Elurtuta esnatu da Euskal Herria. Barnealdean nahiz kostaldean egin du, eta arazoak sortu ditu errepide sarean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak esan du kotxerik ez hartzeko, erabat beharrezkoa ez bada. Garraio publikoarekin ere arazoak izaten ari dira.
Sei puntuko oharra kaleratu du Osakidetzak, azken orduotako elurtea dela-eta:
1- "Ospitaleetako Larrialdietako egoera normala da"
2- "Emergentzietako zerbitzua/presazko garraio sanitarioko sarea normaltasunez dabiltza. Zerbitzua dagoeneko aldameneko erkidegoetako emergentzia-zerbitzuekin harremanetan jarri da koordinatzeko eta, momentuz, ez da intzidentzia garrantzitsurik erregistratu".
3- "Osasun-zentro eta anbulatorioetan momentuz ez da intzidentziarik erregistratu eta herritarrei oraindik gomendatzen zaie presazkoak ez diren hitzorduak bertan behera uzteko".
4- "Dialisi, Erradioterapia, Kimioterapia eta Kanpo-kontsultetako garraioa mantendu egingo da hiru lurraldeetan, Errehabilitazio-tratamenduren bat bertan behera utzi den arren, beste zerbitzuak lehenetsi direlako".
5- "Kirurgia programatua atzeratzen ari da eta baliteke presazkoak ez diren ebakuntza batzuk atzeratzea".
6- "Osakidetzaren ospitale guztietan prestatu dira elurtearen ondoriozko behar posibleei erantzuteko baliabideak".
Eitb-ren arabera, 139 ikastetxek ateak itxi behar izan dituzte gaur EAEn, elurra dela-eta. Gehienak Bizkaian itxi dituzte (131), eta launa Gipuzkoan eta Araban. Gainerako ikastetxeetan zailtasunak izan dituzte, errepideetako egoeraren ondorioz.
11:00ak arte zerbitzu barik egon da Loiuko aireportua eta 30 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu elurteagatik. Normaltasuna berreskuratzeko lanetan ari dira Bizkaiko aireportuan, EITBk informatu duenez.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du EAEko errepideak berriz irekita daudela kamioientzat.
#Gipuzkoa-n #Araba-n eta #Bizkaia-n KAMIOENZAT ZIRKULAZIOA IREKITA #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 2018(e)ko otsailak 28
En #Gipuzkoa #Araba y #Bizkaia SE ABRE LA CIRCULACION PARA CAMIONES #Trafikoa
EITBk informatu duenez, Lurraldebuseko linea guztiak normaltasunez funtzionatzen ari dira 12:45ean. Donostia eta Gasteiz lotzen dituen linea 11:15etik dago martxan. Donostia eta Bilbo artekoa, 11:30etik, eta Donostia eta Bilboko Aireportua artekoa, 12:00etatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, "helmugara iritsi ezinda egon diren erabiltzaile guztiei billetearen prezioa itzuliko diete".
Moskun elura egitea normala dela pentsatuko duzue, baina horrela ikusten dudan lehen aldia da. pic.twitter.com/ikRf96pmQZ
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) February 28, 2018
ELURRA. LINEEN BERREZARPENA. #Oarsoaldea eta #Bidasoako lineak martxan dira jada. E22 Hondarribia>Txingudi, E25 Hondarribia>Irun, E05 Beraun>Donostia eta E08 Pasai San Pedro>Donostia lineetan ibilbide mugaketak daude. pic.twitter.com/ceT7iMpgqB
— Lurraldebus (@Lurraldebus) February 28, 2018
Badirudi elurrak bestelako kalteak eragin dituela... euskaraz egiteko zailtasuna, kasu.
#Euskotren -en gaztelera hutsean...
— Julen Orbegozo (@julenor) February 28, 2018
Elurrak eragiten dituen kalteak izango? @EHEbizi #elurra pic.twitter.com/du62cDErsx
Elur egoera eta errepideetan mugitzeko dauden arazoak medio, bertan behera utzi ditu gaur, otsailak 28, arratsaldeko txandako aurrez aurreko eskolak. https://t.co/CfAvVdyo9e pic.twitter.com/KqcUPVRQf1
— Mondragon Unibertsitatea (@MUnibertsitatea) February 28, 2018
Berriak jakinarazi duenez, kalean irrist egin eta buruan kolpea hartu du. Unean bertan hil dela esna du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak. Galdakaon gertatu da, San Juan Bautista Uriarte kalean goizeko 8:30ak aldera.
Euskadi Irratiak Euskal Herriko errepidearen egoeraren eguneraketa egin du:
- A 15 errepidea itxita dago Berastegin.
- Aguraingo errepidea bi noranzkoetan itxita dago.
- A8-a irekita dago, baina auto ilarak daude Zarautz eta Zumaia artean.
- N1 errepidean errail bakarra dago zabalik, bi noranzkoetan.
- Nafarroako bide sare nagusi guztian beharrezkoak dira kateak.
#Bardeak ere elurtuta ☃️ #elurra pic.twitter.com/PowCPvmQUD
— Idurre (@_idurre_) February 28, 2018
Elurra kentzeko makina batek sua hartu du Arabako muga baino lehentxeago. Iñurritxa baserri ondoan. #Gatza #Elurra #ElurMakinakSua pic.twitter.com/7PX3zaG88m
— Gatzaga Goiena (@gatzagagoiena) February 28, 2018
10:44. Zurituta erabat ordu honetan kostaldea. Jada ez du ari elurrik #Zarautz #elurra #elur #alertalaranja @Euskalmet @eguraldia @babeszibilazara @ZarauzkoUdala pic.twitter.com/ptUniY7Rpx
— Joanes Segurola Err. (@joanessegurola) February 28, 2018
Tren sarean gertatu bezala, autobusen zerbitzuetan ere eragin handia izaten ari da elurtea. Kostaldeko, zein Urola bailarako autobus lineak etenda daude une honetan elurrak errepideetan sortutako arazoengatik. Baleike bidez.
Autobus zerbitzuak etenda daude elurteagatik. https://t.co/KIYs7aOAsi #zumaia #Elurra (📸 @LaGuipuzcoana) pic.twitter.com/2ICIrUPcXI
— baleike (@baleike) February 28, 2018
#AbisuHoria Errepideko egorera hobetu arte, linea guztiak geldirik daude. #Guipuzcoana #Elurra
— La Guipuzcoana (@LaGuipuzcoana) February 28, 2018
⚠️ ❄️ Azken orduetan #elurrak #Euskadi'n sortutako arazoak ikusita, Osasun Sailetik eta Osakidetzatik gomendatzen zaie ospitale, osasun-zentro edo anbulatorio batean zita mediko ez urgente bat duten pertsona guztiei beste egun baterako zita eskatzea. pic.twitter.com/DDmGR1wVzU
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) February 28, 2018
#AzkenOrdua #Elurra 10:00etako Dbusen lineen egoeraren eguneraketa. pic.twitter.com/nxz5mepXQy
— DBUS (@dbusdonostia) February 28, 2018
Tranbiak > Zerbitzua martxan dago, baina ez %100ean. Bilbon arazoak autoak trenbidean gurutzatzen direnean. Gasteizen izozturiko katenariaren arazoak konponduta
— Euskotren (@euskotrenEJGV) February 28, 2018
Lasarte-Oriako egoeraren argazki batzuk. Argazki gehiago:https://t.co/XeqVCssDHt Egunean zehar joango gara eguneratzen #elurra #lasarteoria pic.twitter.com/JIW23ik2Go
— Txintxarri (@txintxarrieus) February 28, 2018
.@bergarakoga #elurra pic.twitter.com/VUSzqljIxJ
— Maddi Iñarra (@zaldumendi) February 28, 2018
Donostian metroa egitearen aldekoek ez dute Bilboko gaurko irudi hau aprobetxatu behar? Nola joango gara lanera bestela elurra egiten duenean? pic.twitter.com/fl4LGyUWQd
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) February 28, 2018
Ondarreta #donostia #elurra pic.twitter.com/3AN7PqDw7P
— JuanRM (@MrRostes) February 28, 2018
Lasarten, geldirik. Autobus bat gurutzatu ei da errepidean. #elurra #denboralea pic.twitter.com/Phi1xsbqCS
— Koldo Aldabe (@koldoaldabe) February 28, 2018
Bizkaia > 3. Linea zerbitzua ematen ari da Bilbao barruan (Otxarkoaga-Matiko) baina maiztasun gutxiagoz. Tuneletik kanpo zailtasun handiak. Zerbitzua ez da eten baina arazoekin: Txorierri, Bermeo eta linea orokorreko zerbitzuak murriztuak
— Euskotren (@euskotrenEJGV) February 28, 2018
Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du unibertsitatearen jarduera bertan behara uztea arratsaldeko 15:00 arte.
— UPV/EHU (@upvehu) February 28, 2018
WORLDWIDE TRENDS :
— WW Trends (@MillionTrends) February 28, 2018
1. #FelizDiadeAndalucia
2. #FelizMiercoles
3. #elurra
4. "28 Şubat"
5. #ماذا_تعلمت_من_الفيزياء
6. #nieve
7. しきにゃん
8. "Karti Chidambaram"
9. "오달수 사과문"
10. Boban
#lekeitio #elurra pic.twitter.com/dFy9L3HPId
— Ioritz Muñiz (@Ioritz_M) February 28, 2018
Goizaldean autoak gelditu egin behar izan dute AP8an, Zarautzen. #elurra pic.twitter.com/eaYLOVvwuH
— ARGIA (@argia) February 28, 2018
Mutrikun jokatu den Snowboard munduko koparako froga puntuagarriak Olinpiadetakoak baino erretransmisio kobertura hobea izan du. @irojo1990 hobe Pyeonchinchangoikomendira baino Mutrikura joan izan bazina gehiago ikusiko zintugun! ;-) Hemen Eurosportena: pic.twitter.com/TWrutGoA1p
— Oier Araolaza (@oaraolaza) February 28, 2018
Gipuzkoa. Topoa behin-behinean moztuta Lasarte-Donostia artean. Tarte hori berrezartzeko eta Hendaia-Lasarten 30 minuturo eta Kostan 60 minuturo zerbitzua emateko lanean ari gara
— Euskotren (@euskotrenEJGV) February 28, 2018
Zumaia, San Telmo pic.twitter.com/syIJdtvzb4
— Arritxu Iribar (@IribarArritxu) February 28, 2018
#elurra ondarrun pic.twitter.com/bLXq6sEhWr
— ibon (@ibonetxebe) February 28, 2018
#A8 orain #Bilbo #elurra pic.twitter.com/dXiLWXk721
— eider garaikoetxea (@garaikoe) February 28, 2018
Baiona#Elurra #Baiona #Bayonne pic.twitter.com/ecFSrboSwA
— joel sistiague (@joel_sistiague) February 28, 2018
Errepideak momentu honetan #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 28, 2018
Las carreteras en estos momentos #Trafikoa pic.twitter.com/EVtEBxyEC9
Elurrak ez du etenik Iruñean! 😁 ☃️@eguraldia @eguraldiaETB @fm983irratia pic.twitter.com/G00yCXit15
— Ainhoa Arano Urriza (@ainhoa_arano) February 28, 2018
Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian KAMIOENZAT ZIRKULAZIOA DEBEKATUTA #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 28, 2018
En Araba Gipuzkoa y Bizkaia CIRCULACION PROHIBIDA PARA CAMIONES #Trafikoa pic.twitter.com/Lbvx3yuvp8
Elurra egingo du 200 metrotik behera, batez ere, larunbatean, urtarrilaren 8an egunaren bigarren partean, eta elurra Euskal Herriko hondartzetan ikusiko da.
Oraindik ez du arazorik eragin eta mendate guztiak zabalik daude.