Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Selektibitatearen aurkako kontzentrazioak egin dituzte Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta. Hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu dute. Lehen mobilizazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin zuten, ekainaren 6an, eta gainontzekoak ekainaren 8an.
Ikasle antolakundearen esanetan, hainbat funtzio betetzen ditu selektibitateak: curriculuma inposatzeko mekanismoa da, ikasleen arteko lehiakortasuna eta indibidualismoa areagotzen ditu eta filtro sozialerako bitartekoa da.
Curriculuma inposatzeko mekanismoa dela diote, ikasleak eduki oso zehatz bat forma oso mekanizatuan “lantzera kondenatzen” dituelako. Gainera, azterketak egiteko gaitasuna lehenesten dela salatu dute, norbanakoen erritmoa eta ikasleen beharrak albo batera utzita.
Ikasleen arteko elkartasuna sustatu ordez, lehiakortasuna eta indibidualismoa areagotzen dituela gaineratu dute, emaitzen araberako irtenbideak daudela erakusten baitu.
Azkenik, antolakundearen iritziz, filtro sozialerako bitartekoa da selektibitatea. Bada, kurtsoa aurrera eramateko zailtasunak izan dituzten ikasleak (klase partikularrak ordaintzeko ezintasuna dutenak, esaterako) baldintza kaskarragoetan daude.
Horren aurrean zer?
Unibertsitaterako sarbide unibertsala defendatu dute eta horretarako antolakuntza beharrezkoa dela azpimarratu dute.
https://twitter.com/IAbertzaleak/sthttps://twitter.com/IAbertzaleak/status/1666761331968491522?s=20atus/1666761331968491522?s=20
Urtero moduan, unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira Hego Euskal Herrian, 3.822 ikasle aurkeztu dira Nafarroan eta 12.900 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]
Ekainaren 23tik 26ra egingo dituzte selektibitateko azterketak, aurreko urteetan baino bereziagoak izango direnak. Ikasle eta irakasleek osasun neurri bereziak hartu beharko dituzte eta galdera gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute, hirugarren ebaluazioan aurrez aurreko... [+]
Selektibitatea hurbiltzen ari da, eta ezjakintasuna nabaria da.
EHUko fakultateak, ikastetxeak eta Barakaldoko BEC eraikina baliatuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) azterketak egiteko. Lehendabiziko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an gauzatuko da. Bigarrena, aldiz, hilaren 20, 21 eta 22an. Hezkuntza esparruko eragile ugarik... [+]
Aste batzuk barru egingo dira Hego Euskal Herrian unibertsitatera sartzeko frogak eta hezkuntza eragileek dinamika bat abiatu dute salatzeko administrazioak "aldebakartasunez" hartu dituela erabakiak, eta azterketa "baldintza duinetan" egin dadila... [+]
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi du gradu amaierako lan, master amaierako lan, doktore tesi, praktika, ebaluazio aldi eta hezkuntzako lan-eskaintza publikoak atzeratu egingo direla. Gainontzeko planifikatutako egutegi akademikoari eutsi egingo... [+]
Hego Euskal Herrian selektibitatea mantentzea aurreikusten duten bitartean, Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute baxoa egin beharko. Unibertsitatera sartzeko proba egiteko baldintzarik ez dagoela adierazi du Frantziako Hezkuntza ministroak, eta ikasturtean zehar ikasleak duen... [+]
Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek erabaki dute unibertsitatera sartzeko proba ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean egingo dela, beti ere koronabirusaren pandemiaren bilakaeraren arabera. Gainera, azterketa ikasturteko errealitatera egokituko da, eta... [+]
Ekainaren 4tik 7ra bitartean egingo dira unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak Hego Euskal Herrian. Selektibitatearen aurkako kontzentrazioak burutuko ditu Ikasle Abertzaleak erakundeak, azterketek “kapitalismoa erreproduzitu eta indartzeko helburua dutelako eta... [+]
Asteazkenean goizeko bederatzietan hasi dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik, 11.251 ikasle aurkeztu dira guztira.
Selektibitatea eta Baxoa frogak gertu dauden honetan, Ikasle Abertzaleek Selektibitateari ez! esango diote ekainaren 6an Gasteizko, Donostiako, Leioako, Bilboko eta Iruñeko fakultateetan. Selektibitatea froga “arrotz eta zapaltzailea” dela diote,... [+]
Selektibitatearen antzekoa, baina LOMCEren curriculumari segituko dion proba izanen da NUPek eta Hezkuntzak prestatuko dutena.