Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi du.
Ertzaintzaren foam jaurtigai batek belarri atzealdean jo ostean, 44 urteko emakume bat larri dago, Donostiako ospitaleko zaintza intentsiboko unitatean ingresaturik. Agenteen karga batean zauritu zuten Donostian, Reale Arena estadioaren inguruetan, Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik poliziak egindako oldarraldietan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du barne ikerketa zabaldu duela eta emakumearekin eta haren familiarekin harremanetan jarri dela, gertaturikoa argitzeko. Era berean, epaitegiari eskatu dio auzitegi-mediku batek aztertu dezala nola zauritu zen. "Euskal jarraitzaile erradikalek sorturiko istiluen barruan, inpaktu bat jaso zuen buruan", dio Ertzaintzak gaztelania hutsean argitaraturiko oharrak.
Bai emakumeak eta bai haren familiartekoek garbi dute foam bala batek jo zuela. Senarrak xehetasun osoz kontatu dio gertaturikoa Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Azaldu duenez, 9 urteko semearekin eta familia osoarekin joan ziren partidua ikustera, eta estadiora klubeko aplikazioarekin sartzeko internetek konexio bila aldendu zen emakumea errepide aldera.
"Bere gainetik pasa ziren lurrean zegoela"
Errondo pasealekuaren erdian zegoela, estaldura aurkitu ondoren estadiora bueltan zela, "bat-batean soinu bat entzun zuen eta ertzain-ilara bat ikusi zuen agertzen. Burmuinean pilotakada bat jo zioten 20-30 metroko distantziatik", adierazi du senarrak. Azaldu duenez buruaren parean egin zioten tiro: "Gehien haserretzen nauena da gainetik pasa zirela bera lurrean zegoenean. Eta hori zutik jartzen saiatu zela, baina berriz erori zen zorabiatuta".
"Bat-batean soinu bat entzun zuen eta ertzain-ilara bat ikusi zuen agertzen. Burmuinean pilotakada bat jo zioten 20-30 metroko distantziatik"
Emakumea hasiera batean estadiora sartu zen, baina ondoezik zegoela ikusita irten egin ziren eta lehenik Bidasoako ospitalera eta ondoren Donostiakora eraman zuten. Medikuek familiari azaldu diotenez, barne odol isuri garrantzitsua du eta hurrengo orduak funtsezkoak izango dira bere osasun egoerak nola eboluzionatzen duen ikusteko.
Senarrak haserrea azaldu du polizia operatiboarekin eta Ertzaintzak azken partiduetan izandako jokabidearekin, eta ahal bezain pronto salaketa jarriko duela ziurtatu du.
Ertzaintzaren Erne, Esan eta Sipe sindikatuek ere, beren aldetik, ikerketa eskatu dute Donostian asteartean futbol partidua zela-eta abian jarritako polizia operatiboaren inguruan. Salatu dute agente gutxi zeudela eta material eskasa izan zutela eskura; zortzi ertzain zauritu zirela ziurtatu dute.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]