Euskal Zinemaren Saria irabazi du Maria Elorzak, Ancora Luciole lanagatik. Sari banaketa gaur izango da, jaialdiaren itxiera ekitaldian.
Epaimahaiak ostegunean eman zituen jakitera irabazleak, itxiera ekitaldiaren bezperan. Azaroaren 9an eman zioten hasiera Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiaren 60. edizioari, eta gaur amaituko da Bilboko Arriaga antzokian sari banaketa nagusiarekin.
Nazioarteko 52 lan ikusgai izan dira,tartean Euskal Herrian ekoitzitako sei, eta horietako bat euskaraz hutsean; Azken Otsoa film laburra, Iker Maguregirena. Sei horien artean banatu da Euskal Zinemaren Sari Nagusia. Maria Elorzak eraman du, Ancora Luciole film laburrarengatik.
Sail nagusiari dagokionez,epaimahaiak zoriondu egin ditu parte hartzaile guztiak, “oso maila ona” izan dutelako. Eskerrak eman zizkioten Zinebiko lantaldeari, “zinemaren mundu maskulino honetan emakumezkoez osatutako epaimahai bat izateagatik”. Sari nagusia Elena Lopezi emango diotela aurreratu dute, Los que desean film laburrarengatik. “Egin duen irudikapen objetiboagatik, konplexutasun aberatsagatik eta arraren kulturarekiko agertzen duen hausnarketarako posizioagatik eman diogu saria”, adierazi zuten.
Hona sarituak:
- Jaialdiko Sari Nagusia. Los que desean, Elena Lopez Riera (Espainia).
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia. Ancora Lucciole, Maria Elorza (Euskal Herria).
- Zinema Espainiarraren Sari Nagusia. Entre Railes, Delfina Spratt eta Alex Puig Ros (Espainia).
- Fikziozko Urrezko Mikeldia. Counterfeit kunkoo, Reema Sengupta (India).
- Animaziozko Urrezko Mikeldia. Tracing addai, Esther Niemeier (Alemania).
- Dokumentalen Urrezko Mikeldia. I signed the petition, MahdiFleifel (Erresuma Batua / Alemania / Suitza).
- ZIFF- Zinebi First Film Saria. Acidforest, Rugile Barzdziukaite (Lituania).
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.