Elkar zaintzen duen Euskal Herria (digitala?)


2021eko irailaren 02an - 06:16
Azken eguneraketa: 08:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zalantzan jarri nahi genuke idazten hasi orduko (edo irakurtzen hasi orduko) azken hilabete hauetan plazara dakarten auzi bat. Bizitzea dagokigun garai arraro hauetan galdetu behar genuke, nork, zergatik eta nola erabaki duen plazan agertzearena. Zergatik orain hitz egiten da lan ordu murrizketaren inguruan? Gainera, baieztapen beldurgarriez lotuta etortzen zaizkigu lerro buruetara murrizketak: enplegua suntsituko da digitalizazioarekin. Enplegu orduen murrizketaren eztabaida ekartzen digute, momentu berean, etorkizuneko patua enplegu suntsiketa (eta ez besterik) balitz bezala eta, koktelaren apaingarri, gizaki itxura duten robotak edo industria fabrika automotizatuen irudiak. Bestondo handia eta zapore txarra eman dezakeen edari gogor horietako bat dirudi.

Etorkizuna eta enplegua bezalako hitzak entzutean baditugu nahi gabe aktibatzen zaizkigun irudikapen batzuk –markoak–. Etengabe (ber)sortzen dira irudikapen hauek, telebista, irakurgai, kale elkarrizketa, filma, datu… Ia oharkabean joaten dira forma eta edukia hartzen, geurera barneratzen eta hezur-mamitzen, egiten dira nahi gabe (sasi)unibertsal, neutral eta natural, geure parte bilakatzeraino. Azken urteetan, etorkizuna eta enpleguaren inguruan eraiki den marko indartsuena digitalizazioarena izan da eta, zuzenki lotu da enplegu galerarekin eta beraz, beldur sentimenduarekin. Garapen teknologikoak ezinbestean eta, modu naturalez, enpleguen galera balekar bezala. Hala izan liteke noski, baina ez ezinbestean eta ez erabaki politikoetatik urruti. Besteak beste, enpleguak murriztu beharrean, enplegu orduak murriztea aukera ere badelako. Ez gaitezen horretara mugatu, ordea.

"Azken urteetan, etorkizuna eta enpleguaren inguruan eraiki den marko indartsuena digitalizazioarena izan da eta, zuzenki lotu da enplegu galerarekin"

Bestondoa izan aurretik begiratu dezagun zer eman diguten edateko. Batetik, beharrezko genuke garapen teknologiko eta digitalizazioaren auziari ez modu absolutu eta linealetan heltzea. Bestetik, eta feminismoak zorionez erakutsi bezala, beharrezko genuke auziari buruzko perspektiban erroetara joatea, lan guztiez eztabaidatzea. Azkenik, beharrezko eta urgentea genuke ere herri honen etorkizuneko ikuspegiz oraina eraldatzea.

Garapen digitala ez da gaurko gauza, baina inolaz egungo garaiak zeharkatzen eta izaeraz betetzen dituen aldagaia dugu. Digitalizazioak erabat aldatu du (eta aldatzeke du) gure herria. Ez lineal, ez absolutu, debozio edo madarikazioetatik urruti, errealitate konplexua jartzen digu parean justizia sozialaren parametroetan eraldaketan ari garenontzat. Digitalizazioa, distantzia fisikoen laburtzea eta distantzia sozialen areagotzea da aldi berean, komunikazioa eta inkomunikazioa da une berean, bada enplegu askoren prekarizazioa (adibidez, merkataritza lan postu feminizatuak) eta lan baldintzen hobetzea (adibidez, zaintza lanetan mugimendu pisutsuen lagungarri robotak) bermomentuan, demokratizazioa eta Jeff Bezosen bidaia moralki eta ekologikoki garestiegien sasoia… Zerrenda luzeegia okurritzen zaigu. Dena dela, gure ardura da ikuspegi konplexu batetik heltzea auzi honi ere. Beti, horien guztien zio politikoak agerian jartzea. Eta hain justu, digitalizazioa kapitalaren aberastasunaren metaketan gehiengoen itotzera doan heinean, berau salatzea eta hein berean, digitalizazioa bizitza duinaren eta herriaren mesedetan jartzea.

Enpleguaren ordu murrizketen edo lau eguneko lan astearen proposamena ere ez da gaurko auzia. Asteko enplegu lan orduen auziak nolabaiteko protagonismo erlatiboa hartu du azken hilabeteetan eta, ur tantak lez, irakurgai edo entzungai etortzen da berriren bat, ahotsen bat edo mundu zabaleko adibideren bat gure eskuartera: Suedia, Finlandia.

Gu geu ere nonbaitetik hasi behar eta ebatu nahi izan dugu genealogiaren haria (edo artxiboko bilatzaileko teklatua, nahiago baduzue). Laster ohartarazi zaigu: ez gara batere originalak, honetan ere. Urte asko pasa ez badira ere, tartean gauza asko eta azkar(regi) pasatzen diren honetan, 1998-1999 urteak biziak izan ziren asteko lan orduen auziaz (ber)pentsatu eta eztabaidatzeko. Herri Batasunak 1998ko datarekin Giza Soldata izeneko eztabaida txostena elaboratu zuen, ondoren etorriko zen urte horietan Lana banatu ondasuna banatu proposamena. 35 orduko asteko lanaldia proposatzen zen (32 publikoaren kasuan), lan orduak jaitsi soldata jaitsierarik gabe noski, giza soldata (inolako diru sarrerarik ez dutenentzat) eta alokatzeko etxebizitza publikoak. Garaiko langabezia tasa handiei aurre egiteko proposamena zen Lana gutxiago egin denok lan egiteko ezaguna den baieztapenarekin. Eta sindikatuek ere grebara deitu zuten.

Baina ez gaude garai horretan eta, egin dezagun ariketa gaurkotzeko. Lana gutxiago egin, denok lan egin ahal izateko. Ekonomia feministak, marxismo nahiz feminismoen elkar gurutzetik egindako teoria politikoek eta, azken urteetako Euskal Herriko lan- greba feministetan emandako eztabaidek, lana bera ulertzeko ohiko moduen izaera politikoa bistaratu dute, edo horretarako gonbidapena luzatu dugu behintzat. Hain zuzen ere, ezinbesteko problematizatze ariketa dugu lanez, enpleguez eta banaketaz eztabaidatu nahi badugu.

Laburrean, lana eta enplegua ez dira gauza bera. Enplegu oro da lana, baina lan oro ez da enplegua gaur egun. Azken finean, enplegua soldata baten truke egiten den lan hori litzateke. Eta, feminismoak lan-grebak birformulatzeko izan duen gaitasun horretatik, plazara ekarri da hain zuzen ere, lan asko egiten dela enplegutik harago ere. Bereizketa honetaz gain, lanen logikaren gaineko eztabaida ere plazaratu zen. Beharrezko eta oinarrizko lanak badirela eta badaudela ere, gure jendarte kapitalistetan, kapitalaren akumulazioaren logika pean egiten diren lanak. Bi logikak elkarlotuta daude. Hain zuzen ere, lehenak, hots, beharrezko eta oinarrizko lanak dira jendarte bizitza (pertsonala eta soziala) posible egin ahal izateko beharrezko diren eguneroko lan guzti horiek, eta aldiz, oro har, ordaindu gabe (edo modu oso prekarioan merkaturatuak) ezkutuan, pribatuan eta *emakumeek egiten dituzten lanak dira. Badira orduan, bizitza posible izan dadin lan asko eta asko, ezinbestez egin behar direnak. Baina, harrigarriki, ez direnak ez lehentasun ez oinarria egungo sisteman.

"Batetik, zerbitzuk publikoak pribatizatzen ari dira eta lan horien zama sektore prekarizatuenen bizkar ari da erortzen. Bestalde, zahartzen ari den herri bat gara eta zainduak izateko beharra handia izango da etorkizunean"

Zer gertatzen ari da azken urteetan? Mugimenduak ematen ari dira lan horiek erresolbitzen ziren moduetan (batez ere, bizitza posible egiteko beharrezko ditugun lan horietan). Batetik, zerbitzu publikoak pribatizatzen ari dira eta lan horien zama sektore prekarizatuenen bizkar ari da erortzen. Bestalde, zahartzen ari den herri bat gara eta zainduak izateko beharra handia izango da etorkizunean. Era berean, enpleguaren esklabo garen sistema honetan enpleguak prekarizatzen ari dira soldata eta lanaldi aldetik (lan ordu amaigabeak eta disponibilitate amaiezina). Azkenik baina garrantzia bereziz, emakumeak lan merkatura atera gara masiboki (baina gizonak ez dira sartu hein berean familian egiten diren lanak egitera) eta horrek guztiak, lanaldi ez errealak ekarri ditu (enplegu eta bestelako lanak uztargarri ez izateraino) eta zaintza lanak merkaturatzen dira are baldintza prekarioagoetan nazioarteko zaintza kate globalak sortuz…

Guzti hau aintzat hartuz, zentzu gutxi luke, perspektiba eraldatzailearen aldetik bederen, soilik enplegu mota baten suntsitzeaz eta digitalizazioaren arteko loturaz aritzea etorkizuna irudikatzen dugun aldiro. Ikuspegi aski kamustua litzateke. Edo asteko lan ordu murrizketen eztabaidan aritzea soilik enplegutik eta enpleguaz jardungo bagenu. Beharrezko dugu, hitz hauek idazten ari garenon iritziz bederen, erroetara joan eta perspektiba feministaz aritzea. Konplexutasunetik, lan-en banaketaz eta aitortzaz aritzea inondik ere pluralean. Hau da, lanak banatu denok lan egin ahal izateko. Lanak aitortu (ez soilik soldata forman baina baita) denok gaurtik bizitza duin bat eraiki edo borrokatu ahal izateko.

Aurretik aipatu bezala ere, ezinbesteko dugu auzi honetan, herri perspektibatik pentsatzea, irudikatzea eta aritzea. Herri honen etorkizuneko ikuspegiz oraina beste modu batez eraikitzen aritzeko. Halabeharrez, imajinazio politikoa badugu eta beharko dugu egun egiten ari garen kaleta egiteari utzi nahi baldin badugu behintzat. Eta krisiek hain zuzen ere hori dioskute, beste aukerarik ez dugula, ez bada bizitza duinak eraikitzen hastea, norberarekin, besteekin eta gure lur edo itsasoekin. Birpentsatu ditzagun lanak: zein lan, zertarako eta nola egingo ditugu herri honetan? Hots, zer eta nondik eraiki nahi dugu gure herria? Ezinbestez berrikusi behar dugu egiten ari garena herri bezala: gure elikadura burujabetza tasak eskandalagarriak direla ohartu (%5a ekoizten dugu soilik, eta nola gainera!), gure aztarna ekologikoaren datuak sostengaezinak direla plantea bakarra izanik, enplegu batzuk ez dutela zentzu gehiegirik bizitza duinak eraikitzera begirako lanetan eta enplegu ez diren batzuk aitortzea ezinbesteko dela, enplegu asko sortzeko dugula ongizatea zentroan jarriz gero, eta bizitza duin bat posible egin ahal izateko, lanaldiak eta lan orduak bizigarriak izan behar direla, antolaketa sozial motak eta jabetzak ere eraldagarriak direla inondik, kontsumoa ez duela zertan gaur egun egiten dugun munstrokeri hau izan, digitalizazioa bizitza duinak izatera begira eraiki daitekeela, demokratizaziotik eta gure herriaren eskalan egingarria dela… beraz, jarrai dezagun! Dena denentzat! Honetaz guztiaz hausnartu nahi dugu Euskal Herria digitala lemapean plazaratu dugun manifestuan eta urrian burutuko ditugu jardunaldietan. Gonbidatuta zaudete!

 

*Idoia Zengotitabengoa eta Joseba Permach Iratzar Fundazioko kideak dira

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Eguneraketa berriak daude