Dantzan formatzen diren emakumeak gizonak baino gehiago dira, baina gero lan munduan aukera gutxiago dituztela ikusi da Dantza-sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn ikerketan.
Diru laguntzei dagokienez ere, gizonek kopuru handiagoak jasotzen dituzte. Aztertu nahi izan da emakumeak eta gizonekoak ze egoeratan dauden dantza-sorkuntzaren balio-katearen hainbat urratsetan; hala nola, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpena, banaketa, programazioa eta erakusketa erreparatu dira. Ikerketa Igor de Quadrak egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta. Aurrez programatzaileen, koreografoen eta banatzaileen egoera ikertu duen txostenaari buruzko sarrera argitaratu genuen, eta datozen lerroetan azalduko dugun ikerketa konpainietako zuzendaritza artistiko eta koreografikoetan zentratu da.
"Dantzaren alorreko sortzaile" izendatu dituzte EAEn dantzaren alorreko sorkuntza-proiektuak gidatzen dituzten profesionalak. Sortzaile horiek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari dagokionez, dantza-sorkuntzaren alorrean izan dituzten bizipenak eta iritziak jaso nahi izan dira txostenean. Horretarako zirkuitu profesionaletan edo dantzaren alorreko profesionalen elkarteetan diharduten hamahiru sortzaile elkarrizketatu dituzte.
Dantzaren sorkuntza sektore feminizatua da, beraz, gizonentzat errazagoa da lana aurkitzea; proportzionalki gizon gehiago behar baitira mundu profesionalean. 2016an sortu zen Dantzerti eskola Euskal Herrian goi mailako dantzariak formatzeko helburuarekin. Urtetik urtera gero eta emakume gehiago matrikulatu dira arte dramatikoan eta dantzan; lehen hiru urtetan matrikulatu diren emakumeen batezbestekoa % 82koa da. Dantza ikasketak egin dituzten emakumeak gizonak baino gehiago dira, baina gizonek aukera hobeak dituzte profesionalki. EAEko Antzokien Sarean % 44,8 dira emakumezkoak. Kristalezko sabaia nabarmena da.
Dantza bazterreko diziplina da, eta, ondorioz, jardun horretan diharduten langileen egoera prekarioa da. Hori dela eta, sorkuntzaz eta formakuntzaz gain beste hamaika lan beren esku geratzen dira: proiektuen kudeaketa, diru laguntza instituzionalen eskaera, ikuskizunen banaketa, kultura arloko eragileekiko harremanak... Dantza prekarietate-egoeran dago, eta egoera hori okerragoa da emakumeen kasuan. Desberdintasun hori prestakuntza-fasean agertzen da lehenengoz.
Dantza-ekoizpenera bideraturiko diru laguntzetan hainbat kategoria daude, eta kategoria horietan gora egin ahala, emakume gutxiago aurki daitezke. Emakumeek gidaturiko proiektu-kopurua gizonen antzekoa edo handiagoa da, baina gizonek diru kantitate handiagoak jasotzen dituzte; proiektuaren formatua zenbat eta handiagoa izan, emakumeen presentzia txikiagoa baita.
Antzoki eta kultur etxeetako programazioei erreparatuta, ikus dezakegu emakumeen eta gizonen ordezkaritza nahiko orekatua dela, baina “eskaerak” eta “irabazi ekonomikoak” gizonezkoenak baino txikiagoa izaten jarraitzen dute.
Txostenean jaso da EAEko instituzioek eta gizarteak ez diotela behar besteko balioa ematen dantzaren lan artistikoari. Aipatzen da EAEn ez dagoela arte eszenikoen saririk, ez behintzat, arte plastikoetan instituzioek ematen duten Gure Artea sariarekin pareka daitekeenik. Beraz, EAEko koreografoei prestigio eta aitorpena kanpoko sariek ematen diete. Bestalde, txostenean irakur daiteke EAEn ez dagoela dantzari buruz hausnartzeko eta dantzaren gaineko ikerketa kritikoak egiteko testuingururik. Dantzaren inguruko ikerketarako eta dokumentazioa biltzeko erreferentziazko erakundeak falta direla dio ikerketak.
Hala ere, ez da ikusten lehentasuna direnik aitortza horiek. Aurretikako lanak badaudela uste dute txostenerako elkarrizketatu diren sektoreko hainbat kidek. "Dantzari zuzendutako plan integralik gabe ez da erraza defendatzea dantzaren aintzatespen soziala indartu behar dela sarien eta kritika akademikoaren bidez".
Hala ere, garbi ikusten da saririk eta kritika literarioaren eta akademikoaren sarerik gabe aitorpen eraginkorra merkatu logikaren eskuetan gelditzen dela; ikusgaitasunak eta merkatuak hartzen dute pisua.
Ikerketan hainbat gabezia detektatu dira, eta hortik abiatuta hobekuntzarako hainbat proposamen egin dira. Asmoa da genero-ikuspegia txertatzea sektoreko hainbat arlotan. Besteak beste, Dantzertik eskaintzen duen goi-mailako tituluaren curriculumean, antzokietako programazioan edo diru laguntzetan. Dantzari zuzendutako diru laguntzetan, adibidez, familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeko laguntzak txertatzea iradokitzen da.
Artista eta ikastetxeen arteko proiektuak sustatzea ere proposatzen da, ikastetxeetan egindako erresidentzien bidez, genero-estereotipo eta -identitateak esploratzeko gazteekin batera. Bestalde, dantzaren ikerketa sustatu nahi da, genero-ikuspegia duen literatura kritikoa sortzeko unibertsitateetan eta koreografia eskoletan.
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]