Eliza Katolikoaren pederastia kasuak ikertzea onartu dute Espainiako Kongresuan

  • EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek eskatu zuten ikerketa batzorde bat osatzeko Eliza Katolikoari lotutako kideek adin txikikoei egindako sexu erasoak ikertzeko. Asteartean aurrera egin du eskariak Kongresuko Mahaian, PPren eta Voxen aurkako botoekin.


2022ko otsailaren 02an - 18:26
Azken eguneraketa: 19:35
Eliza Katolikoaren pederastiaren Nafarroako biktimen protesta bat, artxiboko irudian. / Argazkia: Lydia Mangado, Noticias de Navarra.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nafarroako Elizaren Abusuen Biktimen Elkarteak eskertu egin du alderdien proposamena, eta gaineratu du baldintza izan beharko litzatekeela ikerketa batzorde hori “aditu independenteek” osatutakoa izatea. Izan ere, jakina da Espainiako Eliza Katolikoak ez duela pederastia kasurik aitortzen eta oztopoak jarri dituela ikerketa oro abiatzeko.

Espainiako Apezpikuen Batzordeak erabakia kritikatu du, parlamentuko batzordeak gaia “auzi eta interes politikoen arabera” jorratuko duela iritzita. Luis Argüello apezpikuen batzordeko presidenteak garrantzia kendu die Eliza Katolikoan egon diren pederastia kasuei: “Adin txikikoen sexu abusuak gizarte espainol osoaren arazoak dira; ez die eragiten soilik elizgizonei, horiek kasuen ehuneko oso txiki bat ordezkatzen dute”.

Bada, zantzu guztien arabera, “portzentai oso txiki” hori izugarri handia izan liteke, hamarkadetan zigorgabetasun eta babes osoz jardun baitu Eliza Katolikoak. Bi aste barru erabakiko du Espainiako Gobernuak ikerketa batzordea parlamentukoa izango den ala aditu talde batena, El Salto-k argitaratu duenez. Egun, Espainiako Estatuko 31 Elizbarrutietatik bederatzitan zabalik dago pederastia kasuen gaineko ikerketa; tartean, Bilbokoan. Gainerako 22etan ez dute baimenik eman ikertzeko.

Europako azkenetakoa

Espainiako eta Italiako Eliza Katolikoak dira euren artxiboak zabaltzeari uko egin dietenak, eta ikerketak eragotzi dituztenak. Europako gainerako estatu gehienetan kasuak argitzeko bideak irekita daude. Frantziako Estatuan, kasu, batzorde independente batek urrian 2.500 orriko txosten bat argitaratu zuen. Horren arabera, gutxienez 330.000 haur eta neraberi sexu erasoak egin zizkieten Eliza Katolikoari lotutako 3.200 bat elizgizon eta irakasle laikok, 1950 eta 2020 artean. Frantziako Apezpikuen Batzordeak jakinarazi zuen biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzeko Elizaren ondasun materialak salduko zituztela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Betharramen jasandako indarkeria fisiko-sexualaren biktimak eta ikastetxeko ordezkariak, aurrez aurre

Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]


José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


2024-09-02 | Jon Torner Zabala
Cascanteko apaizaren adierazpen xenofoboek eliztarren kexak eragin dituzte

"Ez dut ezer musulmanen kontra"... baina mezetara gero eta fededun gutxiago joatea immigrazioarekin lotu du Cascanteko apaiz Jesús Planillo Bartosek, herriko festetan emandako sermoian. Esandakoek eliztarren artean marmarra eragin du, eta abadeak barkamena... [+]


2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Mercader, Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktima
“Euskal kulturaren mundua erabat isilik gelditu da”

Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.


2024-07-16 | ARGIA
12 urteko mutikoa bortxatzea leporatzen diote Betharramgo ikastetxe katolikoan lanean ari den begirale bati

Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]


Sexu abusuen biktimak “sendatzeko” plan bat onartu du Espainiako Elizak, baina ez du bete beharrik izango

Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Sexu abusuak egiteagatik zigortu dute epaileek Baionako apaiz bat, baina ez du kartzelara joan beharko

70 urteko apaizari urtebeteko espetxe zigorra jarri diote, baita bost urteko debekua adin txikikoekin lan egiteko ere. Bere ordenagailuan pedofiliazko edukia aurkitu zuten ikertzaileek. Itaiak elkarretaratzea egin du Baionan, epaiketa hasi aurretik.


La Salle jakitun zen Patxi Ezkiagak adin txikikoei egindako sexu abusuez, eta ez zuten neurririk hartu

El Paísek 24 testigantza jaso ditu idazle eta elizgizon legorretarrak egindako sexu-abusuak berresten dituztenak. Erasoak 8-9 urtetik 17 urtera bitarteko adin txikikoei egin zizkien. 1990. hamarkadan erasoez jakitun ziren Ezkiagaren lankideak, baina zituzten ekintzak... [+]


2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


Kasik ehun ikaslek salatu dituzte Betharramgo ikastetxe katolikoan jasandako bortizkeria fisiko eta sexu indarkeriak

Berria egunkariak eman du salaketen berri, garai hartan bertan egondako ikasle batzuen lekukotasunak ere bilduz. 1960ko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren bukaera artean gertaturiko indarkeria fisiko, sexu bortizkeria eta bortxaketei buruzko lekukotasunak bildurik,... [+]


2024-05-16 | Aiaraldea
Moja klaratarrek Eliza utzi dute, Urduñako komentua erostea eragotzi dietelako, eta eskuin muturreko sekta batera batu dira

Klaratarrek Urduñako komentua erosteko kontratua sinatu zuten, baina Elizak atzera egin du salerosketan eta mojek testu luzea argitaratu dute, zeinean Pablo de Rojas Sanchez-Francoren diziplinara batu diren. Mario Izeta apezpikuak eskumikatu zuen erlijioso hori 2019an... [+]


Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Eguneraketa berriak daude