Gaurkoan, elkartasun uholde musikatu batean murgilduko gara. Protagonista nagusiak Angela, gazte gasteiztarra, eta haren lagunak izango dira, baina ez dira bakarrik egongo. Gari, Libe, Anari eta Jon Basaguren izango dituzte bidelagun, baita Jimmy Jazz aretora gerturatu diren ehunka entzule solidarioak ere.
Izan zaitez neu lelopean, Leocadia Zabalate elkarteak antolatu duen jaialdiak helburu bat dauka: garunean gehiegizko burdina metatzeko joera duten endekapenezko gaitzak ikertu eta azaleratzea. Gaitz hauek erruki gabe harrapatzen dituzte gaixoa eta haren inguruko familiaren eta lagunen bizitza. Bizi-itxaropena murriztu egiten da, erabateko mendekotasun eta heriotza goiztiarrera kondenatuz.
Bizitzan izaten ditugun momentu gazi-gozoen alderdi onena ospatzeko asmoz jarritako hitzorduari hasiera eman dio Libek. Oholtza gainera igo da oinutsik, eta bere piano eta ahots paregabearekin liluratu gaitu. Emozioek hartu dute abeslaria eta negar tantei eusteko ahaleginean Gariren kanta baten bertsioa abestu digu.
Haren atzetik, Hertzainakeko abeslari ohia igo da eszenatokira. Gitarra du esku artean eta base elektroniko batzuek laguntzen dute bakarlariaren ahotsa. Lau abestiz osatutako kontzertu bildumaren erdialdera hurbildu gaitu Anarik. Berak ere gitarra lagun, Oreinak kantaren ondoren, Izaki Gardenak taldearen Ekaitzen arrazoien bila abestia eskaini digu Liberen koruekin lagunduta.
Jon Basagurenen txanda da orain, eta Dena Oskol diskoko bi abesti jo eta gero, antolatzaileei eskerrak eman dizkie. Egunero egiten duten lana goraipatu du eta lehen lerroan zeuden Angelari eta gurpildun aulkiko lagunei zuzendu zaie, emozioz beteta. Liberen Bidea abestiaren country bertsioarekin eman dio amaiera Basagurenek.
Hunkigarria izan den gau honetako oroitzapenak ez ahazteko, argazki jendetsu bat atera dute oholtza gainetik. Ordu batzuetan bada ere, Angela eta bere lagunen bizitzetan murgildu eta haiek izan gara. Olatu txikiz osatutako elkartasun tsunami erraldoiak sortu dezakeen indarrak, Angela eta bere lagunen bihotzetan lurrikara sortu dezan.
Argazkiak: Dospodos
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]