“Gurutzada neoliberalaren aurrean feminismotik irekitzen diren erresistentzia eta alternatiben gakoak aztertzea” du helburu Bilgune Feministak, ekonomia feministaren foroaren bitartez. Hitzaldi eta tailerrak egingo dituzte egun osoan zehar eta emakumeentzat izango da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak 15. urteurrena ospatzeko eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko hainbat ekimen antolatu du: espetxe martxa, ekonomia feminista foroa, VII. topaketa feministak eta erakundetze feministaren inguruko mintegia.
Ekonomia feminista foroa Azpeitian egingo dute, martxoaren 25ean. Eguna hasteko kapitala eta bizitzaren arteko talkaren inguruko gogoeta kolektibo bat egingo dute. Ondoren, harreman ekonomiko, politiko eta sozial eredu berriak eraikitzeko bideak arakatuko dituzte, hainbat aditurekin, hauen artean Mari Luz Esteban gizarte antropologoa eta Helena Franco ekonomia irakaslea. Arratsaldean alternatiben eraikuntzan jarriko dute fokua, hainbat proiekturen aurkezpenaren bitartez; besteak beste, Gipuzkoa Zutik, Bartzelonako Vaga de Totes ekimena, Olatukoop eta Errekaleorreko Errekaemeak talde feminista.
“Indar bat badabil hor” lelopean aurkeztu dute jardunaldia. EHBF 15 urte webgunean izena emateko aukera dago.
Egitaraua:
15 urteren ostean, erronka berriak, baina helburu bera
2002ko apirilean sortu zuten Bilgune Feminista, “proiektu politiko nazional berri bat osatzeko beharrari erantzuteko”. Iparra argi zutela diote: “Euskal Herriaren burujabetza feminista”. VI. Topaketa Feministetan hiru erronka zehaztu zituzten: burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea, ongi bizitzearen kontzeptuan sakontzea eta lidergo feminista indartsu bat ehuntzea. Erronka horiek bete dituztela ospatu nahi dute 15. urteurrenean, baita helburu berriak finkatu ere.
Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.
Ekonomia feminista izan dugu gaur hizpide Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, ARGIA eta Hordagon arteko elkarlanean.
"Emakume etorkinen zor amaiezina: nazioaz gaindiko begirada Euskal Herritik, pandemiaren ondorengo munduan" ikerketa aurkeztu du Silvia Carrizo Fernandezek oraintsu. Lanak emakume migranteen zorra du ikergai; arlo ekonomikoan ez ezik, migratu beharrak emakumeei arlo... [+]
Galdera bera probokatzailea da. Kontabilitatea modu zurrunean ikasi duen honi (neroni) gehiago jakiteko gogoa sartu zitzaion galdera entzun bezain pronto. Kontabilitate finantzarioaren inguruan hausnarketa kritikoa egiteko bide eman zidan Donostiako Ekonomia eta Enpresa... [+]
Ara!Gorputz elkarteko kidea da Ione Fernandez Zabaleta (Irun, 1991), eta Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundearekin batera euskara hutsezko lehen Ekonomia Eskola Feministaren arduradunetariko bat da. Metodologia eta teoria guztia erdaraz dituen ikasketa prozesu hau lehen aldiz... [+]
2021eko urtarriletik hasita, Espainiar Estatuan haur bat jaiotzen denean, guraso bakoitzak hamasei asteko lan baimena du, luzera berdinekoa eta besterenezina. Haatik, Eusko Jaurlaritzak 2019ko azarotik diru laguntza baten bidez berdindu zituen baimenak. Genero berdintasunaren... [+]
Pandemiari aurre egiten jarraitzeko, gure erronka nagusia izan behar da bizitza zaintzen duten eremu eta jarduerak indartzea, ondorio sozial latzak borrokatzeko.
Lehengo sistema bidegabe eta jasangaitzera itzuli nahi dugu ala apustu irmoa egin nahi dugu beste eredu baterako trantsizioaren alde, adibidez ekonomia solidarioak eta gizarte-mugimendu eraldatzaileek proposatzen digutenaren alde?
Joan den astean, Lola Esquivel González eta Marlen Sánchez Calero nekazari nikaraguarrek eta Ana María Quinteros Calles baserritar salvadortarrak Euskal Herrira bidaiatu zuten. Leioan, Donostian, Irunen, Bilbon eta Erronkarin egon ziren ekonomia feminista,... [+]
Merkatua edo bizitza? ez da edonolako galdera. Horri bueltaka aritu ziren Amaia Perez de Orozko ekonomilari feminista eta Silvia Piris Lekuona ikertzailea eta feminista Ondarroako Etxelila Emakumeen Topalekuan. Colectiva XXK. Feminismos, pensamiento y acción izeneko... [+]
Jane Wildek 19 urte zituela ezagutu zuen Stephen Hawking. Ordurako bi urteko bizi-itxaropena diagnostikatu zioten Hawkingi. Halere, Wildek 25 urtez zaindu zituen zientzialaria eta elkarrekin izan zituzten hiru umeak. Gizona XX. mendeko astrofisikorik ezagunena bilakatu zen eta... [+]
Soldataren eta lanaren eremuko genero arrakalaren ebidentziak nolabaiteko presentzia mediatikoa eta soziala lortu du azkenaldian. INEren arabera (Espainiako Estatistika Institutua) aldi baterako kontratuen ia hiru laurdenak emakumeek betetzen dute Espainiako Estatuan. Halaber,... [+]