Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak deitu zuen mobilizazioa, salatzeko Bilboko Udalak eta Bilboko Udal Etxebizitzak beren eskumeneko etxebizitza batean bizi den emakume bat etxekaleratu nahi dutela. Ehunka lagunek parte hartu dute manifestazioan, kale gorrian geratzeko arriskuan dagoen Judithi elkartasuna adieraziz.
Judithi elkartasuna adierazi eta beronen etxe kaleratzea salatzeko, Bilboko AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak deitutako mobilizazioarekin bat egin zuten larunbatean ehunka pertsonak. "Judith auzoan. Viviendas Municipales desahucia" (Judith auzoan. Udal Etxebizitzak etxe kaleratu egiten du) goiburu, manifestazioa 19:00etan abiatu zen Mariaren Bihotza plazatik. Bilboko Udaleraino egindako ibilbidean, mobilizazioak San Frantzisko auzoko eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen, "Judith auzoan geratuko da!" ozen aldarrikatuz. Udaletxeko ateetaraino eraman zuten protesta, AZETek salatu bezala, "kasu honetan marrazoa ez delako etxe jabe handi tipikoa, baizik eta instituzio publikoak: Bilboko Udala eta Bilboko Udal Etxebizitzak".
Erditzear dagoen 24 urteko emakumea da Judith. Konfinamenduan lanik gabe geratu zen, eta diru-sarreren faltan ezin izan zionez alokairuari aurre egin, kale gorrian geratu zen. Egoera horretan egonik, Bilboko Udal Etxebizitzen jabetzako etxebizitza batean sartu zen bizitzera. Berriki, baina, Udal Etxebizitzak gutuna helarazi dio, etxe kaleratu egingo dutela jakinaraziz. Bertan jasotzen denez, etxe kaleratze express prozesua abiatu dute. Prozesu horrek etxe kaleratzea hamar egunen buruan gauzatzea ahalbidetzen du. AZETek eta Bilboko Okupazio Bulegoak eskatu dute etxe kaleratzea gauzatzeko epeak ez kalkulatzeko, harik eta Judithi doako justizia esleitu arte. Momentuz etxe kaleratzea burutzeko eperik ez dute jarri, baina etxe kaleratze aginduak indarrean dirau.
"Langile guztion etxebizitza eskubidea bermatzea helburu izan beharko zuten instituzioek, espekulatzaile ziztrinen antzera jarduten dute", salatu du AZETek. Baieztapen hori indartuz, ondoko galderak plazaratu dituzte: "Zelan azalduko dute bestela egoera honetan hutsik dauden etxebizitza publikoak egotea? Nola argudiatuko dute hutsik dauden Udal Etxebizitzetan ate anti-okupak instalatu izana? Zelan azalduko dute hainbat pertsona eta familia, Udal Etxebizitza bat eskuratzeko baldintza guztiak bete arren, kale gorrian egotea? Zelan defendatu Judithen egoeran dagoen emakume bat, pandemia betean kaleratu nahi izana?".
Judithena kasu isolatu izatetik urruti dagoela azpimarratu du AZETek, adieraziz azken hilabetetan asko eta asko izan direla "sindikatura iritsitako antzeko kasuak". Gertakizunen harira egindako irakurketan seinalatu nahi izan dutenez, "etxebizitzaren problematika desjabetuok egunero aurre egiten diogun arazo estrukturala da, gure bizitzako esparru guztiak zeharkatzen dituen arazoa". Ñabartu dute problematika hori gizarteko gainontzeko zapalkuntzek zeharkatzen dutela, eta ondorioz etxebizitzaren problematikak bat egin ohi duela klase, genero eta arraza zapalkuntzekin.
Zentzu horretan, ondoko irakurketa egin dute: "Emakume langileon kasuan, gainera, etxebizitza bat alokatzeak, askotan, gizartean dauden indarkeria patriarkal mota guztiak bizi behar izatea eragiten digu (indarkeria sinbolikoa, psikologikoa eta fisikoa), dela jabeen aldetik, dela berrakuratzaileen aldetik, dela erakunde publikoen aldetik (Judithen kasuan, adibidez). Hortaz, Judithena ez da kasu isolatua, ezta kasuala. Kasualitatea ez den moduan Judith langile klasekoa izateaz gain emakume gaztea izatea, ama bakarra izango dena".
Multitudinaria respuesta vecinal en #Bilbao marchan para protestar contra el #desahucio de #JudithSeQueda 🏠 una mujer de 24 años a punto de dar a luz 🍼 a la que el Ayuntamiento y Viviendas Municipales pretenden dejar en la calle 🗣 Denuncia @AzTaldea pic.twitter.com/boPw1C2PDW
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) January 15, 2021
Ayer el barrio dió un fuerte abrazo colectivo a Judith y gritó bien fuerte que ella y su hija se quedan con nosotras. 1/2@AzTaldea#JudithSeQueda #judithauzoan pic.twitter.com/KRQIhbL1yu
— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP (@Erreharria1) January 16, 2021
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.