Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023

  • Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak, audientzien neurketa edo berrikuntza bezalako eremuetan.


2023ko otsailaren 24an - 13:25
Azken eguneraketa: 15:10
Argazkia: Behategia Argazkia: Behategia

Hamalau artikuluk eta hiru eranskinek osatzen dute alea, eta hogeita hamazazpi sinatzaile ditu orotara. Lehenengo biak, Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenza Castillok eta Hekimen elkarteko zuzendari den Igor Astibia Teiletxeak idatzitako kronika bana dira. Nazioarteko joerak aztertu ditu lehenak eta euskal hedabideen ikuspegitik iazko urtearen errepasoa egin du bigarrenak.

Itziar Laka Hizkuntzalaritzan katedradunak ekarri du aurten gogoetaren atalera eleaniztasunari buruz aspaldi lantzen dabilenaren lagin bat. Euskara arrain elektrikoen itsasoan izena darama idazkiak eta esparru horretan erabakiak hartzeko eta urratsak emateko noranzkoa aski definitua dauka.

Bost dira sektorean (edo beragandik oso hurbil) dihardutenen ahotik jasotako artikulu laburrak, eta honako gaiak jorratzen dituzte: Goiena, Tokikom eta EITBren arteko elkarlana (eta 22. Korrika hedatzeko elkarlanaren inguruko eranskin labur bat); sortu berria den Badalab egitasmoa; Zibererasoen aurrean hartu beharreko neurriak; Wikipedian edukiak partekatzearen garrantzia; eta EnpresaBidea komunikabide berriaren sorrera.

Sei dira ikerketa lan luzeen ondorio diren artikuluen saila osatzen duten lanak:

EHU-EITB Multimedia Komunikazioan Masterra duen Eneko Iriondo

ikerlariak idatzitako Euskarazko ikus-entzunezkoen egungo produkzioa. Ekoizpenaren, kontsumoaren eta zabalkundearen azterketa, begirada kualitatiboa ardatz

Iñaki Zabaleta ikertzaile buru duen UPV/EHUko HEKA taldeak egindako Europa txikiaren sareko albisteak: hizkuntza gutxituen online agenda orekatua, mundu mugatua azterlana.

Twitterren jarraitzaile gehien dituzten Behategiari lotutako zazpi hedabideen komunitateen analisia egiten duen Hedabide euskaldunen audientziari buruzko sareen analisia artikulua; Jordi Morales i Gras eta Amaia Perez de Arriluzea Madariaga Eudan.eus-eko analistek eginikoa.

CodeSyntax enpresako Josu Azpillagak Libe Mimenzaren laguntzaz aztertutako Hekimen elkarteko webguneen analisia dakarren Hekimen elkarteko webguneak 2022. urtean eta azken 10 urteetan artikulua.

Amaitzeko, podcastgintzara zuzendu dugu antena eta bloke bat osatu dugu bi ikerketarekin eta beste bi eranskinekin. Batetik, Euskarazko podcasten egoera landu du Mondragon Unibertsitateko graduatu talde batek, Eneko Bidegainen gidaritzapean. Eta, bestetik, Feminismoa Euskal Herriko euskarazko podcast unibertsoan aztertu du Arantza Gutierrez-Paz buru duen UPV/EHUko Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan Ikerketa Taldeak. Blokea osatzen duten eranskinak dira, LGTBIQ+ podcastak euskaraz, animalia mitologiko hori, azken talde honen eskutik; eta Podcasten kontsumoari begirada bat, UPV/EHUko NOR Ikerketa Taldeko Edorta Aranak sinatuta.

Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023 sarean dago eskuragarri, behategia.eus helbidean. Berrikuntza gisa, lanean ari gara laster artikuluak ingelesez ere emateko webgunean, Elia itzultzaile automatikoaren bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Eguneraketa berriak daude