Algortako jai batzordeak manifestazioa deitu du biharko, eguaztenerako, Getxoko Udalak saninazioak eta udalerriko gainontzeko jaiak bertan behera uzteko kudeaketari begira izandako jarrera deitoratzeko. Arrastiko 19:00etan jarri dute hitzordua, Algortako Telletxe plazan.
COVID-19ak zalantza ugari eragin ditu herri eta auzo denetan, ospakizunak zelan bidera daitezkeen jakin barik. Horren harira, udal askok bertan behera utzi dituzte jaiak zuzenean; beste batzuk, aldiz, horiek egokitzeko apustua egin dute. Getxoren kasuan, udako ospakizun denak bertan behera uztea erabaki zuen Udalak, udalerriko jai batzorde denakaz adostutako akordioa zela zabalduta. Hala ere, Algortako jai batzordeak gogor kritikatu egin du balizko akordio hori eta deitoratu du ez dela adostasunik egon erabaki hori hartzerakoan, ezta harreman iraunkorrik jaiei irtenbide bat bilatzeko asmoz.
Hala, jai batzordeko kideek manifestazioa egiteko deia egin dute biharko, eguaztenerako, "San Inazio jaien hasiera izango zen egun eta orduan". Azaldu dutenez, manifestazio horregaz "argi eta garbi" utzi gura dute Udalak aurtengo jaien kudeaketari begirako izandako jarrera: "ez da onargarria izan; jai batzordeen proposamenak ez dituzte kontutan hartu, aldebakartasunez jaiak bertan behera utzi ditu, jai batzordeen desadostasuna erabili dute erabaki batzuk hartu eta justifikatzeko... Horrela Ez! Gu elkarlanerako prest gaude, baina ez inposatutako erabakiak akatatzeko!".
Horregatik, herritar denen parte-hartzea eskatu dute mobilizazio horretan: "Jai herrikoiak zuenak ere badirelako!". Mobilizazioan parte hartzeko hainbat jarraibide prestatu dituzte jai batzordekoek, eta horiek errespetatzea eskatu dute:
1. Aurtengo jaietako zapia jantzita ekarri. Salgai daude herriko hainbat denda eta tabernatan.
2. Errespetatu osasun eta segurtasun irizpideak: musukoa etxetik jantzita ekarri, mantendu pertsonen arteko segurtasun distantzia minimoa eta jarraitu antolakuntzako kideek emandako azalpen eta jarraibideak.
2. Zabaldu deialdia zuen inguruan!
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]
Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.
Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Urtea hasi zenetik 64 espediente ireki ditu Arabako Aldundiak fakturazio sistema hori ez erabiltzea leporatuta, tartean, "txosna batzuen" aurkakoak. Gasteizko Txosnen Batzordeak abuztuko jaien aurretik iragarri zuen uko egiten ziola Ticket Bai ezartzeari eta Aldundiak... [+]
Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]
Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.