Asteartean Basaurin gauzatzekoa zen etxegabetzea gelditzea lortu du Batu Elkarlaguntza Sareak

  • Azaroaren 15eko data zeraman Marisol Fernández Chica basauriarrak jasotako etxegabetze aginduak. Asteartean, goizeko 10:30ean, kale gorrian geratzeko arriskuan zeuden Fernández eta haren adin txikiko alaba. Batu Elkarlaguntza Sarearekin batera abiatutako borrokaren ondorioz, baina, lortu dute etxegabetzea gelditzea. Data berriaren zain geratu dira.

Astelehenean Basauriko gizarte zerbitzuen aurrean egindako elkarretaratzea (Argazkia: Batu)

2022ko azaroaren 14an - 12:49
Azken eguneraketa: 21:08
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

46 urteko Marisol Fernández Chica basauriarrak azaroaren 15erako zeukan etxegabetze agindua, eta ondorioz kale gorrian geratzeko arriskuan zeuden bera eta 14 urteko alaba, harik eta astelehen arratsaldean etxegabetzea gelditzea lortu duten arte. Batu Elkarlaguntza Sarearekin abiatutako borrokaren bidez lortu dute berehalako kaleratzea etetea, eta data berriaren zain geratu dira.

Bideo batean jaso du bere testigantza Fernándezek. Bikotekide izandakoak eta alabaren aita denak jarritako salaketa baten ondorioz etxebizitzaren usufruktua galdu dute, eta horrek eraman ditu egungo egoerara. Azaldu duenez, bere garaian eta oker aholkatuta, akordu bat sinatu zuen bikotekide ohiarekin, eta akordu hori baliatu du orain gizonak Fernández eta alaba etxetik kanporatzeko. "Nire bizia berregin nuen, hori ez zitzaion gustatu, eta epaitegietara jo zuen"; hortxe arrazoia.

Fernándezen kasuak antzekotasun nabarmenak ditu orain urtebete Batu Elkarlaguntza Sindikatuaren eskutik ezagututako Arrigorriagako Joaquiren kasuarekin. Bien egoerak dira ondarearen bidez gauzatzen den indarkeria matxistaren ondorio, eta indarkeria horren une gorena kontsideratu daitekeen etxegabetzea hezurmamitzen da azaroaren 25eko data seinalatuaren bueltan –Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna–. Joaqui azaroaren 25ean bertan kanporatu zuten etxetik, eta orduko hartan Batuk ondokoa salatu zuen: puntu moreekin berdintasunaren alde agertu ohi diren berberak direla azaroaren 25 batez indarkeria matxista pairatzen duen emakume bat etxe kaleratu zutenak.

Etxegabetzea gelditzeko mobilizazioak

Fernándezen kasuak bilakaera bera izan ez zezan, astelehen eguerdian elkarretaratzea egin du Batuk Basauriko gizarte zerbitzuen aurrean. Fernándezek bideoan adierazten duenez, gizarte zerbitzuen esku baitago berarentzat eta alabarentzat aterpe bat eskaintzeko erantzukizuna, etxerik gabe geratuz gero.

Asteartean, etxegabetzea aginduta zegoen egunerako, mobilizazioa deitua zuten Fernándezen etxe aurrean. Etxegabetzea gelditzeko helburuarekin, herritarrei deia egina zieten, goizeko 09:00ak orduko Andaluzia kaleko 26. zenbakira hurbiltzeko. Alabaina, arratsaldean jakinarazi dute mobilizazioa bertan behera gelditu dela, biharko etxegabetzea gelditzea lortu dutelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


2024-11-12 | Leire Ibar
70 urteko emakume bat eta bere biloba etxegabetu dituzte Erandion eta Poliziak bi pertsona atxilotu ditu

Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]


Eguneraketa berriak daude