Herritarrei elikagai jasangarriak eskuratzeko aukera bermatu nahi die elikaduraren gizarte segurantzaren proiektuak, aldi berean ekoizpen arduratsuago baterako bidea zabalduz. Legearen galbahea pasatzea zaila ikusten dute, baina hasi dira euren kabuz antolatzen.
Gero eta gehiago dira Frantziako Estatuan Gizarte Segurantzak elikadura iraunkor bat barnean hartzeko exijitzen dutenak. Herritarrei modu jasangarrian elikatzeko aukera emateko proiektu bat sustatu nahi dute, zeinak pertsona bakoitzari hilean 150 euro emango lizkiokeen, demokratikoki kudeatutako eta kotizazio sozialarekin finantzatutako tokiko kutxen bidez elikatzeko.
Mugimenduak bi kezka nagusi ditu oinarrian: alde batetik, laborantzan eraldaketa baten beharra ikusten dute, gaur egungo ereduak elikagaiak eta ingurumena esplotatzen dituelako. Eta, bestetik, kontsumitzaileei ere erreparatzen diete: diru-sarrera ohikoenekin, herritarrek ez dute modu jasangarrian elikatzeko eskubiderik.
Duela hamar bat urtetik, laborantza eta elkarte munduko eragileak lanean ari dira osasunaren arloko gizarte segurantza sistemaren modukoa litzatekeen dispositibo bat martxan jartzeko, Kazeta hedabidean irakur daitekeenez. Gaiaren inguruan eztabaida sendotzen joan da, eta antolatzen joan dira hainbat txokotan. 2019tik abian da “Elikaduraren Gizarte Segurantzaren alde” kolektiboa, proiektua koordinatzeko.
Hala ere, legediaren bermea behar du proiektuak, eta kolektiboak urrun ikusten du aukera hori. Bitartean, hedadura mugatuko herri ekimenak antolatzen ari dira.
Ipar Euskal Herrian ere hasi dira martxan jartzen proiektua ezagutarazteko hainbat hitzordu. Besteak beste, Urruñako Ekintza Sozialeko Herriko Zentroak Elgarrekin elkartearekin lankidetzan bi eguneko plangintza antolatu du, urriaren 14 eta 15 egunetarako, informazioa biltzeko eta eztabaidatzeko. Bigarren egunean arratsaldeko 18:00etan, Baionako Otsokop saltegi kooperatiboan Okzitaniako Tolosako tokiko kutxa proiektuaren bultzatzaileetakoa den Sarah Cohen gonbidatuarekin gaia landuko dute. 2023ko urtarrilean hiri hartako auzo ezberdinetan proiektu bat abiatuko da bost kutxarekin.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.
EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]