Elkanoren Nao Victoria itsasontzi-museoa ez dela ongi etorria salatuko dute Lekeition

  • Espainiako Fundación Nao Victoriak kudeatzen duen itsasontzi-museoa abuztuaren 21etik 26ra Lekeition izango da. Bere etorrerarekin bat herritar talde batek "txarto-etorria" antolatu du "inperialismo espainiarraren mertzenarioei, omenaldirik ez!" lelopean.

Nao Victoria artxiboko irudi batean. Argazkia: Fundación Nao Victoria

2018ko abuztuaren 16an - 22:29
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Juan Sebastian Elkanok munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika asteartean, 21ean, helduko da Lekeitiora. Itsasontzia Sevillan eraiki zuten 1991ean, "Amerikako Aurkikuntzaren V. Mendeurrena" ospatzeko Espainiako Gobernuak antolatu zuen "Expo 92" delakoren harira. Itsasontziak egun "inperialismoaren historia zuritzeko" betetzen duen funtzioa salatzeko kontzentrazioa antolatu dute 19:30ean Lekeitioko kaian (San Pedropian).

Getarian Elkanoren Lehorreratzean parte hartu ostean, itsasontzia Bermeoko portuan izan da. Egun Mutrikun dago, igandera arte. Ondoren Lekeitiora abiatuko da eta Euskal Herriko bira amaitzeko Santurtzin eta Bilbon egingo du geldialdi bana.

Ondorengoa da protesta ekimenaren antolatzaileek zabaldu dituzten arrazoiak eta kartela:

Badakizu nor izan zan Juan Sebastian Elkano?

Bai, horixe bera: munduari bueltia lehelengoz emon eutsana. Ganera euskaldun jatorra. Colon eta abarren modura, on dala 500 urte, “mundu barria” ezagutu eta bertara zibilizaziñoia eta progresua erun ebazana. Heroe bat, pertsona miresgarri bat.

Bersiño ofiziala konta dotzue, ezta?

Ez dotzue konta Ipar Afrikako eta Ipar Italiako konkistetan parte hartu ebala, eta munduari buelta emon eutzanian leku “berri” gehienetan lapurreta, hilketa, bahiketa eta bortxaketa eragiteaz gain, Filipinetako herrialdiak kolonixatzeko lehen harria ipini ebala?

Eta badakizu bere eta bere tripulaziñoien ibilerak omentzeko eta goraipatzeko Espainiako Gobernuak bere txalupien erreplika bat ein ebala 1991an (kolonizaziño eta genozidijuen V. mendeurrena zala-ta) eta abuztuan zihar EHan ibiliko dala portuz portu?

Eta Lekittotik be pasako dala? Eta Espainiako Defensa Ministeritziak zuzendutako kanpaina baten parte izango dala? Eta “vascongadetan” be fundaziño bat sortu dabela “Elkanoren bitartez euskaldunon izen ona mundura zabaltzeko”? Elkano goraipatziaz batera espainiar inperialismua zuritu eta ezkuta nahi dabela, besteren artean, turismoa bultzatzeko? Eta “vascongadetako” alderdiak be bat ein dabela honegaz? “Euskadi” baketu eta normalizatu bat mundura hedatu eta negozijuak etxen segitzeko, on dala 500 urtetako imperialismuan gehiago sakontzeko?

Gutzat, inor omentzeko baldin badago, hori atzo eta gaurko kolonialismo eta inperialismuen aurrian erresistentzia mantendu izan daben herri-langiliak diraz, eta ez ostera imperio zapaltzailien (Euskal Herrien zapaltzailiak be bai, bide batez) mesedetara aritu eta aberastutako jauntxuak.

Eta zelan ikusten dozu hau dana? 500 urtetako kolonialismo, zapalkuntza, genozidio, lapurretak…ezkuta eta arpeija garbitzen itxiko dotzagu? Anima eta etorri txarto etorria emoten!

 

Nao Victoria itsasontziak zabaltzen duen mezuari buruzko informazio gehiago: www.argia.eus/albistea/nao-victoria-getarira-heldu-da-espainiako-inperioaren-krimenak-zuritzen-dituen-itsontzi-museoa

Juan Sebastian Elkanoren mundu birari buruzko informazio gehiago: www.argia.eus/albistea/zein-izan-zen-juan-sebastian-elkano-zer-egin-zuen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude