Hamar urte bete ditu Bidehutsek eta ospakizun berezia prestatu dute abenduaren 16an Donostiako Intxaurrondo kutur etxean: kontzertu kolektibo bat izango da, Mirailak diskoaren zuzeneko aurkezpena.
Bidehutsen eskutik diskoak argitaratu dituzten musikarien emanaldia iragartzeko kartelean "Gure arteko begirada zeharkakoak" irakur daiteke, hori baita Mirailak lan kolektiboaren espiritua: musikariek elkarri egindako bertsioek osatzen dute.
Intxaurrondoko oholtzan entzun ahal izango dira Anari, Audience, Joseba Irazoki, aspaldian zuzenean aritu ez den Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta Inoren Ero Ni.
Donostia Kulturaren webgunearen bidez eros daitezke sarrerak 10,90 euroko prezioan. Donostiakoa izango da disko honen zuzeneko aurkezpen bakarra.
Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel eta Anari taldeek hasitako proiektua izan zen Bidehuts duela 10 urte. Berehala batu ziren musikari gehiago egitasmora eta hamarkada batean 41 diskoko katalogoa osatu dute.
Duela 18 urte hasi zuen ibilbidea Inoren ero ni taldeak, 2002an, kapikua baita palindromoaren lagun numerikoa. Ordutik sei disko atera dituzte. Azkena Il cercatore di perle (Bidehuts, 2019), “perla bilatzailea”, alegia. Izenburu horrek zeharo laburbiltzen du... [+]
Musika du arnas. Bateria jotzeak eta kantatzeak ematen diote hatsa. Hor kokatzen du erronka: aldi berean bateria jo eta kantatzeko arnasa nola neurtu, hatsa nola bideratu. Jupiter Jon-en bere ahots eta arnas propioak landu ditu azken urteetan. Duela hogei urtetik gora eman... [+]
Eta edertasuanaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) diskoarekin itzuliko da Lisabö: larunbat honetan aurkeztuko du Irungo taldeak lan berria.
20 urte betetzera doa Audience talde gernikarra. Estilo ugaritatik bidaiatuak, oholtza gainean batetik bestera ibiltzen dira, instrumentuak aldatuz. Esperientzia lagun, beti beste salto bat egitera ausartzen da taldea. Oraingo honetan Kubatik ekarri dute euren zortzigarren lana... [+]
Zer da? Diskoetxea? Zigilua? Lagun taldea? Kolektiboa? Marka? Abizenak abizen, 10 urte bete berri ditu Bidehutsek, denera 39 lan argitaratuta. Karlos Osinaga eta Eneko Aranzasti Lisaböko kideak elkartu ditugu urte hauetan guztietan egindakoaz eta euren antolatzeko moduaz... [+]
Bueltan dira –inoiz joan ez badira ere–, Jupiter Jon taldeko lagunak. Eta ohianetik datoz lehengoan bezala 10 kantu berrirekin.