Konturatu orduko urtebete pasa da Zumarragako lehen bilera hartatik. Gehienok ez genuen elkar ezagutzen eta, hala eta guztiz ere, gai izan ginen elkarrekin, bakoitza bere herritik, Elosun gertatuko zena irudikatzeko eta elikatzeko. Komunikazioa, autobusak, kartelak, ordutegiak, agerraldia, nork zer esan, pintxoak, bazkaria, musika...
Elosukoa ez zen Elosun bukatu. Belardi handi hartan osatu genuen aerosorgailuaren bueltan ziren hitzek, irrintziak eta emozioek ekarri gaituzte hona han ginenok: orduan josi genuen sarea ez dela desegin esatera. Are gehiago, pertsonek osatutako haize-errota belarditik at zabaldu zen bezala, gure sarea ere zabaldu egin da.
Ez pentsatu, ordea, sarea berez zabaldu denik, pagoek beren adarrak luzatzen dituzten maneran. Makroproiektu energetikoen mamuek eta elkartasunak zabaldu dute Gipuzkoako Mendiak Aske; eta Gipuzkoan bezala, gainontzeko lurraldeetan.
Urtebetean asko ikasi dugu, eta sareak egituratzen duen hari bakoitzaren jabe egin gara, argi dugulako sarerik gabe are babesgabeago egongo garela, tsunami elektriko honen aurrean.
Babesgabetasunaren zuntzak gure sareari, gutxienez, lau hari eskaintzen dizkio: ez dugu ezagutzarik; denboraz ere, larri gabiltza; diruaz zer esan; eta lege eta arauak beste batzuenak dira. Indartsua da babes ezak gure arteko sareari eskaintzen dion lehengaia. Gure arteko babesa baino ez dugu. Batzuei lehenago iritsi zitzaien mehatxua, lehenago murgildu behar izan zuten lege eta arauen itsaso arrotz horretan, eta alegazio epeek eta burokraziek ezartzen dituzten itsasaldien aginduetara mugitu.
Sarea izango bada, zeharrera zabalduko diren hariak ere behar ditugu, eta babesgabeziari korapilatu, elkarri eutsiko badiote. Herriz herri diren mehatxuetatik ikasi dugu gainontzekook. Ondokoaren porrotak adi jarri gaitu, eta bere pozak aurrera egiteko indarra eman digu. Hilabetez hilabete konpartitu ditugun urrats legalez gain, bizi dugun honek sortzen dizkigun ezinez, kezkaz eta nekeaz hitz egiteko espazioa ere aurkitu dugu. Izan ere, beste borroka batzuetan bezala, hasieratik jabetu ginen lurraldearen defentsa honi heldutakotan, ultra trail horietako batean sartuta ginela: gogorra eta luzea. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, hemen ere ezinak hartzen zaitu eta behar duzu baten bat tira egingo duena, atsedena hartzen duzun bitartean; edo zure malkoak jaso eta xukatuko dituen laguna.
"Badakigu gure borroka bidezkoa bezain beharrezkoa dela, gazteek eta euren ondorengoek etorkizunik izango badute"
Sarearen ertzeko soka sendoa, egonkortasuna eta indarra ematen duena, lurraren eta gure seme-alaben etorkizunaren defentsan ari garen konbentzimenduak ematen digu. Badakigu ongi ari garela –gure gabezi guztiekin–, gure borroka bidezkoa bezain beharrezkoa dela, gazteek eta euren ondorengoek etorkizunik izango badute.
Gizarte honek ez du eskubiderik umeen eta gazteen bizitzak ezinezkoak egiten dituen sistema ekonomikoa elikatzen jarraitzeko. Gero eta ageriagoa da makroproiektu horien helburua ez dela naturaren eta bizitzaren zaintza, baizik multinazional, inbertsio-funts eta gainontzeko tiburoien interesen zaintza.
Sinetsarazi nahi digute itsasoa, mendiak eta soroak industrializatuz hobeto biziko garela, zoriontsuagoak izango garela. Ez digute esaten, ordea, haiek gabe ez dagoela jaterik, ez dagoela arnasterik, ez dagoela pozik, ez dagoela, azken finean, bizitzerik. Ez digute esaten ekosistema horietan guztietan bizi direnen beharra dugula, gure babesa direla; ez garela ongi biziko horiek guztiak desagertuz gero. Hau da, elkarrekiko mendekotasuna dela bizitzaren araua.
Elkarrekin eman dugun urtebete honetan, Gipuzkoako Mendiak Aske osatzen dugun taldeetan, ezinek bere horretan jarraitzen duten arren, sentitzen dugu badugula zer ospatu –bidea gozo-gozoa izan ez den arren– eta badugula zer eskaini gure jendarteari. Horregatik, gonbidatu nahi zaitugu datorren urriaren 22an, Zizurkilera. Eguerdian izango den bertso-saioan ireki nahi dizugu paisaia zabala erakusten duen leihoa, bertsotan hemengo eta hango energiaz hausnartzeko aukera, zabal eta patxadaz. Ondorengo bazkaria eta abarrek beste giro bat sortuko dute –atsegina hau ere–, eta indarra bilduko dugu hurrengo urtean ere hemen egoteko
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]