Elkano eta Magallanesen mundu birari buruzko fikziozko telesail bat grabatzen hasiko dira urte amaieran, EFE agentziak zabaldu duenez. "Primus" izena izango du, sei atalez osatutakoa. Ekoizleak TVE-rekin harremanetan daude proiektua babesteko.
Oraindik negoziazio fasean badago ere, proiektua 2019ko amaieran abiatuko dela iragarri dute. Ia 12 milioi euroko aurrekontua aurrikusten du telesailaren gidoilari eta ekoizpen-zuzendari Sergio Cabrera kolonbiarrak. Cabrerak argitu duenez, Elkano eta Magallanesi buruz zer mezu eskainiko duten erabakitzeko, Espainiako Armadaren historialariekin elkarlanean aritu dira gidoia osatzeko.
Espainiako Armada eta Kultura Ministerio dira Elkanoren Mundu Biraren V mendeurreneko ekitaldien sustatzaile nagusiak Espainiako Estatuan. Elkano eta munduari bira eman zioten gainerako mertzenarioek egindakoa "Espainiako Armadak inoiz egin duen balentriarik handiena" dela zabaltzeko lanean ari dira.
“Espainiako Armadako heroi” Blas de Lezo pasaitarraren bidetik
Espainiako Inperioaren zerbitzura aritutako beste euskal herritar baten bizitzari buruzko proiektu batean lanean aritu zen Sergio Cabrera: Blas de Lezo pasaitarrari buruzko telesail bat. Egun proiektu hori geldiarazita dago eta, hain zuzen, horren gabezia adierazi du berriki VOX alderdi ultraeskuindarreko eledun Santiago Abascalek. "Nola edo hala espainiarrek" Blas de Lezo almiranteari buruzko film bat egitea eskatu zuen publikoki. "Mel Gibson bera ere ekarriko nuke, hemengo inor ez badago prest horri ekiteko". Telesail frustratuaren zuzendariak adierazi zuenez, proiektua "Espainiari buruzko historioa da, jaun espainiar bati buruzkoa, Viriato edo Fernando Katoliko erregearen parekoa. Zer arazo dago?".
Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.
Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]
Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]