ELA sindikatuak azaldu du zein baldintza ezarri dituen Europar Batzordeak Next Generation programaren bidez funtsak emateko: "Ezin da ontzat eman baldintza izatea erreforma eta aurrekontu-politika austerizidei eutsi beharra. Eredu aldaketaren alde gauden sindikatuok, erakunde sozial eta politikook, logika hori goitik behera arbuiatu behar dugu. Aldarrikatu behar da baldintzak kentzea eta funtsen banaketarako lehentasunak aldatzea. Baina hau ezinezkoa da egungo markoan; beraz, logika horri muzin egin eta funtsik ez da eskatu behar, hauek tranpa baitira gobernuen politikak gutxienez 2026ra arte interbenituta izateko".
Europar Batzordeak irailean aurkeztu zuen Next Generation programa eta bertan 672.500 milioi euro jarriko ditu (360.000 milioi mailegutan eta 312.500, itzuli behar ez diren transferentzia moduan). Espainiako Estatuari emango dizkion transferentzia gehienak (72.000 milioi euro) mekanismo horren bidez iritsiko dira. Baina funtsak jasotzeko baldintza ugari bete beharra dagoela ohartarazi du ELA sindikatuak.
Estatuek ezin dituzte funtsak osasungintzara, hezkuntzara edota gizarte-prestazioetara bideratu. Europar Batzordeak zazpi arlo zehaztu ditu, eta %57 digitalizaziora eta Itun Berde europarraren politiketara joango dira. ELAk salatu duenez, "izenez “berde” izanagatik ere, itunak ez du eredu ekonomikoaren eraldaketa sozial eta ekologikorik eragingo. Onuradunak enpresa handiak eta multinazionalak izango dira. Baina ez proiektu berriak egiteko, baizik eta dagoeneko martxan edo hastear daudenak finantziatzeko".
Sindikatuak "logika horren baitan" kokatzen du Eusko Jaurlaritzak Madrilera bidali duen proiektuen zerrenda: "Urkulluk europar funtsetatik 10.228 euro lortu nahi ditu guztira 2020-2024 epealdian. Horien artean, AHTaren hainbat lan (2.712 milioi) eta enpresa handien proiektuak, esaterako Iberdrola edo Petronor (2.000 milioi). Bizi dugun egoera larri honetan ezin da onartu baliabide publikoak egitasmo pribatuetara bideratzea eta trantsizio ekologiko eta justuarekin zerikusirik ez duten ereduak sustatzea.
ELAk azaldu duenez, Aurrekontu-Egonkortasun Ituna 2021ean etenik egongo da, baina proiektuek aintzat hartu behar dituzte Europar Seihilekoaren 2019ko eta 2020ko gomendioak: "Horrek esan nahi du Espainiako Estatuak pentsio-sistemaren eta lan merkatuaren sostenguari 'eutsi' behar diola eta zerga-politikak garatu epe ertainean aurrekontu orekatuak iristeko; beti ere zerbitzu publikoen murrizketa gogoan".
Sindikatuak ohartarazi du funts europarrek ez dutela Hego Euskal Herriko diru-bilketaren jaitsiera konponduko. "Horregatik, zerga-erreforma bati ekin behar zaio sarrerak hobetzeko; enpresek etekin, kapital eta ondarearen gaineko zerga gehiago ordaindu behar dute".
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.