Zaintza espazioa, talde-lanaren onurarako

  • Zaintza espazio bat dute TaPuntun. Langileen alde emozionala eta proiektuak garatzerakoan talde-lanean sortzen diren korapiloak lantzen dituzte bertan. "Gizarte ikuspegitik eta pertsona ikuspegitik, zaintza oinarri bat da lanean eta bizitzan aurrera egiteko" adierazi dute, eta gainera eragin zuzena du bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko: "Oso erraz hitz egiten da talde lanaz, baina talde-lanak elkar zainduta egotea eskatzen du. Elkar zaintza ongi egiten denean, talde-lana errazago doa, komunikatzeko erraztasun handiagoa egoten da inork gauzak pertsonalki hartu gabe... zaintza oinarria da, beraz".

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 18an - 07:11

Hamabost egunean behin 45 minutuko tartea eskaintzen diote zaintzari, eta huts egin ezin den hitzordua da langile guztientzat. Beharren arabera, zaintza espazioa egiteko lekua aukeratu izan dute: kalera joan izan dira, edo bulegoan denak elkartzeko duten lekuan, batzuetan ezinbestez on-line... "45 minutu motza da, egia esan. Zaintza lanak eskatzen baitu lehenik gaian lur-hartzea. Beraz, ez da denbora asko, baina bada zerbait" nahiago dute baikortasunez baloratzea tarte hori, jakinik eguneroko lanetan buru-belarri dabiltzan momentuetan 45 minutu horiek hartzeak kontzientzia ariketa egitea eskatzen duela: "Ez da metodo ideala, baina badugu horretarako espazio bat, eta duen garrantzia ematen diogu".

Zaintzaren arduradun bat dute, eta bolada baten ostean, funtzio hori beste langile batek hartzen du. Saioa gidatzea da arduradunaren lana: kanpoko begirada izatea, hitza banatzea...

Elkarri begietara begira gauzak esatea da zaintza espazioaren funtsa. Egunerokoan langile bakoitzari barruan sortu zaizkion korapiloak taldean mahai gainean jartzea eta elkarrekin askatzen saiatzea. Mahai gainera ateratzeko ekintza sinboliko horri orain arte fisikoki benetako mahai batek lagundu dio, langileek argi izateko ez dela zerbait pertsonala agerira ateratako gaia. Orain, ordea, konfiantzaren bidea ari dira lantzen eta horretarako mahaia alboratzea pentsatu dute, biribilean jarrita talde izaera indartzeko.

Gune formal honetan arlo emozionalaz eta talde lanean sortutako kriki-krakez hitz egiteak txutxumutxuak saihesten ditu. Langile bakoitzari oso lagungarri zaio besteen ikuspegia jasotzea, egoera berbera bakoitzak era batera bizi baitu, eta zaintzaren bidez lortzen dute elkarri hobeto ulertzea.

Alde emozionala eta talde-lanetako gorabeherak zentrora

Zaintzan bi eremu lantzen dituzte: bata da proiektuak garatzerakoan sortutako gorabeherak. Talde lanak ez badu funtzionatu, edo norbaitentzat gustukoa izan ez den zerbait gertatu bada... hori guztia lantzen dute, zer gertatu den eta bakoitza nola sentitu den.

Beste alorra da alde emozionala. Pertsonontzat egun denak ez dira berdinak, zer esanik ez pandemia batean... TaPuntukoek adierazi dutenez: "Guk ulertzen dugu lanera gatozenak pertsonak garela eta denok dugula gure bizitza. Zaintzaren funtzioa litzateke ulertzea langile horren bizitzako egoera nolakoa den, lanari ekiteko orduan. Baina laneko begiradatik hitz egiten dugu, etxeko egoerak zer eragin daukan lanean".

"Hau ez zait gustatu", "nahiko nuke...", "ez naiz ongi sentitu", esaldiak ohikoak dira zaintza espazioan, norbanakotik abiatuta beti, gauza txiki edo handiagoei hitza jartzeko. Positibotzat dituzten balorazioak ere egiten dituzte: "Asko lagundu didazu honetan", "babestuta sentitu naiz", "oso pozik nago indartsu ikusten zaitudalako...".

Norabideari eutsiz, baina bat-batekotasunari leku eginez

Harago aholkularitzarekin lanketa egin dute eta atera dituzten ondorioetan oinarrituta, zaintza espazioak badu bere bide-orria edo norabidea. Baina aldi berean, bat-batekotasunari eta malgutasunari eusten diotela azaldu dute: "Adibidez, bilera baino bi egun lehenago zerbait gertatu bada, gai hori luze lantzeari denbora ematen diogu. Iparra galdu gabe baina zaintza espazioak malgua izan behar du, momentuko beharrei erantzuteko".

Hasieratik, eta egunerokoan   

2015ean sortu zuten TaPuntu kooperatiba hiru bazkidek. Enpresa Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen baitan kokatzearekin bat, garbi izan zuten egunerokotasunean zaintza txertatu behar zela eta berezko espazio bat ere eskaini behar zitzaiola. Egun zazpi pertsona dira bertako langile eta hasierako oinarri horri eusten diote: "Egunerokotasunean ere egiten dugu zaintza, ikasten ari gara, ez dugu zaintza espaziora arte itxaroten batzuetan, bidean sortzen doazen gorabehera txikiak mahai gainera ateratzeko".

FITXA

TaPuntu kooperatiba elkarte txikia

Zer egiten du: Enpresei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen die: formazioa, marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia...

Langile edo bazkideak: 7.

Noiz sortua: 2015ean.

Egoitza: Usurbilen.

Harremanetarako: 691166409 info@tapuntu.eus


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esperientzien kutxa
Parean: Lana, zaintza eta militantzia uztartzeko irtenbidea lana berrasmatzea denean

Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]


Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]


Talleres Mitxelena: Hausnarketa egiteko makinak gelditzen dituztenak

Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]


Ondalan: Bazkideak etxeko, sukalderaino

Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]


Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]


Boga garagardoa: Euskal Herriaren pisua, litrotan eta kilogramotan

Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]


Argazkiak, pertsonen ongizatea lantzeko

Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]


Izarkom
Pertsona batek erantzungo dizun telefonoa

Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]


“Bereizi behar da zer den distantzian egin daitekeena, eta zer ez”

Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]


Ara!Gorputz: “Ezin ditugu bestelako ekonomiak martxan jarri, ez baditugu gorputzen prozesuak lantzen”

Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]


Skura: Teknologia burujabetza lantzen, elkarlanean

Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]


“Taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da Hiru Damatxo”

"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]


Bira produkzioak: Lanean ere bada bizitza ederrik

Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]


Aholku: Zenbakiei beldurra galtzen, gertutasunaren bidez

Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]


Harago aholkularitza: Topa dagigun lanean ere

Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]


Eguneraketa berriak daude