Hamarnaka lagun elkartu dira astearte honetan Lekeition, Elkanok erabilitako Nao Victoriaren erreplika herrira iristearekin bat eginez, protesta egiteko. “Kolonialistei” omenaldirik ez egitearen aldeko oihuak egin dituzte eta esan dute Elkanoren mendeurrenean ospatzeko ezer ez dagoela.
Protestaren antolatzaileek ohar batean gogora ekarri dute Negu Gorriak taldearen Idatzitako historia kanta: “Idatzitako historia hiltzaileek idatzi zuten, eta ikasi genuena sinetsi ere egin genuen”.
Amerikaren konkistaren bosgarren mendeurrenaren testuinguruan idatzitako abesti horren espirituari eutsi zioten zenbait herritarrek astearte honetan Lekeition, Nao Victoria ontziaren aurrean. “Ez dugu ezer berririk esango historia irabazleek idazten dutela esatean”, azaldu dute oharrean.
“Gaur Nao Victoria etorri da. Elkanok munduan zehar erabili zuen txaluparen erreplika. Kontatuko dira bere ibilerak. Bere abenturak. Bere azañak. Munduari emandako lehen bira. Eta zer garrantzi eduki duen horrek guztiak humanitatearen garapenerako, mundu merkataritzaren garapenerako, Gaztelako Koroaren garapenerako”, azaldu dute oharrean. “Kontatuko ote digute horrek zer ondorio eduki zuen, kolonizazio prozesu oso baten barruan, munduko herri eta biztanleentzat? Erailketak, bahiketak, herrien suntsipenak, bortxaketak, kulturen eta hizkuntzen desagerpenak, erlijio kristauaren inposaketa… Kontatuko ote dute espedizio haren helburua zela urrearen balioa eduki zuen espezien merkantzien monopolioa lortzea?”.
Historia zapalduen ikuspegitik kontatzearen alde
Protestan parte hartu dutenek esplikatu dute ez daudela beste garai historiko batzuk gogoratzearen aurka eta, are gehiago, ezinbestekoa iruditzen zaie, “batez ere zapalduen ikuspegitik egiten denean”: herri zapalduen, langile esplotatuen, bortxatutako emakumeen edo bahitu eta esklabizatutako pertsonen ikuspegiak berreskuratzea beharrezkotzat jo dute, besteak beste.
“Ez gabiltza bakarrik iraganari buruz berbetan. Oraina eta etorkizuna da, maila ezberdinetan. Besteak beste, orduko garaiko kolonizazio, genozidio eta lapurreta masiboa, gaur egungo kapitalismoaren ezinbesteko oinarria izan zelako. Orduko hark, gaur egun munduko erdigune inperialistak munduko beste herrialdeak menperatzea ekarri duelako”.
“Euskadi baketu eta normalizatua”-ren irudia zabaldu nahiari kritika
Elkanoren izen ona erabiliz “Euskadi baketu eta normalizatua”-ren irudia munduan zabaltzen segitzeko asmoa sumatu dute protestan parte hartu dutenek. Haien ustez, EAJk mendeurrena baliatu nahi du, baita Telefonica, BBVA, MCC, Repsol eta beste zenbait enpresak ere.
“Euskal Herria zapaldu zuen Gaztelako koroaren mertzenario izan zen pertsona” momentu honetan omentzea ere salatu dute, “Espainiako Estatuaren birzentralizazio, inboluzio eta eskuin muturrerako biratzea ematen ari den bitartean”. Kointzidentzia horrek, haien ustez, eakusten du “euskal instituzio-espainolen” eta EAJren erabaki eta mugimenduen gainean “euskal burgesia espainolaren interesak” daudela, “eta horrekin ez dugula sekula edukiko ez klase-askapenik, ezta independentziarik ere”.
Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.
Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]
Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]