Larunbatean 11:00etan elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Hazparneko plazan, ostegunean epaitua izan den Peio Irigoieni sostengua emateko eta bere egoera salatzeko.
ARGIAra bidali duten oharrean azaldu dutenez, Frantziako Estatuak FIJAIT fitxategia sortu zuen 2015ean, Parisen izandako atentatuen ondotik. "Hortik aitzina, terrorismo kalifikazioarekin kondenatuak izan diren pertsona guziak, erretroaktiboki bertan sartuak izan dira hamar urterentzat". Zeure izena fitxategian izateak, persona horiek betebehar zorrotz batzuen eraginpean ezartzen ditu: hiru hilabetero helbidearen justifikatzeko beharra komisaldegian edo atzerrira bidaiatzeko asmoa adierazi hamabost egun aitzin, besteak beste.
Baldintza horiek ez onartzeagatik izan da epaitua Irigoien eta martxoaren 12an emanen du erabakia epaitegiak. "FIJAIT fitxategiaren barne izaitea, onartezina den bigarren kondena bat dela pentsatzen dugu, zainketa errexten dituzten baldintza gogor batzuk betetzera bortxatzen dituelako. Behin kondena beteta, epaiketa berririk gabe eta erretroaktiboki gehituak diren betebeharrak direlako, beste moduko askatasun murrizte hori fermuki salatzen dugu".
"Peiori eta egoera jasanezin horren aitzinean" intsumisioa erakutsiko duten pertsona guziei sustengua emanen diete.
Aipatu Fijait fitxategietan euskal herritar ugari daude, nahiz eta batzuek ez jakin ere zerrendan direla, orain gutxi Paulus-Basurco abokatuak salatu gisan. Fitxategien erregistroak 20 urteko iraupena du.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.
Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.
Ekainaren 18an Iurretan jokatu zen aurtengo Eskolarteko Txapelketa. 180 entzule inguru elkartu ziren Euskal Herri osoko 14-18 urte arteko hamabi bertsolari gazteak entzutera. Hazparneko Irantzu Idoate Funosas izan da txapelduna eta Maddi Agirre gasteiztarra txapeldunordea.
Ttattola Gazte Asanbladako kideak gaur goizean kanporatu dituzte abuztuaren 21ean Hazparnen (Lapurdi) okupatutako eraikinetik. Bi gazte komisaldegira deitu dituzte arratsaldean. Euskal Irratiak komunikabideak jakinarazi du berria.
Astelehenean jaso zuten kanporatze agindua, eta asteartean egin behar zuten alde. Baina gazteek esan dute abuztuaren 21ean okupatutako Davidenea eraikinean jarraituko dutela. Herriko Etxeak ez du haiekin hitz egin nahi, eta kaleratze aginduan argudio faltsuak erabili dituzte... [+]
2019ko apirilean sortu zuen Mutturfin proiektua Donamartiriko Guilhem Marrimpoey sukaldari gazteak. Herri batetik bestera mugitzen duen sukalde ibiltaria da Mutturfin, baina badu berezitasun bat: hurbileko ekoizleen produktuak dira nagusi bertan. “Aski gauza sinpleak... [+]
Orotara 138 langile kanporatuko dituzte Aiherran kokaturiko lantegitik, 18 Hazparnetik eta Frantziako Isle-Jourdain herrian duen enpresako 115 langileetarik beste 60. Koronabirusak eragindako egoera ekonomikoari lotzen dute kanporaketa plan hau.
Lapurdin kokatutako enpresak murrizketak iragarri ditu krisi ekonomikoarekin lotuta. Kaleratze kolektiboak gauzatzeko izapideak hasi ditu dagoeneko.
Dozenaka lagun batu dira Hazparnen larunbat goizean, Fijait fitxategi judizialek inposatzen dituzten baldintzak betetzeari uko egin dion Peio Irigoieni babesa adierazteko. Prokuradoreak 1.000 euro eskatu ditu haren aurka. Elkarretaratzearen leloa Fijait-i intsumisioa izan da.