Mercabilbao kontrolik gabeko foku bihur daitekeela salatu du ELAk

  • Sindikatuaren esanetan salgaiak estali gabe eta edonoren eskura daudela, eta bezeroak maskarik gabe sartzen ari direla. Oraingoz ez dela gertatu baina zentroa kutsatze gune masiboa gerta daitekeela ohartarazi du. Hemen behean sindikatuak zabaldutako oharra osorik:


2020ko martxoaren 23an - 12:50
Mercabilbao koronabirusaren aurreko irudi batean. (Arg.: EITB)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"ELAk astebete baino gehiago darama agintaritzen aurrean salatzen Mercabilbaon fruta, barazki eta arrainaren salmenta zein baldintzatan egiten den. Egoera kritikoa da langileentzat, baina baita herritar guztientzat ere. Bada, osasun-alertaren egoera ikusita, ELA berehala jarri zen harremanetan agintaritzarekin, salmenta babes-neurririk gabe egiten ari zelako kezkatuta: ez aforo-mugarik, ez eskudirutan ordaintzeko debekurik, ez langileak babesteko neurririk, ez salgaiak babesteko neurririk.  Zentzugabekeria horren aurrean, eta jakinda Mercabilbao foku potentziala izan daitekeela koronabirusa penintsulako iparraldeko eremu osora irradiatzeko, ELA behin eta berriz saiatu da arrazoitzen Bilboko Udalarekin, Segurtasun Sailarekin eta Lan Sailarekin, premiaz ezar zitezen beharrezko segurtasun-neurriak, eta zerbitzua baldintza higieniko-sanitarioe egokietan emango zela bermatzeko.

Joan den martxoaren 15ean, agintariek aforoa mugatzera behartu zuten Mercabilbao. Baina hori da gaur egun ezarri den neurri bakarra. Ertzaintzak ibilgailuen sarrerak zaintzen ditu, baina ez ditu pabiloiak kontrolatzen, herritarrei ezarritako gutxienekoak betetzen direla bermatzeko.

Horren ondorioz, egoera oso larriak gertatzen ari dira: salgaiak estali gabe eta edonoren eskura, bezeroak eskularrurik eta maskararik gabe sartzen edo etxetik jarrita ekartzen, masifikazioa bezero batzuek ez dutelako errespetatzen barruan egoteko gehienezko denbora, pertsonen arteko metro eta erdia ez da errespetatzen.

Egoera hau eutsiezina da. Langileak egunero egiten diete aurre arrisku egoerei. Agintariek ELAtik egiten zaizkien eskakizunak gutxiesten jarraitzen badute, Mercabilbao koronabirusaren kontrolik gabeko foku bihurtzeko arriskua izango dugu. Birusa Mercabilbaon detektatuko balitz eta jarduera bertan behera uztea erabaki beharko balitz, frutak, barazkiak eta arrainak hornitzeko arazo larri bati aurre egiteko beharrean egon ginateke.

Oraindik badu konponbidea. Oraindik ez da gertatu. Agintaritzei exijitzen diegu behar diren neurriak har ditzatela egoera horretara heldu baino lehen. Bilboko Udala da Mercabilbaon gertatzen den guztiaren erantzule zuzena, erruzko ez-egitearen ondorioz. Exigitzen diogu Udalari bere jokabidea birplantea dezala eta alarma-egoera honetan dagokion erantzukizunarekin jardun dezala.

Mercabilbaok, zeinetan Bilboko Udalak % 60ko partaidetza duen, fruta, barazki eta arrainaren sektoreko 70 enpresa maiorista inguru biltzen ditu. Bertara, egunero, penintsulako Iparralde osoko txikizkariak edo minoristak hurbiltzen dira. Horrela definitzen da Mercabilbao, bere web orrian: "MERCABILBAO Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentro handiena da gaur egun". Horrek esan nahi du gure etxeetara iristen den fruta, barazki eta arrainaren zati handi bat lehenago Mercabilbaotik pasatu dela, eta hara joaten direla supermerkatu, auzo-denda edo janari-dendetako jabeak erosketak egitera. Mercabilbao Basauriko udalerrian dago, EAE-n epidemiak eragin gehien izan duen udalerrietako bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude