Osakidetzako zuzendaritzak Itzulbide proiektua abian jarri nahi du, historia klinikoan ere euskararen presentzia areagotzeko. Erizainen eta medikuen laguntzaz testu-corpus handia sortu nahi du, eta hortik abiatuta, itzultzaile automatiko bat.
Pazienteen segurtasuna babestea da, itxura denez, horren zergatia. Izan ere, profesional askok ez dakite euskaraz eta, beraz, ezingo dute euskaraz idatzitakoa ulertu. Bestalde, itzultzaile profesionalek egindako itzulpenak oso garestiak omen dira. Gauzak ondo badoaz, 2020rako prest egon daiteke, eta lasaitasun handiz hasi gaitezke egiten aspalditik lasaitasunez egiten ari garena: euskaraz idatzi, hain zuzen ere.
Nik ez dut Itzulbide-n parte hartuko, ez daukat horren beharrik. Hasteko, ez dut denborarik galtzen testuak elebitan idazten. Euskaraz edo gazteleraz idazten ditut, pazientearen arabera
Nik ez dut Itzulbide-n parte hartuko, ez daukat horren beharrik. Hasteko, ez dut denborarik galtzen testuak elebitan idazten. Euskaraz edo gazteleraz idazten ditut, pazientearen arabera. Osasun arloan hori baita elebitasuna: erdaldunari erdara betean eta euskaldunari euskara betean arreta ematea. Bigarrenik, itzultzaile automatiko batek ez duelako pazienteen segurtasuna bermatzen; kontrara, kolokan jar dezake. Aldiz, langileen eta erabiltzaileen arteko hizkuntza-parekotasuna da mundu osoan onartu den estandarra. Azkenik, horri aurre egiteko euskararen zirkuituak proposatu zirelako. Lehen mailako arretatik espezializatura protokolizaturiko ibilbideak, langile euskaldunak identifikatuz eta bilduz, zerbitzua bere osotasunean euskaraz eskaintzeko asmoz, baita idatzizko harremanetan ere. Hizkuntza eskakizunek ez baitute egun osasun arreta euskaraz bermatzen, zirkuiturik ezean. Zirkuituek historia klinikoa euskaraz berma dezakete, arretaren kalitatea, pazienteen segurtasuna, ekitatea eta hizkuntza-justizia uztartuz.
Osakidetzak ez ditu ibilbideak behar beste garatu, baina profesionalen eta herritarren eskaerari erantzuna emateko beharrean dago, erdaldunak asaldatu gabe. Izan ere, ospitaleko alta txostenak euskaraz idazten hasi dira ospitaleetako hainbat mediku, zuzendaritzaren baimenik gabe. Horrenbestez, itzultzaile automatikoa izango da euren erantzuna: aurrerantzean, osasun profesional euskaldunek ahal izango dute euren txokoan, betiere inor molestatu gabe, euskaraz idazteko, baldin eta idatzitakoa gaztelerara itzultzen bada.
Elkano bezala, eta diru gutxiren truke, itzultzaile automatiko bat erabiliko dugu non eta osasungintzan, mundu osoan lehen aldiz. Gure onerako izango den edo ez ikusi behar
Dena den, atseginez eta harrotasunez betetzen naute Osakidetzaren ahaleginek. Inork lortu ez duena, euskaldunok lortuko dugu. Anglosaxoiek ekografia asmatu zuten, baita erresonantzia magnetikoa ere. Eurek egin zituzten lehen saio kliniko kontrolatuak, eurek asmatu antibiotikoak, txertoak, antisepsia. Osasun sistema nazionala, unibertsala eta doakoa euren burukeria izan zen, ebidentzian oinarrituriko medikuntza legez. Baina aberatsak izanda ere, munduko hiztun-talderik indartsuena izanda ere, ez dira gauza izan osasun arloan itzultzaile automatiko bat garatzeko. Ez dute horrelakorik erabiltzen, ez dute horren beharrik ere ikusten, eta askok ez dute onartzen. Baina ez ziren munduari bira ematen lehenak, Elkano baizik. Gure probetxurako eman zion edo ez, beste gauza bat da. Elkano bezala, eta diru gutxiren truke, itzultzaile automatiko bat erabiliko dugu non eta osasungintzan, mundu osoan lehen aldiz. Gure onerako izango den edo ez ikusi behar. Baina gauza bat lortuko dugu, zalantzarik gabe, horri esker: euskaraz idazteko eskubidea onartuko zaigu, jakinda euskara ez dela inoiz ere derrigorrezkoa izango, ezta pazientearekin euskaraz egitea ere. Gure bazterrean, ez diogu inori trabarik sortuko. Epe laburrera, euskaraz idazteko lasaigarria; epe luzera begira, kaltegarria izango den hipnotikoa. Eman diezaiotela munduari buelta, toki berdinean egoteko. Elkanorena bezala, errenta gutxiko ahalegin handia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]