Apirilaren 22 eta 23an ELB barne duen Confederation Paysanne sindikatuak biltzarra burutu du Garazialdeko Izpuran. Taldearen barne eztabaida eta kargu berritzeez gain, une berezia izan zen Parisko gobernuan nekazaritza ministro den Stephane Le Follek sindikatuko buruzagiekin eta biltzarreko baserritarrekin eduki zuen eztabaida.
Confédération Paysanneko kongresua bi urtetarik da. Aldi huntan, ELBk nahi ukan ditu Frantziar estadoko xoko guzietariko delegatueri ongi etorria egin gure lur huntan, Garazin. Lan handia izan da bi egun horien antolatzea. Diru biltzetik hasita, lekuak bilatzen, eztabaida gunetarako, jateko, lo egiteko, etxalde bisita, bazkari eta afarien antolatzea, hunarat etortzen ziren ehunka jendeen garraioaren antolatzea… Azkenean jin dira egunak, jin dira Frantziar estadoko xoko guzietarik baita ere biziki urrunagoko ugarteetarik, gizon eta emazte laborariak, Conf-eko langileak, gazte eta zohituak...
Kongresua hasi aintzin ere, bezpera gauean 160 bat jende bazen jadanik Faustin Bentaberri gela ondoko soropiloan, talo eta xingar jastatzen ari. Nik lehen aldia nuen holako laborarien elgarretaratze batean parte hartzen nuela eta lehen gau hartan markatu nau haurridetasun sentimenduak! Aspaldian elgar ikusi gabe ziren gizon eta emazteen irriek, besarkadek. Gero berant artio, multxoka, jendea eztabaidan, solasean ari izan zen.
Biharamun goizean ikusi izan dugu zoin aberatsa den sindikataren barne bizia, zonbat bilkura, zonbat dozier administrazionearekin, gure partaideekin, nazio artean ECVCrekin (Europako Via Campesina).
Ostegun goiza ere memento azkarra izan da: alde batetik Conf-eko bozeramailea den Laurent Pinatel-en ezagutza egin baitugu ainitzek hemen Izpuran. Loire departamenduan behi esnedunak ditu Gaec-an arrebarekin. Harritu nau bere mintzaldiak! Edukian edo mamian erran beharrak, argiki erran dazko ministroari! Eta forman edo moldean ere harriturik utzi nau, zer ahala, zer gaitasuna erran dituenak pentsatzeko, lerrokatzeko, entzunarazteko! Hemengo beste ainitz laborarieri ere entzun diet merezimenduak badituela putiko horrek!
Baginakien Le Foll etzela gure laguna. Parrekoeri, FNSEAri [nekazaritza industriala babesten duen sindikatu nagusia], guri baino ainitzez opari gehiago egiten baitie. Bainan aitortu edo onartu behar dut dozierrak ezagutzen dituela gure ministroak eta eztabaida frankoa izan duela gurekin, faltsukeriarik gabe. Ministroaren jitea antolatzeko bilkura bat izan zen ELB, administrazionea eta nik dakita zonbat polizia buruekin. Ezin sinetsia da protokoloaren izenean zer zinema antolatzen den! Frantziar errepublikak badu monarkiaren ondar ainitz oraino!
Europa mailako laborari antolaketa COAGekin
Uztaritzen elkartu dira kongresu bezperan Conf’eko eta Coageko ordezkaritzak. Coag [Confederacion de Organizaciones Agricolas y Ganaderas] Espainiako laborari sindikatarik haundiena da, bere baitan dauzkala eskualde guzietako lekuko sindikatak, eta bereziki EHNEkoak Euskal Herritik.
Egun erdiko lan bilkura egiten dute Frantziako eta Espainiako ordezkariek. Egitura bakotxak besteari laburbildu du lehenik bere barne antolaketa, eta ondotik agertu dio nolako helburuak zituen laborantzarentzat bere lurraldetan. Bilkura berezi horren estakurua, Europa mailan elgarrekin daramaten Europa mailako VIA CAMPESINAren (ECVC) antolaketa hobetzea zen. Brusela inguruko mundu karapilotsu hartan, hainbeste tratulant, politikari eta bulego jaun anderen artean, nekeak bizi ditu alabainan ECVCek bere bi langile eta hiru sosekin. Conf’ eta Coag dira ECVCko partaide nagusiak, Europako beste herrialde guzien ordezkarien erdian.
Uztaritzeko biltzarrak hats berri bat ekar dezake, elkarlan jarraikiaren xedea hartu baita apirilaren 21eko bilkura hortan. Deliberatua izan da ondoko hilabetetan antolatzea bi erresumen arteko lan egun bat laborantzako sail berezi pare baten itzulian. Aipatuak izan dira behi esnea, mahastigintza, klimaren berotzea eta beste…. Euskaldunak, hegoaldekoak ala iparraldekoak, ginen zubi Coag eta Conf’-en arteko juntatze hortan. Lan hortan segitzeko asmoa dugu ondoko egunetan, Europa guziko laborariek baitezpadakoa baitute beren arteko antolaketa azkarra, mundu osoa menderatzen duen sistemari buru atxikitzeko.
Ugarteetako laborariak ere hor
Kongresutan da bereziki oroitzen Confédération Paysanne munduan urrun dauzkan ugarte eta lurralde haietaz. Sindikataren egunaldi nagusi horietarat agertzen baitira gehienetan herrialde haietako ordezkariak. Izpuran ziren beraz Guadeloupe, Guyane, Martinique, La Réunion eta Mayotte-ko ordezkariak. Ez dira komunzki ausartzen metropolako eztabaidetan biziki sartzen, arras bestelako munduak baitituzte bakotxak bere herrialdetan. Horren gatik, hitz bereziaren parada ematen zaie kongresutan.
Orainarte ordezkari bakarra izendatzen zuten denen bozeramaile. Alain Gayadine entzun da urte askoz denen izenean. Zoritxarrez, aurtengo urtatsez utzi gaitu Guadalupeko militanteak. Solas tarte laburra proposatua izan zaio beraz Izpuran DOMetako [itsasoaz bestaldeko frantses departamenduak] ordezkari bakotxari, Martinique eta Guadalupek baizik ez dutena baliatu.
Elgarren arteko bilkura laburra egin dute ordea DOMetakoek Izpurako egonaldi hortan, deliberatzeko elgarrekin berriz itzuliko zirela ahal zuten guzia ondoko urtarrilean Pariserat, sindikataren biltzarrean parte hartzeko, eta beren artean lan sailak abiatzeko. Dudarik ez da munduaren bestaldeko laborari militante hauek gozatu dutela Conf’aren kongresua Euskal Herri huntan, hauek ere nork bere lurraldean baitituzte sekulako aberastasun eta berezitasunak, laborantza sailean kultura sailean bezala. Dolu bakarra naski, ez dutela parada gehiagorik ukan gure herriaren ezagutzeko!
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.