Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.
Mexikoko Gobernuak Quiton duten enbaxada itxi, eta Ekuadorrekin duten harremana moztu zuten igandean. Raquel Serurrek, Mexikoko enbaxadoreak Ekuadorren, salatu du polizia indarrez sartu zela Quiton zuten enbaxadara Jorge Glas Ekuadorreko presidenteorde ohia atxilotzeko: "Gure enbaxadari egindako harrapaketa hain da handia, ezen Ekuadorko egungo gobernuak oraindik ezin baitu bere herriari egin ziona dimentsionatu, eta Ekuadorreko herritarrek ez dute merezi gaur egun duten gobernua". Horrelako eraso bat ematen den lehenengo aldia da. Nazioarteko Justizia Auzitegian salatuko dute pairatu duten nazioarteko eskubide urraketa.
Rafael Correarekin gobernatu zuen Glasek 2013tik 2018ra, eta ustelkeria leporatzen diote Ekuadorren. Mexikon aldiz, jazarri politikoa izateagatik babesten dute. Mexikok salatu du asilo politikoa "sakratua" dela eta enbaxadan sartu izana nazioarteko eskubideen urraketa "garbia" dela. Guayaquileko (Ekuador) segurtasun goreneko kartzela batera eraman dute Glas.
Mexikok iragarri duenez, enbaxada itxi izana erabaki "mugagabea" da, eta Ekuadorren bizi diren 1600 biztanlek menpekotasun sare baten eta ondoko herrialdeetako enbaxaden bidez jasoko dute arreta.
Herrialde askoren babesa
Gutxienez hogeita zortzi herrialdek zein AEBek eta Kanadak gertatua gaitzetsi dute eta babesa helarazi diote Mexikori. Horrez gain, Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak ere gertatutakoa salatu dute.
"Gobernu guztiek errespetatu behar dute misio diplomatikoak bortxaezinak direla. 1961eko Harreman Diplomatikoei buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen den bezala, diplomazialarien eta bertako langileen segurtasuna harreman diplomatikoak arautzen duen funtsezko printzipioa da", esan du Europar Batasunak. Gaineratu du, hori errespetatzea "nahitaezkoa" dela "egonkortasuna" eta "nazioarteko oreka" lortzeko.
Xiomara Castrok, Honduraseko presidenteak ere gertatutako salatu du asilo politikoa jasotzeko eskubidea urratzen duelako: "Onartezina da egin dutena, eta nazioarteko eskubideak urratzen ditu".
Elkarrizketen meritua, batzuetan, elkarrizketatuarena da oso-osorik. Yuliana Ortiz Ruano idazleak, hari-mutur bati heldu, eta bere argitasuna hedatzen dizu aurrean, opari baten moduan. Fiebre de carnaval [Inauteri-sukarra] eleberria aurkeztu du orain dela gutxi Bilbon, Ecuador... [+]
Abuztuaren 20an izan da hauteskundeen lehen itzulia Ekuadorren, eta bigarrena urriaren 15ean izango da. Bozken %33,13 lortuta nagusitu da Luisa Gonzalez, eta bigarrena, berriz, Daniel Noboa izan da bozken %23,94rekin. Hauteskundeetarako astebete falta zela hil zuten Fernando... [+]
Ekuadorko hainbat probintzietan barrena ibiliko da karabana abuztuaren 20ra arte, Yasuní biosferako erreserba aberatsean petrolio ustiaketa proiektuaren aurka egiteko. Egun horretan herri-galdeketa egingo dute, eta esplotazioaren aurkako bozkak lortu nahi dituzte... [+]
Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]
Lagun baten laguna zelako ezagutu nuen Anaís Córdova-Páez, eta sorpresen kaxa bat dela ohartu naiz pixkana-pixkana. Banekien bideoak egiten zituela, eta proiekzio- eta musika-jartzaile gisa deskubritu nuen gero, gau oso batez dantza eginarazi baitzigun... [+]
Ekuadorren, bost kazetari lehergailuen jomuga izan dira astelehenean. USB gailuak bailiran, gutunazaletan bidali zizkieten, bakoitzari bere erredakzio edo etxera. Kazetarietako bat, Lenin Artieda, zauritu egin da gailua ordenagailuan konektatu eta lehertu denean.
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik... [+]
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik... [+]
Guillermo Lasso hautagai kontserbadoreak irabazi ditu Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeak. Yaku Pérez hautagai indigenistak iruzurra salatu zuen lehenengo itzulian eta bigarren honetan boto baliogabea eskatu zuen. Eskuinak bost puntuko aldeaz irabazi dio... [+]
Apirilaren 11n egingo diren presidentetzarako hauteskundeen bigarren erronda dela-eta, behe mailako titularren bat eskainiko zaio Mendebaldeko albistegietan Ekuadorreko Errepublikari –azkenak 2019ko matxinadari eman zitzaizkion–. Hautagai batek ala besteak irabazi,... [+]
Apirilaren 11n egingo da lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren. Azkenean, Andrés Arauz eta Gillermo Lasso lehiatuko dira. Azken honekin bigarren posturako lehia estuan aritu den Yaku Pérezek –egun luzez bigarren postuan–... [+]
Matxinaden abiapuntu elkarrekiko etsaitasuna zuten zenbait bandaren arteko enfrentamenduak izan ziren, gobernuaren arabera.
Ekuadorren igande honetan egindako hauteskundeetako emaitzak ezagututa, bigarren itzulia egin beharko da, inork ez baitu lehen itzulian lehendakaritza bereganatzeko adina boto lortu.