PSOEko buru Pedro Sanchezen aldekoek eztabaidara deitu dute irailaren 30ean, “erabateko haustura saihesteko”. Komite Federalak deituta urriaren 1ean kontrajarritako bi biltzar izatea ekidin eta alderdia bitan banatzen duen gatazkaren zati bat konpondu nahi dute, eldiario-k argitara emandakoaren arabera.
Komite Federalaren bi biltzarretara daude deituta PSOEko kideak urriaren 1ean. Alde batetik, Exekutiba Federalak irailaren 29an eginiko bileran deiturikoa, non zuzendaritza berria aukeratzeko ez-ohiko kongresu baten data zehaztu nahi duten. Sanchezen aurka daudenek ez dute aintzat hartzen deialdia, haien esanetan biltzarra iragarri zenean PSOEko zuzendaritza ez zelako “existitzen”, kideen erdia gehi bat ez baitzeuden bertan.
Beste alde batetik, hautsak harrotu dituen PSOEren 29. Kongresuaren data zehazteko deituriko biltzarra dago. Kritikoek aintzat hartzen dute hau, PSOEko 17 kidek dimisioa eman aurretik iragarria izan zelako.
Alde baten eta bestearen argudioak
Urriaren 1eko Komite Federalaren bileran kongresua deitu nahi du Sanchezek, azarorako. Eta urriaren 23an primarioak izatea nahi du. Hala ere, azaldu dute “adostasunera irekitako proposamena” dela. Aurkariek “baliogabetzat” jo dute zuzendaritzaren proposamena, kideen %51 ez baitzegoen bileran. Sanchezen aldekoek alderdiaren estatutuak exekutibaren araudiaren aurretik daudela iritzi diote, eta horrelako kasuetarako lege hutsuneak daudela uste dute.
Etika eta Berme batzordeak auzian esku-hartzea nahi dute Sanchezen aurkakoek, eta hainbatek horretarako giltza Patxi Lopezek duela uste du. Hala ere, alderdiaren azken egunotako joerari jarraiki, hemen ere banatuta daude alderdikideak.
PSOE honek “min” ematen dio Odon Elorzari
Iritzi artikulua argitaratu du Odon Elorzak eldiario-n. Azaldu du “errudun” sentitzen dela irailaren 3an Komite Federalaren bilera deitzeko proposamenean gehiago tematu ez zelako, orduan bazelako “sakonean eztabaidatzeko” aukera.
“Ziur nago eztabaidak eta hausnarketak barne kohesioa indartzen dutela, desberdintasunen gainetik”, azaldu du Elorzak. “Komunikabideei adierazpenak egiten ziren bitartean agintarien arteko elkarrizketak ekidin ziren”, gaineratu du. Bukatzeko, Donostiako alkate ohiak azaldu du “akatsak eta askonahiak han eta hemen” ikusi dituela, eta ez dela “bando deitu dituztenen lehenengo lerroetan” izango.
Liskarrak El País-en editorialagatik
El País-eko erredakzio batzordeak Antonio Caño zuzendariak idatzitako PSOE salbatu editoriala salatu du. “Kezkarik gabeko burugabetzat” jo du Cañok Sanchez, eta “buruzagi zentzuduna” ez izatea egotzi dio.
Erredakzio batzordeko kideek azaldu dute oso bilera motzean Cañok kexak baztertu dituela, eta ez duela ildo editorialaren inguruko eztabaidarik onartzen. Artikuluaren erantzule bakarra bera dela gaineratu du El País-eko zuzendariak.
Langileek azaldu dute euren helburua ez dela ildo ideologikoaren balorazioa egitea izan, testuan erabilitako irainak salatzea baizik.
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da... [+]
Zer egingo du Sánchezek datorren astelehenean? Dimititu edo jarraitu? Hori da Espainiako Estatuan une honetan bolo-bolo dabilen auzi nagusia. Lau egunotan horretaz besterik ez hitz egitea lortuko du Sánchezek. Eta bide batez Manos Limpias, PP-Vox eta lawfare-ari... [+]
Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Amnistia legea eta "bizikidetza" politikak defendatu ditu Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioan, Espainiako Kongresuan. Amnistia "Espainiaren interesen izenean" emango dela azaldu du: aurreko legegintzaldiko... [+]
Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.
Andoni Ortuzar EAJko buruak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako Kongresuan egin dute sinadura ekitaldia asteazken goizean. Eduki osoaren berri ez dute oraindik eman.
Ostegunean Juntsek PSOErekiko akordioa onartuko zuela saldu du alderdi sozialistak azken egunotan, baina atzo Bruselan izandako Juntseko zuzendaritza bileran ez zen horrelakorik gertatu.
“Akordio historiko bat” nahiko luke JxC alderdiko buruak PSOErekin, asteartean Bruselako erbestetik jakinarazi duenez. Sánchezen inbestidura negoziatzen hasteko baldintza batzuk ezarri ditu Generalitateko presidente ohiak, eta berriro ere mahai gainean jarri... [+]
Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.
“Duela lau urte baino boto, eserleku eta portzentaje gehiago atera dugu”, azpimarratu du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko egungo presidenteak.