Elefantearen hotsak

  • Bada elementu bat Bilboko Euskalduna Jauregiko areto nagusian gauzatzen diren ekimen ororen testigu dena, eszenaratze guztietan presente dagoena. Bere dimentsio erraldoiek eta denbora larregiz mutututa izan ohi dituen soinuek aski izan behar lukete bere garrantzia ezbaian ez jartzeko, baina justuki handitasun horren erruz, ez zaizkio behar lituzkeen aukerak ematen. Inork ikusi nahi ez duen elefante galanta, alajaina.

Argazkia: Euskalduna Jauregia

2021eko azaroaren 26an - 09:19
Azken eguneraketa: 10:26
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi gorputzetan banaturik, oholtzaren alde banatan aurkitzen den organoari buruz ari naiz, noski. Karl Shuke organogile faktoria alemaniarrak diseinatu eta bost mila tutu baino gehiagorekin eraikitako instrumentutzar horrek badaramatza hogei urte baino gehiago lehen ontzigintzara bideratutako ibai ertzeko fabrika eraberritura gerturatzen direnak jasotzen. Hiriko itsasontzi kulturalaren brankako irudia, horixe behar luke izan gertu ditugun auditorioetan aurkitzen den organo bakarrak. Azaroaren 21ean, eta iaz lehen aldiz, Bilboko Koral Elkarteak –Iñigo Alberdi zuzendaria eta organo-zale amorratua buru izanik– antolatutako organo gauaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izan nuen.

Aretora sartzearekin batera, jabetu ginen ikusleok organoak izango zuen protagonismoaz. Posizio zentrala instrumentua maneiatzeko beharrezkoa den eta teklatu desberdinek eta oinentzako pedalak osatzen duten kontsolarentzat; 71 soinu-joku desberdin gordetzen dituzten organoaren bi atalak espresuki argituta eta taula gainean instrumentu honen baitan etorkizunean ahots propioa izango duten bi gazte bizkaitar, Iñigo de Peque (Bilbo, 1988) eta Mikel Ansola (Markiña-Xemein, 2000). Biak ala biak Musikene, Euskal Herriko Musika Ikastegian ikasitakoak eta egun teklen munduarekin lotura mantentzen jarraitzen dutenak. Ansolak Stuttgarteko hirian jarraitzen baitu bere formazio akademikoarekin eta De Peque Valladodiko Unibertsitatean irakasle lanetan baitabil, hiriko San Anton elizako organo-jotzailea izateaz gain. Ekipoa osatuz, Aitor Etxebarria konposatzaile, piano-jotzaile eta kontzertuko bigarren atalean bere makineria martxan jarriz, elektronika organoaren soinuarekin jolasean jartzeaz arduratuko zena.

Ansolak ekin zion egitarauaren lehen atalari, Johann Sebastian Bach maisuaren lan distiratsu batekin. Kontrapuntuaren garbitasuna azalarazteko interpreteak behar izaten duen kontzentrazio maila kontuan izanda, lan mardula hautatu zuen gauari ekiteko, inondik inora ere. Areto batean organo bat kokatzeak dituen abantaila eta trabak agerian gelditu ziren konpas batzuk igaro bezain pronto. Elizetan musikari bilgarri eta koltxoi zaion oihartzuna faltan somatu zen Bachen lan garden eta zorrotzetan. Interpretatu ziren alemaniarraren bi piezetan –Preludioa eta fuga BWV 541 Sol maiorrean eta Organorako kontzertua BWV 593 La minorrean– antzeman zen musikarien trebezia teknikoa eta instrumentuaren menderatze ahaltsua, baina organoa bera biluziegi aurkitu zen areto itzelaren pean. Erakargarriagoak eta sendoagoak iruditu zitzaizkidan Max Regerren Sarrera eta pasakaglia Re menorrean boteretsuaren interpretazioa, Ansolak burutua; eta De Pequek eskainitako Franz Liszten Ad nos ad salutarem undam pieza ezagunaren azken atala. Bi interpreteek euskal musikari eginiko keinua ere nabarmentzekoa, Jose Maria Usandizagaren hiru atalez osatutako Pieza sinfonikoa eta Jesus Guridiren Euskal gai bati buruzko bariazioak lanek ere bere tartea izan baitzuten kontzertuan. Organoaren ahalmen sinfonikoa azken tantara arte probestuz, obra erromantikoetan Euskaldunako munstroa hobekiago moldatzen dela frogatu genuen. Erregistrazio zainduak, tuttien botereak eta interpreteen sentiberatasunak borobildu zuten lehen atal klasikoagoa.

Uhalak lotuta, prest ginen bigarren zati esperimentalean aireratzeko. Azken urteetan, atzerrian izan duen arrakasta bere jaioterrian berresten ari den Etxebarriak egin zuen salto jada organistek izerdiz ondo blaitua zuten taula gainera. Koloreztaturik teloia, jarri zituen gernikarrak martxan sintetizadore, ordenagailu eta gainontzeko tramankuluak. Bukleen bidez, espazio sonoroak sortuz, organo pieza klasikoak zikintzea –modu beti adeitsuan– eta berrinterpretatzea zen elektronikaren zeregina eta hein batean lortu zuen. Ez zen lan erraza Etxebarriarena, pieza formalei, errepertorioan ezagunak direnei eskua sartzeak beti ematen duelako erreparoa eta trantsizioak naturalak bilakatzea ez delako samurra. Gustatu zitzaidan emaitza eta aurkitu zituzten nire belarriek momentu magikoak, bi estetikak batzean sortutako sinbiosi eta trukaketak.

Aberatsa eta beharrezkoa iruditu zitzaidan orokorrean igande arratsean jasotakoa. Aberatsa, tamalez ez dagoelako organo eder hori entzuteko parada ugari eta beharrezkoa, tendentzia erredukzionista horri buelta eman egin behar zaiolako, instrumentuak izan ditzakeen aurpegiak eta partener posibleak publikoari ezagutaraziz. Zorionak, beraz, antolatzaileei eta jendaurrean talentu itzela erakutsi zutenei. Ea aurrerantzean elefantearen orroak maizago sentitzen ditugun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


Eguneraketa berriak daude