Euskal Herri osoko 20 salmenta postu egongo dira eta elikagaiak prestatzeko tailerrak ere bai. EHNEko kide Maider Aramendik azaldu du ekintzaren asmoa eta Eusko Jaurlaritzak urriaren 15ean aurkeztuko duen Emakume Baserritarren Estatutuaren auzia.
Info 7 Irratian, Kale Gorrian saioan (irailaren 24an), Jon Mikel Fernandezek Maider Aramendiri (EHNE) egingiko elkarrizketa (entzuteko, hemen):
Zer helbururekin antolatu duzue larunbat honetarako azoka?
Azken urteetan desio bat izan dugu EHNEko emakumeok: gure figura den bezala gizarteratzea. Ez itxura bakarrik, baita egiten dugun lana ere. Sektoreko langile izaki, nola ekoizten dugun, nola saltzen dugun, gizarteratu nahi dugu. Asko hitz egiten da sektoreaz, asko hitz egiten da elikaduraz, eta jakintza ez da behar adinakoa. Ekoizten duguna nola eta zergatik ekoizten dugun modu horretan, guk geuk, protagonista zuzenek adierazi nahi dugu.
Zein egitarau prestatu duzue?
Euskal Herri osoko emakume ekoizleen 20 salmenta postu egongo dira. Baina ez da salmenta leku hutsa izango. Horrez gain, tailer eta ikus-entzunezkoen bidez ekoizpen horiek nola egiten diren aurkeztuko dugu larunbatean. Gardenki azaldu nahi dugu prozesu osoa, hazia lortzeko modutik, erein, zaindu, jaso eta mahaira nola ekartzen den. Eta mahairatzeko nola bihurtu daitekeen jasotako ekoizpen hori elikagai osasuntsu. Kiosko aldean sei tailer postu egongo dira eta tailerretan konpota egitea, sendabelarrekin kremak egitea, argizariarekin xaboiak eta kandelak egitea, mamia egitea, artilearekin gauzak egitea... landuko dugu. Dena kokatzen dugu elikadura burujabetzaren barruan.
Komunikazio postu bat ere egongo da: Emakumeen Mundu Martxa abian da (Euskal Herrian irailaren 27an sartuko da, urriak 4 bitartean). Ekitaldi hau baliatu nahi dugu bat egiteko Emakumeen Mundu Martxarekin.
Emakume baserritarren irudia agerrarazi nahi duzue... ezkutuan egon delako orain arte?
Ezkutatua baino, erabilia izan delako. Emakume Baserritarren Estatutu famatu hori ez da berria. Azken 7-8 urteetatik hona datorren proposamen bat da. Emakume baserritarron sektoreak aspaldidanik egin dugun aldarrikapen bat da. Lanean aritu gara Eusko Jaurlaritzako batzordearekin, egikaritu nahian estatutu duin bat, langile estatutu bat. Eusko Jaurlaritzan zeuden alderdi politikoak aldatzen joan dira, eta interes politiko eta propagandistikoen menpe, ez da egikaritu benetako lege txukunik. Interes politiko eta propagandistiko handia du, eta horregatik esaten dugu emakume baserritarron irudia erabilia izaten ari dela. Eta Emakume Baserritarren Estatutu hori hutsala dela. Ez ditu zerrendatzen emakume baserritarrak benetan izan behar dituen eskubideak, eta ez ditu hauek betearazten edo kontrako egoerak zigortzen. Triste gaude, 7-8 urtetako lana ezerezean geratzeko arriskua dugulako. Eta aurkezten digute estatutu zoragarri bat bailitzan. Ezertara behartzen ez duen estatutu batean geratuko da guztia. Sektorea soilik behartzen du, baina ez administrazioak eta ez erakundeek ez dute eurengan hartzen inolako lantegirik: ez informatzekoa, ez ahalbideratzekoa, ez neurri positiborik... Azoka Gardenarekin hori guztia ere salatu nahi dugu eta gizarteari adierazi irekita gaudela benetan duina den langile estatutu bat lantzeko.
Zertan da Emakume Baserritarren Estatutua? Onartzear?
Duela pare bat urte, urriak 15a izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Emakume Baserritarren Eguna. Eta hori ez da gure eguna, gure eguna Martxoak 8 da. Urriak 15ean egin nahi dute publiko estatutu hau, gobernuko ekitaldi arranditsu horietako batean txertatuta. Aitzindaria litzatekeen lege gisa aurkeztuko dute. Hori da astearte honetan jakin berri duguna. Triste gaude, gurea ez den egun batean halako aukera alferrik galduko delako.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]