“Eleketa” ahozko oroimenari buruzko erakusketa Donibane Lohizunen

  • Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizuneko Ducontenia Etxean aurkeztuko du 2021eko irailaren 12tik urriaren 10a arte. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Donibane Lohizunen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 15ean - 13:02
Azken eguneraketa: 15:11
Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal

2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.

EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.

2021eko irailaren 12tik urriaren 10era, Ducontenia Etxean, Donibane Lohizuneko lurraldeko 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Bestalde, horien denen osagarri, lurraldeko lekukoek utzitako zonbeit irudi eta objektu erakutsiak izanen dira ere.

Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Donibane Lohizunen, denak lurraldean filmatuak.

Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die ere Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskainiko dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari).

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketak ipar Euskal Herriko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, beti ere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2021eko azaroaren 6tik abenduaren 4ra Donibane Garazin erakutsia izanen da adibidez.

Lekukoen zerrenda eta xehetasunak Euskal Kultur Erakundearen webgunean topa daitezke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antropologia
Argizaiolak, joan zirenen gogoa kiskali ez dadin

Hildakoak gogoratzea, horien memoria bizirik mantendu eta gurtzea, mundu osoko gizakien ohitura da. Historiaurreko trikuharrietatik gaur egungo ospakizunetara, ezaugarri kultural honek forma ugari hartu ditu munduko txoko desberdinetan. Bada gurean oraindik bizirik mantentzen... [+]


I. Antropologia Feminista Kongresua egingo dute ekainaren 8tik 10era Donostian

Bi urtez atzeratu ostean, aurten egingo da I. Antropologia Feminista Kongresua. Euskal Herriko zein nazioarteko adituek parte hartuko dute hiru eguneko egitarau oparoan. Gutxienez 340 pertsonaren parte hartzea espero da.


2019-12-12 | Arabako Alea
“Araba nahiko ahaztuta egon da euskal antropologian”

Emakume batek gidatzen du lehenengoz Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa: Ixone Fernandez de Labastida gasteiztarrak.


Kasia Mirgos, euskara ikasi duen poloniarra
“Euskara ezagutu eta ikertzeak bizitza aldatu zidan”

Kasia Mirgos poloniarrak primeran egiten du euskaraz, baina berari, horrek ez dio harridurarik eragiten. Uda Orion pasa ostean, herriarekin maiteminduta itzuli da etxera.


2018-09-27 | ARGIA
Atlantiar ekimenaren seigarren edizioa egiten ari dira Kanadako Sydney-n

Egunotan, “Kenekk Tepaw-Ipar Atlantikoko herri indigenen sustraiak” izenburuko topaketak egiten ari dira Kanadan, mundu zabaleko aditu eta ikertzaile aunitzek parte harturik; haien artean, Euskal Herriko berrogei lagun inguru dira.


2018-08-24 | Nahia Ibarzabal
Bi giza espezie gurutzatu ondoren jaiotako emakumearen aztarnak aurkitu dituzte

Duela 90.000 urte denisovar batek eta neanderthal batek izandako siberiar haur baten aztarnak dira Alemaniako ikertzaile taldeak aurkeztu dituenak.


William A. Douglass. Amerikarraren erroak Nafarroan
“Oso lotuta nago euskaldunei, baina ez naiz euskalduna”

Euskal Herrian barrena ibili da oraindik orain William A. Douglass antropologoa. Inork uste ez duela etorri ohi da, eta han eta hemen ibili ondoren hegaldatzen da berriz. Hemen denean, konpromiso ofizialak bete eta, hutsik gabe, beti da ateak zabaldu zizkioten herri bietan,... [+]


Eguneraketa berriak daude