Eleak-Libre mugimenduak prentsaurreko jendetsua egin du igande arratsaldean Usurbileko gertakariak azaldu, ekintzaileari elkartasuna adierazi eta halako ekintzen zilegitasuna aldarrikatzeko.
Ehundik gora pertsona bildu dira Donostiako Bulebarrean Usurbileko gertakarien harira prentsaurrekoa emateko.
Azaldu dute ekintzaileen asmoa zela “Mozal Legeari EZ!” mezua idazteko salaketa ekintza egitea. Horretarako, trenak Usurbileko geltokian egin ohi duen geldialdia aprobetxatu nahi zuten, eta pintaketa amaitu arte trena joan ez zedin horietako bat trenaren aurrean jarri zen. Trenak, ordea, aurrera egin zuen, eta ekintzailea harrapatu zuen.
Ekintzailea eta bere sendiari elkartasuna adierazi diote, eta Mozal Legearen kontrako ekintzaren zilegitasuna aldarrikatu dute. Azpimarratu dute gutxienez 11.000 aldiz aplikatu dutela Mozal Legea Hego Euskal Herrian azken 20 hilabeteetan, nahiz eta bi parlamentu autonomikoak legearen aplikazioaren kontra azaldu diren.
Usurbileko ekintza zilegi delakoan, bi eskaerarekin amaitu dute prentsaurrekoa. Lehena, ez diezaietela ez ekintzaileari, ez ekintzan zeuden gainontzekoei inongo zigorrik ezarri. Eta bigarrena, dei egin diete Euskal Herriko langile guztiei ekintza sozial baten aurrean ekintzaren aldeko jarrera eduki dezaten, edo gutxienez ez dezatela oztopatu.
Hona prentsaurrekoaren bideoa:
Hona irakurritako oharrak:
EKINTZAILE SOZIALAREN ESKUHARTZEA
1.- Atzo Usurbilgo tren geltokian Mozal Legea salatzeko prestatu genuen ekintza zuzena burutzen ari ginela, trenak Martin harrapatu eta larriki zauritu zuen: femurra eta pelbisa hautsiak; orno bat pitzatua; bi saihets-hezurrek birika kaltetua, buruko buru-hezurra pitzatua... Ekintza sozialaren eremuan kokatutako istripua izan da, beraz, zenbait hedabidek estali duten arren.
2.- Gure asmoa, Donostiatik Bilbora joaten den trena, Mozal Legearen aurkako mural ibiltaria bihurtzea zen, “Mozal Legeari EZ” mezua bide guztian, geltoki guztietan eta bidaiari guztien aurrean aldarrikatzeko.
3.- Honakoa da gertatutako:
Pentsatu bezala, Donostiatik zetorren trena normaltasun osoz azaldu zen Usurbilgo geltokian eta baita bertan gelditu ere, bidaiariak uzteko eta jasotzeko. Geldiune hori aprobetxatu nahi izan genuen trena mural bihurtzeko pintaketa azkarra egiteko. Bi minutuz luzatuko zen, lan horretan genbiltzan bitartean eta Martin trenaren aurrean jarri zen, trenaren pintaketa amaitu aurretik trena martxan jar ez zedin. Baina bat-batean, oraindik trena margotzen ari ginela, trena martxan jarri zen eta aurrean zegoen Martin andenaren eta trenaren arteko zuloan korapilatua harrapatu zuen eta arrastaka eraman zuen andena bukatu arte, larriki zaurituz. Hori da gertatu zena.
4.- Atzokoa, herri honek behin eta berriz arbuiatu duen Mozal Legearen aurkako salaketa ekintza izan zen, salaketa sozial guztiak bezala, erabat zilegi dena, eta nola ez, beharrezkoa, Mozal Legeak indargabetu gabe jarraitzen baitu .
5.- Atzoko ekintza zuzenean parte hartu genuenok Martini eta bere familiari gure elkartasuna eta animorik beroena bidali nahi diegu, argi eta garbi esanez, guk ere egingo genukeela.
Milesker.
ELEAK-LIBREren HIZARTZEA
Hau da Eleak-Libre Dinamikatik atzoko gertakarien inguruan adierazi nahi duguna.
1.- Lehenik eta behin gure elkartasunik handiena Martin ekintzaile sozialarekin eta bere sendiarekin, eperik motzenean berriz kalean ikusteko gogoz gaude guztiok. Bere beharra dugu.
2.- Atzo gertatutakoa, Hego Euskal Herrian azken bi urteetan, gure eskubide zibil eta politikoak 11.000 aldiz bortxatu dituen Mozal Legearen aurkako ekintza izan zen. Izan ere, Hego Euskal Herriko instituzio nagusiek, besteak beste, bi parlamentu autonomikoek, behin eta berriz adierazi dute Mozal Legearen aurkakoak direla eta baita honen aplikazio baztertu behar dela ere. Hala ere, azken 20 hilabeteotan 11.000 euskal herritar baino gehiago izan dira zigortuak.
Gure interbentzioa bi dei eginez amaitu nahi dugu:
a) Dei egiten diogu Jaurlaritzako Barne Sailari ez diezaiela inolako zigorrik edota isunik ezarri ez Martini, ezta atzoko Usurbilgo ekintza zuzenean parte hartu edo identifika ditzaketen ekintzaile sozialei ere. Euskal Herriko gehiengoak arbuiatzen duen Mozal Legearen aurkako mezua zabaltzea legitimoa ez ezik, beharrezkoa ere badelako. Horretaz gain, mezu hori zabaltzea erabaki zutenak babestea ere, guztion ardura izango da.
b) Eta bestetik, dei egiten diegu Euskal Herriko langileei, nonahi lan egiten duelarik ere, bai fabriketan, bai poligonoetan, bai garraioetan, bai hezkuntza ala unibertsitatean edota enpresen bulegoetan, ekintzaile sozialen ekintzen aurrean jarrera proaktiboa izan dezaten, salaketa soziala oztopatu beharrean, bertan parte har dezaten edo garatzen utzi dezaten behintzat, eskubide zibil eta politikoak guztionak direlako, baita beraienak ere.
Eskubide zibil eta politikoaren eremuan, elkartasunetik konpromisora pasatzeko garaia da.
Mila esker
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]