El Procés eta prozesuak


2024ko abuztuaren 25ean - 11:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez da batere erraza ulertzea Katalunian gertatzen ari dena. Ziurki. 2017ko prozesua amaitutzat jo dezakegu; aldiz, ikusteke dago ea independentismoa bestelako askapen prozesu bati ekiteko gai izango ote den.

Hauteskundeetan independentismoak gehiengoari eutsi izan balio, bestelako egoera bat izango genuke. 900.000 independentista etxean geratu izana aldagai nagusiena izanda ere, beste aldagai batzuek ere eragin itzela izan dute. Horietako batzuk saiatuko naiz azalatzen.

Nolanahi ere, ERCk prozesua bukatu nahi zuen. Larrutik ordaindu du hauteskunde emaitzetan eta kinka larrian ibiliko da aurrerantzean, baina “ezker arduratsuaren” rola bereganatzen denean ez dago alternatibarik.

ERCk ez zuen 2017koa egin nahi, herri mugimenduak behartu zuen. ANCek, Omnium Kulturalak eta CUPek milaka ekintzaile antolatuta zituzten herriz herriko taldeetan; ERCk, aldiz, 600 bat militante aktibo besterik ez zituen. Egun 8.200 militante kuotadun besterik ez ditu, eta ia 4 milioiko zorra. Gainera, diru publikoz kobratzen duten 350 goi-kargu izateak erabakiak asko baldintzatzen ditu.

Ekintzaile kopuru txikia zuelarik, ERCek independentismoaren hegemonia lortzeko hauteskunde lehiara eraman behar zuen prozesua. Espainiako Estatuak kale mugimendua gelditzeko beharra zuen eta ERCentzat ere komenigarria zen politika instituzionalera murriztea jardun politikoa.

Bestalde, Junts CiU baino gehiago da. Alderdi kontserbadorea da, berriz, osagarri herrikoiak ere baditu. Besteak beste, horregatik ERCk ezin izan dio aurrea hartu. Oro har, tamalez, bozka independentisten galera ezkerreko eremuan handiagoa izan da. CUPek ere galera handia pairatu du eta. Bilakaera hori ondo aztertu beharko dute talde ezkertiarrek.

Fase historiko berri honetan ahalegin berezia egin beharko genuke Kataluniako eta Euskal Herriko haustura prozesuak bateratzen, sinkronizatzen, prozesu dinamikoek eta koordinatuek helburuak lortzeko aukera gehiago baitituzte

Juntsen oinarri soziala nagusiki katalan jatorria duten katalan hiztun aktiboek osatzen dute, Kataluniako nazio ezaugarrien lausotze-prozesuarekin kezkatuta daudenak eta Espainiako Estatuarekin haustura afektibo handia sentitu dutenak. Sektore horiek ezin zuten irudikatu estatuaren bortizkeria pairatuko zutenik, “gente de orden” (gazteleraz esaten den bezala) ziren eta. Horrela ikusten zuten euren burua. Bat-batean ekintza demokratiko bat egiteagatik “gaizkile” bezala tratatu izanak zauri sakon bat egin zien. Besteak beste, horregatik euren jarrera tinkoagoa da beste sektore batzuena baino.

Tratu txar hori ez diote estatuari barkatu, ez Felipe VI.ri, ezta 155. artikulua indarrean jarri zutenei ere. Hala ere, sektore sozial hori ez da aski haustura jarrerari eusteko. Katalunia oso konplexua da, eta Junts handitu arren, berak bakarrik ezin du inondik inora jendarte-sektore jakin batzuetara iritsi. Gainera, Juntsek ordezkatzen duen jendarte-sektorearentzat oso zaila da hainbeste luzatu den egoerak eskatzen duen mobilizazio konpromisoari eustea, “lasaitasunera” itzultzeko premia dute.

Hori dela eta, oso arriskutsua da independentismoarentzat PSC-ERC-En Comú-Podemosen gobernua. Gobernu horrek “normaltasuna” eskuratzen badu, Junts babesten duen eremu sozialari zaila egingo zaio borroka-grinari eustea. Estatuak badaki, eta aurki hasiko dira mugimenduak Juntsen barruan Puigdemonten lidergoa ordezkatzeko. Hiperlidergo mediatiko eta pertsonalak oso ahulak dira, eta hori 78ko erregimenak ederki daki.

Haustura prozesuaren gidaritza ezkerreko sektoreei zegokien, ezkerreko eragile horien militanteak ohituta daudelako beste sektore sozialetako ekintzaileekin lan egitera eta epe luzeko borroketara. Junstek (eta askoz gehiago ANCek) lortu zuen borroka egiten ohituta ez zeuden milaka herritar, ekintzaile bihurtzen. Sekulako ekarpena izan zen hura, galtzeko bidean egon daitekeen ekarpena, berriro ezkerreko sektore independentistak PSC-ERC akordio sistemikoaren aurrean prozesu askatzaile berri bati ekiteko gai ez badira.

Prozesua herrietatik hasi zen, herrietako herritar xumeak antolatzen, aktibatzen. Herrietatik, udaletatik nazio askapen mugimendu masiboa izan arte. Litekeena da Katalunian berriro gertuko eremu horietara itzuli behar izatea, eta litekeena da ere Euskal Herrian antzeko prozesu bati ekitekotan, gertuko eremu horietatik hasi behar izatea. Izan ere, fase historiko berri honetan ahalegin berezia egin beharko genuke Kataluniako eta Euskal Herriko haustura prozesuak bateratzen, sinkronizatzen, prozesu dinamikoek eta koordinatuek helburuak lortzeko aukera gehiago baitituzte. Testuinguru honetan garrantzitsua iruditzen zait EHUN mugimenduak “Plentziako Bidea” izena eman dion ekarpena, herritarrei mugitzen hasteko aukera ematen baitie.

Patxi Azparren

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


2025-03-17 | Valen Arteaga
Bolo-bolo, gezur-zulo

Mikel Oterok boterea besarkatu zuenetik, metaforikoki eta literalki, maiz harritzen gaitu “trantsizio energetikoari” buruzko matraka instituzionala indartzen duen artikulu burutsu batekin. Horretarako, ez du dudarik egiten bere garaian politika instituzionalak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude