Emakume bat bortxatzeagatik gizon bat atxilotu dute Oionen

  • Oiongo Udalak kontzentrazio isila deitu du asteartean, 12:00etan, udaletxearen aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 10an - 09:15
Bortxaketa salatu du emakume batek Oiongo etxebizitza batean (Argazkia: PHOT.OK)

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astelehen gaueko 00:20 aldera, emakume batek Ertzaintzari jakinarazi dio Oiongo etxebizitza batean sexu-eraso bat jasan duela. Emakumeak poliziei azaldu dienez, egun batzuk zeramatzan ezagun batekin etxebizitza partekatzen, eta igandean jakinarazi zion gizonari tresnak jasotzea eta giltzak ematea erabaki zuela, beste leku batera joateko, zehaztu du Ertzaintzak.

Une jakin batean, emakumea gela batera eraman zuen gizonak, "beisbol makila batekin mehatxu egin zion, eta zaplazteko bat ere eman zion handik ateratzen saiatu zenean", Ertzaintzak jakinarazi duenez. Jarraian, salaketaren arabera, sexu harremanak izatera behartu zuen. Biktimak etxetik alde egin ahal izan zuen, eta kaletik SOS Deiak 112 larrialdietako telefonora deitu zuen.

Emakumeak emandako informazioari esker, poliziek ustezko bortxatzailea identifikatu eta atxilotu zuten. Biktima, berriz, Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zuten, auzitegiko mediku batek artatu zezan.

Oiongo Udalak kontzentrazioa deitu du

Oiongo Udalak erasoaren aurkako gaitzespen "sendoena" adierazi du, eta kontzentrazio isila deitu du asteartean, abenduaren 10ean, 12:00etan, udaletxearen aurrean. Horrekin batera, herritarrak animatu ditu bertan parte hartzera eta hainbat gizarte mugimenduk antolatutako beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


15-49 urte bitarteko emakumeen %27ak bikotekidearen indarkeria jasan izan du

Munduko Osasun Erakundeak egindako ikerketa batek 161 estatu eta eskualdeetako datuak jaso ditu. 15-19 urte arteko nerabeen %24 bizitzan noizbait bikotekidearengandik indarkeria jasan duela jaso dute, eta %28 30-39 urte arteko emakumeek. Daturik okerrenak errenta maila baxuko... [+]


2024-07-24 | Leire Artola Arin
Haurtzaroko sexu erasoek gizarte osoa seinalatzen dute

Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


2024-07-16 | ARGIA
12 urteko mutikoa bortxatzea leporatzen diote Betharramgo ikastetxe katolikoan lanean ari den begirale bati

Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


2024-07-11 | Euskal Irratiak
Eneka Barnetx Borda
“Erasoei begira, lanketa aski apala da oraindik Baionako besteetan”

Asteazkenan ireki dira Baionako bestak usaian baino goizago, bai egutegian bai tenorean. Gisa berean, Patxa plazako besta alternatiboak arratseko 6etan abiatuko dira. Eneka Barnetx Borda, Zizpa gaztetxeko kidea da.


Sanferminetako bederatzi sexu eraso ikertzen ari da Foruzaingoa, horietako hiru “intentsitate altukoak”

Sanferminetako lehen bi egunetan gutxienez bederatzi eraso sexista salatu dituzte, horietako hiru intentsitate handiko sexu erasoak, Mugimendu Feministak gaitzetsi duenez. Foruzaingoak erasoei lotutako gizonak atxilotu ditu, eta gertakariak ikertzen ari da. Erasoei erantzuteko... [+]


Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-07-05 | Ahotsa.info
Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa Sanferminetan

Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]


Irunberriko Udalak ez du eraso sexisten aurkako kartela jarriko herrian, “ez delako beharrezkoa”

Irunberriko Talde Feministaren eskaerari uko egin eta eraso sexisten aurkako kartela ez dutela herri sarreran jarriko erabaki du Rocío Monclús buru duen udal gobernuak, ez dela beharrezkoa argudiatuta, "beste eraso batzuk ere gertatzen direlako". Udalaren... [+]


Eguneraketa berriak daude