indar hau herri osoarentzako da, sektore eta eskualde guztientzako, ondoan ditugun jatorrizko nazio guztientzako, erakunde guztientzako eta sexu-aniztasunarentzako. Agur hau dominazio sistema ororen aurka ibili izan diren emakumeentzako da”. Loncónek talde lanera deitu ditu herritar eta eragile guztiak Txile herrialde “plurinazional eta interkultural” bilakatzeko.
Igandean egindako Konbentzio Konstituziogilerako bozetan gehiengo osoa biltzea lortu du Loncónek. Lehenengo bozketan indigenen, sozialisten eta Fronte Zabala ezkerreko alderdiaren laguntza izan duen arren, presidentetzarako aurkeztu diren hautagaietako inork ez du beharrezko sostengua lortu. Bigarren itzulian, berriz —Alderdi Komunista eta Herriaren Zerrendako kideen babesarekin—, 58 boto bildu ditu Loncónek, Harry Jurgensen RN Berrikuntza Nazionala alderdiko buruak baino 22 gehiago.
Loncónek 155 kidez osatutako Konbentzioa zuzenduko du: 77 emakumeak dira eta 78 gizonak. Horretaz gain, ofizialki onartuta dauden herri indigenek —Txileko biztanleen %12,8 osatzen dute— hamazazpi eserleku dituzte gordeta: maputxeek zazpi, amarek bi eta gainontzekoek bana. Talde konstituziogileak hamabi hilabeteko epea izango du araubide berria idazteko. Horrela, 2022ko uztailean herri erreferendumean bozkatuko litzateke Txileko laugarren konstituzioa, diktaduraren ondoren egindako lehena.
Orain, Augusto Pinochetek 1980an ezarritako legea dago indarrean Txilen; 2022ko aldaketekin, errotik aldatu nahi dute herrialdeak ordutik izan duen eredu sozioekonomikoa. Al Jazeera hedabidearen arabera, Konbentzioak hezkuntza eta osasun sistemaren modelo berria ezarri nahi du, eta martxan dagoen pentsio pribatuen sistema baliogabetu, lan eskubideak errespetatu ahal izateko. Bestalde, emakumeen eskubideak ere indartu nahi dituzte, eta talde gutxituen diskriminazioa ekiditeko neurriak hartu.
CNN komunikabideak jaso duenez, World Inequality Lab ikerketaren arabera, Hego Amerika osoan Txile da aberastasunaren banaketa desparekoena duen herrialdea: errenta nazionalaren %60 biztanleriaren %10aren esku dago. Eredu sozioekonomiko horren harira, hainbat protesta sortu izan dira herrialdean, bereziki Sebastian Piñera presidentetzara heldu ondotik.
Berria komunikabideak emandako datuen arabera, protestak larritu egin ziren 2019ko udazkenean. Azaroaren 15ean greba orokorra egin zen, eta bertan, gutxienez 30 hildako eta milaka zauritu egon ziren. Jazoeraren ostean, gobernuak eta oposizioak konstituzio berria onartzeko galdeketa egitea erabaki zuten, eta herritarren %78k bozkatu zuen alde.
Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.
Augusto Pinochet diktadoreak Txilen estatu-kolpea eman zuela mende erdia bete denean, hamaika berba entzun dira herrialdeak bizi duen zatiketaz. Hamazazpi urtetako diktaduraren errepresioa ukatzea da zenbait eskuindarren egungo arma, negazionismo gisa ulertu den diskurtsoarekin... [+]
"Egun on" baino gehiago "larrialdi" hitza erabiltzen dugun honetan, Mari Paz Aedoren hitzek lagunduko dizute ikasturte honetako zure utopien lanketei gogotsu eta pozetik ekiten. Txilen, Santiagon jaio zen duela 45 urte. Gatazka sozioekologikoak aztertzen ditu... [+]
1973ko estatu kolpea gertatu baino lehen Nixon garaiko AEBtako presidenteak jasotako dokumentuak argitaratu ditu Washingtonek ostiralean, Alexandria Ocasio-Cortez AEBtako Ordezkarien Etxeko kideak Txileri egindako bisita ondoren. Ocasio-Cortezek gardentasuna eskatu du,... [+]
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Txileko konstituzio berria idazteko ardura izango duen kontseilua 50 lagunek osatzen dute, eta haietako 22 Alderdi Errepublikanoko kideak izango dira, botoen %36 lortuta.
Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]
Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman eta bi aste eskasera hil zen Pablo Neruda; datorren irailean beteko dira 50 urte. Heriotzaren arrazoi ofiziala prostatako minbizia eta metastasia da, baina poeta txiletarraren ilobak nazioarteko peritu-txostenaren berri eman du:... [+]
Irailaren 4an Txileko herritarrek argi utzi zuten ez dutela nahi Biltzar Konstituziogileak ondutako testu berria onartu: bozkatu zuten hamahiru milioi herritarretatik %62k (7.882.958 boto) ezezkoa eman zioten proposamenari, eta gainerako %38ak (4.860.093 boto) baiezkoa. Inkestek... [+]
Ia zortzi milioi txiletarrek ezezkoa eman diote konstituzio proposamenari. Gabriel Boric presidenteak konstituzio-prozesu berria eta aldaketak iragarri ditu bere gobernuan.
Irailaren 4an bozkatuko dute Txilen konstituzio berria, oraindik indarrean den Augusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duena. Berau onartzen bada, munduko konstituziorik feministena izango da. Zer jasotzen du konstituzio honek? Nola izan da idatzia eta... [+]