Sindikatuak azaldu du soldatak berdintasuna eta formazioa bultzatzea helburu duten hitzarmenen bidez ordaindu zirela. Hitzarmen horiek 2014an sinatu zituzten Foru Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, UGTk eta CCOOk.
Sinatutako 24 hitzarmenetik lau aurkeztu ditu ELAK: guztira 945.000 eurokoak. Hitzarmen horietan liberatu batzuen soldatak ordaintzeko diru partidak daudela salatu du sindikatuak: “Batzuen kasuan soldaten %100”. ELAk azaldu duenez, CCOOn kasuan zerbitzuen, industria eta kimika arloko federazioetako zuzendaritza batzordeak eta zerbitzu pribatuetako zein arlo soziosanitarioko liberatuak egongo lirateke tartean. UGTren kasuan berriz, merkataritza, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien arloko liberatuak.
Iñaki Zabaleta ELAko kidearen ustez “zentzugabeak” dira sinatutako hitzarmenak lan kalitatearen eta berdintasuna sustatzeko aholkularitza lanak direlako, eta horiek sindikatuek egin behar dituztelako. “Afiliatuen diruarekin egiten duguna, eurek (UGT, CCOO) nafarren diruarekin egin dute”.
Mikel Lakuntza ELAko Nafarroako koordinatzaileak adierazi du akordio horien helburua sindikatuak “indargabetzea” dela “sindikalismo mantsoagoa” egin dezaten, eta gaineratu du horren bidez Nafarroako gobernuak ELAren eta LABen “sindikalismo aldarrikatzaileari” aurre egin nahi izan diola.
Salaketa ukatu egin dute
UGT eta CCOOk bi komunikaturen bitartez erantzun diote ELAren salaketari. Biek diru publikoa soldatak ordaintzeko erabili izana ukatu dute. Gaineratu dute ELAren helburua zalaparta sortzeko “salaketa interesatua” egitea dela, horren bidez bi sindikatuen irudia “zikindu” eta Nafarroako mapa sindikala “moldatzeko”. Era berean, salaketa “segituan zuzentzea” exijitu diote ELAri.
Bi sindikatuek azaldu dute liberatu “bakar batek ere” ez duela soldatarik jaso diru publikotik, eta gaineratu dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin sinatutako hitzarmen guztiak “publikoak eta gardenak” direla.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.