ELA

ELAk Arabako ostalaritza akordioa ez sinatzeko argudioak plazaratu ditu

  • ELA Arabako ostalaritza sektoreko honetako sindikatu nagusia izan arren, gaur egun duen gehiengoak ez du eraginik izango hurrengo negoziazio-mahaia eratu arte. Hala ere, bi patronalek (ASHOVI eta SEA) eta UGT eta CCOO sindikatuek lortu duten akordioa ez sinatzeko izan dituen arrazoiak eman ditu jakitera.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 25ean - 09:03
Argazkia: Timeout.es
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sindikatuak salatu duenez, ultraaktibitate mugagabea ez da ezarri. Gogoratu dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epai batean ASHOVI patronalaren “fede txarra negoziazioetan” frogatutzat jo zen: “Ultraaktibitate mugagabea jasotzen duen klausularik sartu gabe, fede txar hori bera errepika daiteke hurrengoetan”. 

Ez sinatzeko beste argudio bat soldata-izoztaldian galdutako eroste-ahalmena berreskuratu ez izana da. Gainera, soldatak negoziatzeko “konpromiso” soil bat sartu da, 2020. urterako. Orduan 2017, 2018 eta 2019 urteetako KPIak berraztertuko dira, baina hori betearazteko bermerik ez dagoela uste du ELAk. 

Sindikatuak eskatutako klausula, lan-erreformaren aurkakoa, ez da hitzarmenean sartu: “Orain sinaturiko akordioak izugarri okertuko ditu sektoreko lan-baldintzak, eta gainera ez da bermerik sartu, akordioaren edukia benetan beteko den ziurtatzeko”. Zentzu honetan, hitzarmena salbuestearen aurkako klausula ez da sartu laguntza-zerbitzuetako, zerbitzu anitzeko eta outsourcing enpresetan. ELAk klausula hori eskatu zuen.

Lan baldintza prekarioagoak

Sindikatuaren esanetan, “lan-baldintzak are prekarioagoak egin dituzte, Arabako Ostalaritza sektorean esplotazio basatia eta orokortua badago ere”. Horrela, gaueko lanagatiko konpentsazioa “izugarri” murriztu da. Praktikan ez da gaueko lantzat hartuko 22:00ak eta 24:00ak bitartekoa. Puntu hau, ELA sindikatuak auzitara eramango du.

Hori gutxi balitz, igande eta jai-eguneko 31,97 euroko plusa kendu da. Eta horren ordez kategoria bakoitzeko oinarrizko soldataren %2ko konpentsazioa jarri da. “Diru-kopuru hori ziztrina da, orain arte jasotzen zenaren aldean”. 

“Sinatzaileek kaleratzeak merkatzea adostu dute”, argi eta garbi adierazi du ELAk. Kalte-ordainak jaitsi dira kaleratzeetan  eta iraupen jakineko kontratuen amaieretan. Horren bidez “kaleratzeak sustatuko” dira, “lan-egonkortasunari kalte” egingo zaio, eta “sektoreko langileentzat diru-kalte handia” izango da.

Aipatutakoaz gain, zarama-kategoria berri bat sortu dute, sarbide izenekoa, zerbitzariarena edo sukaldariarena baino 3.100 euro gutxiagoko urteko soldatarekin, sektorean 12 hilabeteko esperientzia ez dutenentzat. Hortik soldata-eskala bikoitzak sortu dira lantokietan.

Gaitzetsi dutenez, “patronalak nahi zuen guztia lortu du”. Izan ere, patronalek beren ordezkaritza egiaztatu gabe, erdizka banatu dute ordezkaritza haien artean (%50), eta horrela patronal biekin aldi berean adostera behartu dute ELA. 

Ondorioztatu dutenez, UGTk eta CCOOek orain arte sinatu dituzten hitzarmenen eragin indargabetzailea gaindituz, Arabako Ostalaritzako langileek ELA sindikatuari eman berri dioten gehiengoaz baliatuko dira hurrengo urteetan Arabako “lan-gehiegikeriei aurre egiteko eta kontzientzia bat eta itxaropen bat sortzeko”. Adierazi dutenez, hurrengo negoziazioan benetako aukerak izatea espero dute, “SEA eta ASHOVI patronalen diru-goseari ezetz esateko, eta gure lan-baldintzak duinduko eta berreskuratuko dituen hitzarmen bat lortzeko”.

Albiste hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELA
Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


Eguneraketa berriak daude