Emaginak faltan eta ziurgabetasuna agerian

  • Gurutzeta ospitaleko emaginek salatu dute ospitalean ez daudela behar beste emagin haurdun dauden pertsonak eta jaioberriak segurtasunez artatzeko.

"Haserre gaude Osakidetzak ez duelako neurririk hartzen".

2024ko urtarrilaren 12an - 06:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txanda batzuetan bat, bi edota hiru emagin gutxiago daudela salatu dute Bilboko Gurutzeta ospitaleko emaginek. Esate baterako, abenduaren 24ko txandan bi emagin gutxiago zeuden, 25ean hiru gutxiago, 28an hiru gutxiago, urtarrilaren 3an bat gutxiago eta 5ean hiru gutxiago. Horren ondorioz, esan dute ez daudela behar beste emagin haurdun dauden pertsonak eta jaioberriak “segurtasunez” eta “kalitatez” artatzeko.

Ospitaleko Langileen Zuzendaritzarekin eta Erizaintzako Zuzendaritzarekin hitz egin dute konponbide bat bilatzeko, baina Osakidetzak oraindik ez du neurririk hartu. Horregatik, erabiltzaileak animatu dituzte erreklamazioak jartzera. Horrekin batera, erditzen doazen pertsonengatik kezka adierazi dute: "Badakigu emakumeak eta haurrak zaretela egoera gehien sufritzen duzuenak".

Gurutzeta ospitalean erditu zen Izaskun, eta bere esperientzia kontatu nahi izan du, baina ez du abizenik eman nahi. Orokorrean erditzea “ona” izan zela kontatu du: "Zenbait beldur nituen; hala nola erditzea gaizki joatea, ez jarraitzea nire erditze plana eta beste gauza batzuk, baina ez nuen konplikazio handirik izan". Halere, emozionalki “oso gogorra” egin zitzaion: "Ziurgabetasuna, beldurra, estresa eta urduritasuna sentitzen nituen banekielako emagin gutxi zeudela, eta arazorik izatekotan arriskutsua izan zitekeela".

"Emakume batzuei azkenean zesarea egin behar izan diete, emaginak beste pertsona bati arreta eskaintzera joan behar izan direlako"

Izaskunen hitzetan, "kalitatezko" arretarik ez ematea eskubide urraketa handia da eta indarkeria matxistaren adierazle garbia: "Bereziki emakumeoi eragiten digunez, ez diote behar beste garrantzia ematen; badirudi ez zaiela inporta gure osasuna". Jendearen bizitza jokoan jartzen ari direla salatu du: "Emakumeon, beste pertsonen zein haurren bizitzak arriskuan jartzen ari dira".

Uste du emagin gutxiago egotearen ondorioz haurdunaldian eta erditzean "zaurgarriago" sentitzen direla: "Haurdunaldiak eragindako kezka eta beldurrez gain, guri ez dagozkigun ardurak hartu behar ditugu; adibidez, arretaren kalitaterengatik kezkatzea".

Haserre eta kezkatuta

Kezkaz hitz egiten badu ere, emaginek eta osasun arloko beste langileek egindako lana txalotu du Izaskunek: "Ez daukat inongo kexarik, zorte handia izan dudalako emaginekin, baina ez luke zorte kontua izan behar". Erditzeko momentuan zailtasun handirik ez izan arren, beste pertsona batzuentzat "oso gogorra" izan dela kontatu du: "Emakume batzuei azkenean zesarea egin behar izan diete, emaginak beste pertsona bati arreta eskaintzera joan behar izan direlako".

Hala ere, nabarmendu du ez dela langileen errua: "Badakit emaginak ez direla horren erantzule, eta ahal dutena egiten dutela, baina haserre gaude Osakidetzak ez duelako neurririk hartzen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


Donibane Lohizuneko poliklinikako larrialdi zerbitzua, “egoera jasanezinean”

Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Eguneraketa berriak daude