Juan Sebastian Elkano “historiak bidegabeki tratatu” duen pertsonaia dela iritzita, omenaldi modura hurrengo urteko irailaren 6a EAEn jai eguna izango dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak, munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko. Marinelaren argi-ilunez behin baino gehiagotan aritu gara ARGIAn.
Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eman du berria: 2022ko lan-egutegian txertatuko dute jai eguna (abenduaren 25aren ordez, igandea baita). 1522ko irailaren 6an, lurra inguratu ondoren Sanlucar de Barramedako portura (Cadiz) iritsi zen itsasgizona, Juan Sebastián Elkano Fundazioak ziurtatzen duenez.
Polemika iturri
Eztabaida eta kontrobertsia eragiten duen pertsonaia da Elkano, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, Filipinetan edo Patagonian kasu. Mezu ofizialaren ustez, lehen mundu bira egitea harro egoteko moduko balentria da, eta kritiko azaltzen direnen aldetik, Getariako marinelak, Espainiako Inperioaren zerbitzura egindako espedizioetan inperialismoaren mugak zabaltzen lagundu zuen, enperadorearen menpe lurralde, ondasun eta pertsona gehiago jarriz.
ARGIAren Elkanoren mundu bira kanalean artikulu eta erreportaje ugari aurkitu daitezke gaiari buruz.
Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.
Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]
Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]