Ni Ere Banoa kolektiboak deituta eta “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” lelopean, 50 lagun inguru bildu ziren astelehenean Espainiako kontsulatuaren aurrean, Baionan.
Bake Bidea, CFDT, LAB, NPA, Giza Eskubideen Liga, Sortu eta EAko ordezkariak ziren, besteak beste, horien artean. Jokin Aranalde EIPK-ko bozeramalearen atxiloketa salatzea eta bake prozesuaren aldeko deia egitea izan zuten helburu nagusi.
Ni Ere Banoa kolektiboak Mariano Rajoyri zuzendutako gutun bat utzi zuen Espainiako kontsulatuan, zeinaren bidez konponbiderako pausoak ematea eskatzen zaion Espainiako presidenteari. François Hollanderentzat ere izan zen agiririk, beronentzat Baionako suprefeturan utzita. Jokin Aranalderen afera judiziala dela argudiatu diote Frantziako Errepublikako presidenteari idatzian.
Uztailaren 16an atxilotua
Jokin Aranalde (Ibarra, 1946) iheslari politikoa uztailaren 16an atxilotu zuten medikuarenetik Baionarantz zihoanean. Baita berehala Espainiara eraman ere, Fernando Andreu epailearen aginduz, ETAri laguntzea leporatzen zaiolako.
Ni Ere Banoa kolektiboak bi arrazoi nagusi eman ditu Jokin Aranalderen askatasuna aldarrikatzeko. Batetik, atxilotua Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramailea izatea, eta bestetik, bake prozesuaren eragile garrantzitsua izanik, bere parte-hartzea garrantzitsua izatea. Haren osasun egoera ere nabarmendu zuen Anaiz Funosas Bake Bideako kideak, “duela gutxi ebakuntza egin zaiolako, eta badakigulako zer trataera izaten duten eriek presondegietan, bereziki Espainiakoetan”.
Paueko Auzitegiak 2013ko irailaren 25ean jarri zuen indarrean Aranalderen aurkako euroagindua, aurrez bizi izandako torturak bertan salatu zituen arren. 2013ko urrian, Aranalderen abokatuen helegitea atzera bota eta Espainiaratzea onartu zuen Parisko Kasazio Gorteak.
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira.
2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]
Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]
Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.
Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Liburuaren harira Juan Mari Arregik,... [+]
Asteartean jaso zuen Venezuelako Gobernuaren erabakia. Bere herritartasuna eta 13 urteko bere semearena onartzea eskatuz abiatu zuen gose greba mugagabea abenduaren 3an.
Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]
Askotariko egoerak bizi izan dituzten euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben testigantzak biltzen ari da Miren Azkarate Badiola donostiarra, liburu batean argitaratzeko. Konparatzeko inolako asmorik gabe, “ezberdinak baitira espetxeratuen eta atxilotuen... [+]
1980an Luis Hergeta Gasteizko Michelin enpresako zuzendaritzako kidea hiltzea leporatzen zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta orain, Berria-k jakinarazi duenez, Santiago Pedraz epaile instruktoreak bertan behera utzi du autoa, onartuz inputatuak ez zuela parte hartu ekintza... [+]