Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The Guardian eta La Vanguardia hedabideek eta arlo ezberdinetako pertsona famatu batzuek publiko egin dute X saretik atera direla. Aspaldiko argudio batzuk zabaldu dira erabaki hori oinarritzeko, tartean X sarea toxikoa dela, gezurrak eta gorroto mezuak hedatzeko tresna dela edota bere jabeak populazioen iritzia baldintzatzeko erabiltzen duela. Trumpen garaipenak Musken papera hauspotu du are gehiago. Nola elikatuko dugu harropuzkeriaz beteriko handiki horren sarea? ohartarazten omen digute.
X sarean mota guztietako mezuak, berriak eta informazioak zabaltzen dira. Balio dezake hedabide masiboetan lekurik ez duten mezu iraultzaileak bideratzeko, Palestinan sionismoak gauzatzen duen genozidioaren testigantzak zein erresistentziaren ekintzak mundura helarazteko, edota edozein gairi buruzko datu sakonak zabaltzeko. Balio dezake mezu faxistak, matxistak eta supremazistak hedatzeko, kolektiboen eta gobernuen kontra faltsukeria-kanpainak antolatzeko, ebidentzia zientifikoen kontra joateko, pertsonak difamatzeko edota osasunaren kontrako praktikak gomendatzeko. Eta, irakurgai mamitsuetan arreta jarri ordez, pantailari begira lelokeriekin denbora galtzeko ere balio dezake X sareak. Ziurrenez, praktika ohikoena dena.
X sarea munduko pertsona aberatsenetariko baten eskuetan dago, bai. Ia 600 milioi erabiltzaile eta, era ez zuzenean, beste milioika pertsona sarearen algoritmoetan dantzan. Baina, sare sozialez gain, heltzen zaigun informazio/desinformazio gehiena Vocento, Grupo Noticias, Prisa, Planeta, Atresmedia edota Mediaset taldeen eskuetan egoteak BBVA, Amber Capital inbertsio-funtsa, Ybarra familia eta beste talde ekonomiko handien eskuetan egotea esan nahi du. Ez dira Elon Musk bezain mediatiko eta inpultsiboak, baina ez daukate arrisku gutxiagorik.
X sarearen bidez gezurrak zabaltzen dira, bai. Algoritmo famatuak ez dira neutralak, noski, baina hedabide handiek ere badituzte beren prozedurak gure arreta nahi duten lekura eramateko
X sarearen bidez gorroto eta estigmatizazio mezu asko zabaltzen dira, bai. Horietako asko zapaldutako kolektiboen kontra. Hedabide nagusietatik ere, pribatu zein publikoetatik, egunerokoan jasotzen ari gara halakoak. Botere-harremanak kolokan jartzen duenaren kontra, kriminalizazioa. Sistemaren oinarriak era antolatu eta eraginkorrean astintzen dituenaren kontra, errepresio bortitzaren justifikazioa. Erabateko adostasuna erakusten dute gorrotoa bideratzeko terminologian, zalantza guztietatik kanpo dagoena: terrorista. Berdin da erresistentzia palestinarraren erakunde ezberdinak, PKK edota izan diren eta gaur diren askapen nazional eta sozialerako erakunde armatuak zein mugimendu zabalagoak ere. Eta, estatu menderakaitza izatekotan, “erregimen” izengoitia: Venezuela, Kuba, Iran, Ipar Korea… Naturaltasun osoz, etsaien kontrako gorroto mezu sinple eta erabatekoa hedatzen digute. Ez dute “like” jaso beharrik, uneoro sartzen baitira gure mugikor, telebista eta irratietan.
Eta zer esan serioak omen diren medio horietako irakurleen erantzunetan igorritako hainbeste mezu; ezjakintasun, aurreiritzi eta gorrotoz beteta.
X sarearen bidez gezurrak zabaldu eta biderkatzen dira, intentzionalitate zehatzekin eta inpunitatez, bai. Algoritmo famatuak ez dira neutralak, noski, baina hedabide handiek ere badituzte beren prozedurak gure arreta nahi duten lekura eramateko eta gure emozioetan eragina izateko. Ez al dira eliteen hedabideen izaeraren parte errealitate batzuk ezkutatzea, beste batzuk manipulatzea eta faltsukeria batzuk zuzen sortzea? Gehienetan ez da hain zakarra izango, hain bat-batekoa, hain konspiranoikoa, hain ebidentea. Desitxuraketa era sakonago eta profesionalagoan garatuko da, masa-psikologia eta kazetaritza ezagutzak aplikatuta. Batzuetan, manipulazioa agerian geratuko da, baina bere efektua behin lortuta. 2011n jendetzak Tripoliko Enparantza Berdea hartzeak Gadafiren gobernua erortzen lagundu zuen. Beranduago konprobatu zen irudi horiek Qatarren grabatuak izan zirela, sortutako eszenatoki batean eta antzezleekin. Irudiak ez ziren zabaldu Twitterren, baizik eta Al Jazeeraren bidez. Han eta hemen, zenbat eta zenbat “berri”, erreportaje, iritzi zutabe prestatu izan dira Poliziaren goi-kargu, arduradun politiko eta enpresariekin bildu ostean…
X sarea negazionisten eragin-esparrua ere bada, bai. Komunikabide serioetan ez omen dago halakorik. Hamarkadetan zehar tortura poliziala ukatu digute. Justizia interes politiko, polizial edo ekonomikoen menpe egotea ere ukatzen digute. Eta Euskal Herrian eta munduko hainbeste herritan autodeterminazio eskubidearen existentzia ere ukatzen digute, eskubide hori ez omen delako existitzen… Negazionismoa jaiotzetik pairatu dugu.
Munduko herrien eta langile klasearen informazio beharrak ez du kointziditzen Elon Musken interesekin, ez, ezta hedabide handien atzean dauden eliteen interesekin ere. Kontua da azken horiek gezurraren nagusitasuna galtzen ari direla.
Sakatu “dislike” eta joan zaitezte, bai.
Iñaki Etaio
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]