Ostiral honetan ekonomialari euskaldunek zita garrantzitsua dute Gasteizko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, biltzarra egingo dute hirugarrenez. Euskal Herrian estrategikoak izan daitezkeen hainbat gairen inguruan ariko dira, "nazio gisa estatu-egiturak eraiki, bertan erabaki eta menpekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko".
Ekonomialari Euskaldunen Biltzarra egingo dute hirugarren urtez Gasteizen. Aurreko edizioak 2019an eta 2021ean izan ziren, Donostian eta Bilbon hurrenez hurren. Bilkura Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, Ariznabarrako Etxezarran, UEUk eta Ekonomialarien Euskal Elkargoak finantzatu eta antolatuta.
Nolanahi ere, biltzarreko batzorde akademikotik azaldu dute EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak beren "babesa eta laguntza" eskaini dutela, beste hainbat txostengile eta erakunderekin batera. Hala, aurtengo biltzarra "inoizko zabalena" izango da.
Hainbat gai estrategikoren inguruan hitz egingo dute: "Ohituta gauden lez, ez daude zementuarekin lotuta, bai ordea euskal gizarteak bizirauteko kontutan izan beharko dituen baliabide ekonomiko nagusiak, bizimodu duina eta hobearen jabe izateko", azaldu dute Oskar Arantzabal, Baleren Bakaikoa, Ainhoa Saitua eta Itziar Navarrok osaturiko batzordetik.
Eligaiak, ura, energia...
Gaietako bat "elikaduraren nolakotasuna" izango da, eta enpresa multinazionalei aurre egiteko dauden aukerak ekoizle ttipien partetik
Besteak beste, euskal demografiaren inguruan hitz egingo dute, biztanleriaren zaharkitzeak dakartzan erronkez eta politika publikoek ongizateari eusteko duten garrantziaz. Uraren problematika ere landuko dute: "Jakin, badakigu, herrialde boteretsuek iturburuak kontrolatu gura dituztela, baita ibaiak ere. Eztabaidarako lagako dugu euskal herritarrok, geure nekazaritzak eta industriak ere, nahiko ur geza izango dugun ongizate maila duin bat euste aldera".
Beste gai bat izango da "elikaduraren nolakotasuna" eta enpresa multinazionalei aurre egiteko dauden aukerak ekoizle ttipien partetik, Ipar Euskal Herriko ekimenetatik abiatuta. Horrez gain, energiaren arloan oligopolioetatik aldentzeko eredu kooperatibistez, eta klima aldaketaz eztabaidatuko dute egingo dute; azkeneko kasu honetan eredu praktiko bat ezagutuko dute gainera, garraio sektoreari loturikoa.
Goizeko 9:00etan hasiko da biltzarra. Egunaren lehen partean hitzaldiak izango dira: Iñaki Antiguedad eta Igor Etxabe EHUko irakasleak, Unai Pascual BC3ko ikertzailea, Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea eta Aritz Achocarro kooperatibista jardungo dira. Arratsaldean berriz tailerrak egingo dituzte gai horiek guztiak mahai gainean jartzeko.
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]
Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.
Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.
Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.
Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]