Elkano eta Espainiako inperialismoa aldarri Andaluziako aurrekontuetan

  • PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Andaluziako 2019-2020 aurrekontuei begira adostu duten programan azaltzen da "1492: mundu berri bat" ekimena. "Amerikako aurkikuntzari eta ondoren egindako beste balentriei –munduari bira ematea kasu–", garrantzia emateko sortua da, horiek "Espainiako historiaren giltzarri" direlako ultraeskuindarren iritziz.


2019ko uztailaren 30ean - 14:07
Voxeko Andaluziako buru Francisco Serrano, Santiago Abascal eta Javier Ortega Smithekin batera. Argazkia: AP
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Magallanesek hasi eta Joan Sebastian Elkano getariarrak burututako espedizio militarra Amerikako konkistaren "garrantziaren" pare ezarri dute Andaluziako aurrekontuetan. Andaluziako PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek adostutako aurrekontuetarako itunean 31. puntua eskaini diote gai horri, "Espainiako historian mugarri izan diren balentriak" balioan jartzeko. Amerikari "mundu berria" deitzen diote, konkistari "aurkikuntza", arpilatzeari "harreman komertzialak", jatorrizko herriei "herrialde hispanoak"... hizkera eta ikuspegi inperialistaz jositako hiru paragrafotan.

"1492: mundu berri bat" izenpean, lehen mundu bira eta Amerikako konkista balentria zientifiko, tekniko eta kultural gisa aldarrikatzen dituzte. Hala dio hitzez hitz: "Mundu Berriaren aurkikuntza ekintza berritzaile eta kolonizatzailea izateaz gain, balentria zientifikoa eta teknikoa izan zen".

Amerikako kolonizazioaren eragin txarrak azaltzen dituen "legenda beltzaren" gainetik, programa bat garatuko dute "Espainiako historian eta gizaterian oro har balentria horiek" izan dituzten ondorioak aztertu eta merezi duten lekuan jartzeko.

 

 

 

Itunaren 31. artikuluan jorratzen dute "1942: mundu berri bat" programa.

 

 

 

Elkano Fundazioak Andaluziako Juntarekin elkarlanean

Elkanoren mundu biraren V mendeurrena ospatzeko EAEn sortutako fundazioak 2018ko abenduan aurkeztu zuen bere proiektua Sevillako Sanlúcar de Barramedan. Ikuspegia konpartitzen dutela ikusirik, bidaia horren ostean elkarlanerako zubiak ezarri zituzten Andaluziako Juntarekin  (egun PP eta Ciudadanosen esku, VOXen babesarekin). Elkano Fundazioaren arabera, "Elkanoren balentria hark hainbat arlotan eragina izan zuen, industrian, itsas teknologian, elikaduran, nazioarteko merkataritzan edo pentsamenduan eta kulturan".

Hala, elkarlan horren emaitza dira turismoa sustatzeari begirako zenbait ekimen, "Guetaria-Sanlucar de Barrameda ibilaldi turistiko-kulturala" sortzea edo Unai Basurkok Getaria eta Sevilla itsasontziz lotzea iraila eta urria bitartean, esaterako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude