Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro historialari eta irakaslea.
Elena Barrena Osoro (Eibar, 1953 – Donostia, 2025) irakasle eta historialaria igande honetan hil da. Itzal handia utzi duen emakumea, Gipuzkoan gaur egungo historialari askoren erreferentzia izan da urte luzez, Deustuko Unibertsitatean ez ezik, beste hainbat erakundetan egindako lanagatik.
Barrenak 1988an idatzi zuen bere doktore tesia –hurrengo urtean La formación histoorica de Guipuzcoa izenarekin argitara emana– eta iraultza txiki bat ekarri zuen Gipuzkoako historiografiara. Izan ere, Iputza edo Ipuscua hitzaren esanahia eta lurralde horren Erdi Aroko bilakaera historikoa ulertzeko ezinbesteko ikerlana egin zuen, aitzindaria zentzu askotan. Hain justu, Gipuzkoari erreferentzia egiten zaion 1025eko dokumentuaren milurtekoa gogoratzen ari dira aurten, eta ikerlan hura gabe ezinezko litzateke halakorik.
Barrenak zalantzan jarri zuen historiaren betikotasuna, eta erakutsi zuen lurraldeen eraketa prozesu baten emaitza aldakorra dela
Barrenak zalantzan jarri zuen historiaren betikotasuna, eta erakutsi zuen lurraldeen eraketa prozesu baten emaitza aldakorra dela, zeinean komunitateek, harreman sozialek eta botere-egiturek parte hartzen duten, beti ere ingurunea kontutan edukita. Baina, gainera, horretarako metodologia berritzailea erabili zuen, beste diziplinetako tresnak eta teknikak historiaren arlora ekarrita
Urte askoan irakasle lanean gogotsu ibilia, Deustuko Unibertsitatean hainbat ardura ere izan zituen eta, besteak beste, Humanitateen Fakultateko dekanoa izan zen. Emakumeek unibertsitatean oraindik halako kargu gutxi zituzten garaiak ziren, eta berak esana da horrek eragina izan zuela bere karreran, ez errekonozimendu faltagatik soilik, baita langile bezala zituzten eskubide gabeziengatik ere.
Unibertsitateko eremu zehatzetik harago, Gipuzkoako historiari buruzko hainbat ikerketa eta proiektutan ere murgildu zen Barrena. Esaterako Hemen: Kutxa-Gipuzkoa, 1879-1995 lan mardulean parte hartu zuen, baita Gipuzkoako komunikabideei buruz Aldundiak kaleratutako bilduma ezagunean ere, Jose Antonio Marinekin arabera.
“Historia ez da kobazulo mugiezin bat”
Ereiten atariaren blogean, bere ikasle eta lankide izandako hainbat historialariren eta lagunen artikuluak argitaratu zituzten iaz, Barrenaren lana eta ibilbidea aitortzeko: “Irakasle izan dugu bera. Izan ere, unibertsitateko giro gris eta apal hartan, bost urte luzez, irakaskuntzan aritzen zirenen artean oso gutxi arduratu ziren irakasteaz. Maisuki irakatsi zigun hark, ordea. Hezkuntza arloan ez ezik, baita alor profesionalean eta maila pertsonalean ere”, idatzi zuen David Zapirainek. Artikulu horiek guztiak Gipuzkoa, mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre liburuan jaso berri ditu Farmazia Beltza argitaletxeak.
Atari berean Sustrai Colinak Barrenarekin egindako elkarrizketa dago irakurgai. “Uste dut nahiko berandu deskubritu genuela historia ez dagoela hor, kobazulo mugiezin bat balitz bezala. Historia gaur egiten dugu, guk geuk sortzen dugu, gure oroimena da datu irmoekin lagunduta”, zioen historialariak.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]