Elkarretaratzea deitu dute Gasteizen, Legution enpresa kutsakorrak jartzearen kontra

  • Uztailaren 25ean, Santiago egunean, egin du herri plataformak hitzordua, 12:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 14an - 12:21
Uztailaren 8an, Legutioko udaletxe parean egindako elkarretaratzea. Argazkia: ALEA Argazkia: ALEA

Agaleus taldeko Sader enpresa kutsagarria Goiainen jartzearen kontrako mobilizazio gehiago iragarri ditu Legution sortu berri den herri plataformak. Uztailaren 25ean, Santiago egunean, egin dute hitzordua, eguerdian, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

Ez da antolatu duten protesta bakarra. Uztailaren 8an beste elkarretaratze bat egin zuten Legutioko udaletxe parean; une berean enpresak batzar informatiboa zuen udalerriko Udaleko eta administrazio batzarreko ordezkariekin. 

Ageleus taldeak Icoa enpresa zenak Txabolapean dituen instalazioetan agertu du interesa. Plataformatik azaldu dutenez, Legutiora "teorikoki" etorriko litzatekeen enpresak Profersa - Producción de Fertilizantes S.A.- du izena; hondakinen kudeaketaz arduratzen den Sader enpresarekin batera lursaila partekatzen du Zorrotzaurren (Bizkaia). 

Herritarren kezka

Plataforma beldur da etorkizunean Sader ere jarriko ote duten bertan: "Enpresaren hasierako planteamendua erraza izan zen. Profersaren jarduera Icoaren instalazioetara eraman nahi dute, besterik ez. Hala ere, oraindik ez dute Saderrerako behin betiko kokalekurik. Erosten dituzten instalazioek egungoak bikoiztuko dituzte. Gure zalantza da beren jarduera handitzeko asmoa izango ote duten, urtegitik 100 metro eskasera", azpimarratu du. Gogorarazi dute Zierbenan (Bizkaia) instalatzen saiatu direla, baina ezin izan dutela, "portu eta itsasotik gertu dagoelako eta inguruan kolektorerik ez dagoelako. Gure kasuan, Euskadi erdia hornitzen duten urtegietatik gertu egoteak ere oztopo gaindiezina izan beharko luke", adierazi du. 

Gaineratu du uztailaren 8an egindako bilkuran, proiektuaren "alde onak" azaldu zituztela Agaleus taldeko ordezkariek; tartean, datorren hamarkadan aurre-erretiroak egon daitezkeela eta, horren ondorioz, 10 bat lanpostu sor ditzakeela aipatu zuten batzar informatiboan. 

Udalerrian, 12 enpresa kutsagarriak

Herri plataformak, baina, argi du: "Ez gaude horrelako enpresa gehiago onartzeko prest. Legutioko udalerriak jarduera oso kutsatzailea duten enpresa gehiegi ditu. Goiainen ingurumen-baimen integratua duten 12 enpresa daude". Horrekin lotuta, azterlan epidemiologikorik egiteko asmorik ez ote dagoen galdegin du plataformak, "argi dagoelako gizakiak metal astunekin duen kontaktuaren eta  osasun arazoen  arteko erlazioa". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Silikosi epidemia: kasuak biderkatu egin dira sukalderako harri-artifizialaren ondorioz

Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Eguneraketa berriak daude