Eskolako lehenengo egunetan haurrei bidea egiten laguntzeko zenbait urrats eman ditu Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoak.
Ikasturtea hasi da, eta txikienak egokitze fasean daude, haur askorentzat eskolara doazen lehenengo aldia delako. Amaia Biurrun irakasle eta pedagogo sistemikoaren arabera, garrantzitsuena da gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana. Horregatik, nabarmendu du beharrezkoa dela haurrek ikustea helduekin egiten dutela eskola bere egiteko bidea: “Askotan uste dugu hobe dela ez sartzea eskolara haurrarekin, baina hori egiten badugu ez diogu garrantzirik ematen elkarrekin zentro berria ezagutzeari”.
Eskola ezagutzeko bidea elkarrekin egin arren, haurrek esploratzeko autonomia izan behar dutela uste du: “Esaten badiot zerekin jolastu behar duen eta nola, ez diot laguntzen espazio berria konkistatzen”. Horretarako, helduak bigarren planoan geratu behar direla dio; bestela, joaten direnean haurrak galduta sentitu daitezke.
Eskola atsegina izateko, garrantzitsua da “erakargarria” izatea: “Jolasteko aukera egon behar da, baina orden estetikoa ere, horrek kokatzen laguntzen dielako”. Biurrun kontent da irakasleek geroz eta arreta gehiago jartzen dutelako haurren interesetan eta eskolan dituzten materialak baliatzen dituztelako haurrak ezagutzeko: “Hasi baino lehen, gurasoei galdetzen diete haurrak zer duen gustuko; horrela, ikusten badute haurra ez dela egokitzen, bere interesa pizten duen zerbaitekin saiatu daitezke”.
"Batzuetan, uste dugu negarrik ez egiteak esan nahi duela umea egokitzen ari dela, baina momentu batean edo bestean negarra askatu beharko du gelan"
Agurtzeko garaia
Haurrarentzat emozionalki zein psikologikoki laguntzeko, garrantzitsua da irakaslearen eta gurasoen artean haurraren erritmoak errespetatzea, eta horren arabera gurasoek lehenago edo beranduagoa agurtzea haurra: “Batzuetan, uste dugu negarrik ez egiteak esan nahi duela egokitzen ari dela, baina geletan izan dudan esperientziarengatik, badakit momentu batean edo bestean negarra askatu beharko dutela”.
Agurrak gurasoei zein haurrei “beldurra” eta “ziurgabetasuna” eragin diezaiekeenez, “oso garrantzitsua” da gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa lantzea: “Horri esker identifikatu dezakete eskola espazio seguru bat dela”. Gaineratu du konfiantzazko pertsona bat dela identifikatzeko irakasleak gurasoak banan-banan agurtzeko aukera izan behar duela: “Oso garrantzitsua da haurrak ikustea gurasoa ez doala deus esan gabe eta konfiantzazko norbaitekin uzten duela umea”. Gaineratu du, haurra despistatzen denean, negarrik ez egiteko, deus esan gabe alde egiteak “angustia handia” eragiten diela: “Haurrak egiten duen lotura da, ongi dagoenean bere erreferentziazko pertsona joaten dela”. Horregatik, garrantzitsua da egoera “gogor” horietan gurasoek akonpainamendua egiteko prestatzea.
Eskolan bidelagun izateaz gain, eskolatik ateratzen direnean ere garrantzitsua da ondoan egotea: “Askotan, eskolatik ateratzen direnean deserosoak diren eztanda emozionalak izaten dituzte, eta horiek kudeatzen jakin behar dugu”.
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]