Kanpaina gogorra abiatu du ELAk LABen aurka. "Praktikan LAB, CCOO eta UGTren arteko aliantza dago eta gatazkak desaktibatzen ditu", dio idazkari nagusiak, noiz eta inoiz baino gatazka gehiago dugun honetan. "ELA irmoa da bere printzipioekiko, LABek bekatua egin du", ordea. Ez diezagula errealitateak titularrik zapuztu! Kontrabotere bakarra dago, ELA da benetako ezkerra. Prepotentziak, balorazioak egiteko lagun kaskarra izanik ere, balio du, balio die itxurazko erradikalismoa indartzeko.
Sindikalismoa ez da pulpitotik eraikitzen, koherentziatik, egunero enpresaz enpresa lan eginez baizik. Horregatik, gauzak bere tokian jartzea dagokigu. Arduratik, ELAk hartu norabideak ahuldu egiten baitu kontrabotere sindikalismo subiranista eta, ondorioz, Euskal Herriko langile klasea.
Erronka handiak ditugu esku artean, herri bezala eta langile klase moduan. Testuinguru horretan, LABek sindikalismo berria ordezkatzen du. Sindikalismo soziopolitikoa eginez garatzen dugu geure praxia, proiektu nazional bati eta eredu soziosindikal koherente bati lotuta. Hori ez du gogoko ELAk, eta arduragabekeriaz jokatzen du.
Sindikalismo eraikitzailea ez da kontzeptuei nork bere zigilua jarriz edo jada garatutako praktikak klonatuz egiten. LABek urteak daramatza sindikalismoa birpentsatzen. Feminismoa, ekosozialismoa edota antirrazismoa funtsezko elementuak dira gure eguneroko lanean. Ez dira, noski, kontzeptu besterenezinak, eragile sozial orok ekarpena egin dezake eta behar du. ELAk, ordea, patentatu egiten ditu kontzeptuok, bestelako zelofan bat jarri eta prest du produktua saltzeko, beti, interes korporatiboen mesedetan.
"Sindikalismo soziopolitikoa eginez garatzen dugu geure praxia, proiektu nazional bati eta eredu soziosindikal koherente bati lotuta. Hori ez du gogoko ELAk, eta arduragabekeriaz jokatzen du"
LABen proiektua korronte kontra sortu eta garatu da, 1974an jaio zenetik gaurdaino. ELAk Alderdiaren bedeinkapena zuen bitartean, LABeko militantzia, ez izerdirik gabe, kontraboterean oinarritutako proiektu independentista bultzatzen ari zen.
90eko hamarkadan, LABek subiranotasunaren ikuspegitik garatzen zuen kontrabotere eredura hurbildu zen ELA, ez alferrik, bere tradizioak markatuta: konfrontazioa bai, baina ez klase ikuspegitik, sindikatu gisa baizik; pentsamolde hegemonista (nirekin ala nire aurka); diskurtso erradikalaren eta praktika sarri kontserbadorearen arteko dantza ("tokian toki" defendatzen dute); legezkotasunarekiko errespetu zorrotza eremu politikoan zein sindikalean; ezarritako ordenari jarraitzen dion sindikatu baten ezaugarriak, guztiak.
Edonola ere, ELAren aldaketak aukera sortu zuen aliantza sendoa eraikitzeko, lan zentroetan kontrabotere izango zena eta askapen nazionalerako prozesuan aktibo. Nagusiki bi saiakera izan dira LAB eta ELAren artean ekintza batasuna sustatzeko (1994-2000 eta 2015-2020). Biek huts egin dute. Zergatik? ELAren kontakizun interesatuaren aurrean, arreta jarriko dugu, LABen ikuspuntutik, batasun horretan aurrera egitea eragotzi duten gertaeretan:
Eremu politikoan, ELAren arabera, borroka armatuak eragotzi egiten zuen ekintza batasunean aurrera egitea; borroka armaturik gabe, ziotenez, konfrontazio-estrategia subiranista batean murgilduko ziren. Promesa haiek haizeak eraman ditu. ELA bere tesi teorikoak moldatzen joan da, estatu propio bat izatearen garrantzia erlatibizatzetik hasita, Euskal Errepublika Independente baten aldarrikapen abstrakturaino. Eta, aldi berean, eremu soziolaboralean Estatu-tresnak sortzeko borrokari uko egin dio.
Jarrera eroso eta antzua da Estatuko Elkarrizketa Sozialean adostuko denaren zain egotea, edota Espainiako Gobernuak zer erabakiko itxarotea, gero inposaketak kritikatzeko. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua, ELArentzat, eslogan hutsa da. Pedagogia subiranista elikatzen lagunduko duten ekimenak sustatzeko gaitasunik gabe dihardu.
2013an ezezkoa eman zioten negoziazio kolektiboa blindatzeko Sektore Arteko Akordioa negoziatzeari eta gogor kritikatu zuten LAB. Lau urte geroago, lehenago besteok negoziatutako akordioa eurena balitz bezala aurkeztu zuten. Berriki, beren eguneroko praktikari leial, bizkar eman diote 1.400 euroko gutxieneko soldata bultzatzeko aukerari.
ELAk "euskal ezkerrarekiko" kritikaren tonua igo du, ezin bestela izan, haren afiliatu askok EAJ eta Geroa Bai bozkatzen jarraitzen duten bitartean. Desobedientzia eskatu izan die beste batzuei, Kataluniarekiko elkartasunez bi orduko lanuztera deitzeko aukerari ezezkoa ematen zion bitartean. Arrazoia? Izaera politikoko deialdia izanik legez kontrako jotzeko arriskua.
Eremu sindikalean ELAk bere eredua inposatu nahi izan dio LABi. Besteon koherentzia sindikala aztertzen duen bitartean, ordea, patronalarekin interlokuzio bide pribilegiatuak bilatu eta jorratzen ditu, nagusiki Adegirekin, akordioak ixteko mobilizaziorik gabe. Greba eta mobilizazio agenda duten intersindikaletatik kanpo utzi du bere burua, gehiengoa duen hitzarmenetan ikusi dugu amore ematen patronalak eragindako blokeoaren aurrean, nagusiki sektore feminizatu eta prekarizatuetan. Lan istripuei erantzuteko protokolotik ere atera da.
Beraz, ez dezala ELAk justifikazio faltsurik bilatu LABekiko aliantzaren eraginkortasun ezaren aurrean. Zinez sinesten dugu indarrak batzeko beharrean: eskubideetan eta justizia sozialean aurrera egiteko, ortzimuga sozialista helburu; eraldaketa soziala bideratuko duen estrategia subiranista aktibatzeko. ELArekin, gaur-gaurkoz, ezinezkoa da oinarriak ezartzea diagnosia, konfiantza, konpromisoa, helburuak eta estrategia partekatzeko, euskal sindikalismoa euskal jendartearen subjektu protagonista izan dadin zoru komuna ontzeko. Guk beti herriari, Euskal Herriari eta euskal langile klaseari aurrez aurre eta eskuzabaltasunez begiratu diogu eta begiratuko diogu. Ez gaituzte siglek baldintzatzen, ezta egiturak ere, gure herriaren etorkizunak baizik. ELAk bere lehentasunak aldatzen dituen egunean elkartu ahal izango gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]