Ekonomia eraldatzailea bultzatzeko egitasmoa abian da berriz Beterri-Buruntza eskualdean

  • Beterri Saretuz egitasmoa berriz ere martxan da eta Andoainen egingo dute lehen topaketa eskualdeko enpresa, hezkuntza eragile eta erakundeen artean. Ekonomia eraldatzailearen balioetan eta partaidetzan oinarrituriko jendartea bultzatzea dute asmo.

Eskualdeko hezkuntza eragileko partaideak ere biltzen ditu Beterri Saretuz egitasmoak (argazkia: Beterri Saretuz)

2023ko urtarrilaren 18an - 08:15

Ekonomia sozial eraldatzaileari loturiko ereduak hedatzen ari dira pixkanaka Euskal Herrian eta Beterri-Buruntza eskualdean ere ari dira norabide horretan pausoak ematen. 2019az geroztik martxan den Beterri Saretuz egitasmoak ekonomia eraldatzailearen balioekin funtzionatuko duen jendarte eta ekosistema enpresarial bat bultzatzea du helburu. Aurtengo lehengo topaketa Andoainen egingo dute, Martin Ugalde Kultur Parkean.

Topaketan, egitasmoaren partaideek harremanak estutzeaz gain hainbat gairen inguruan hausnartuko dute, proiektu bezala izan beharreko izaera juridikoaz, funtzionamenduaz edo finantzaketaz, besteak beste.

Formazioa da Beterri Saretuzek urtero landu izan duen arloetako bat, eta aurtengo saioak zein diren zehaztuko dute lehen topaketa honetan. Horrez gain, hezkuntza eragileekin ere lanketa berezia egiten ari dira, eskualdeko zentroetan ekonomia sozial eraldatzailea zer den ezagutarazteko, esaterako.

Asteazkeneko topaketan, sarrera hitzaldirako Debagoiena 2030 egitasmoko kideak gonbidatu dituzte, eskualde hartan lurraldearen garapen komunitario bat bultzatzea helburu duen sare irekia.

Parte hartzeko izena eman behar da eta, jakinarazi dutenez, oraindik aukera badago beren webgunean sartuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Beterri Saretuz
Aiala Zubieta Bertiz
“Ingurumenean ere enpresa txikiok gure norabidea jarri behar dugu”

Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruan aholkularitza eskaintzen duen Isladak kooperatibako kidea da Aiala Zubieta Bertiz. Berriki, formazioa eskaini die ekonomia eraldatzaileko kooperatiba eta proiektuei, Beterri Saretuz ekimenak Usurbilgo Lanbide Eskolan antolatuta,... [+]


2023-03-16 | ARGIA
Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan emakumeen foroa egingo dute Andoainen

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak antolatuta, hainbat kooperatiba, proiektu eta enpresa komunitariotan dabiltzan emakumeak bilduko dira Leitzarango Bisitarien Etxean, aitortza, konfidantza eta ahalduntzea lantzeko.


“Lanean ere rolak birsortzen dira sotilki”

Berdintasuna enpresetan nola lantzen dugun aztertzeko formazio saioa egin du Beterri Saretuz egitasmoak. Berdintasun Planen inguruko informazioa jasotzeaz gain, berdintasuna praktikara nola eraman ere hausnartu dute.


2023-02-21 | ARGIA
Soldata arrakala
Berdintasun planetatik harago, zer egin dezakegu?

Otsailaren 22an, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, lanean genero berdintasuna "planetatik praktikara" nola garatu aztertuko dute Hernanin, Beterri Saretuz egitasmoak kooperatiba eta proiektu eraldatzaileei zuzenduriko formazioan.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


Beterri Saretuz
“Eskualdean bizi, lan egin eta eragin nahi duen sarea gara”

Ikasturte amaierako ekitaldian, Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen sareak orain arte egindako ibilbidearen berri eman du eta aurrera begira dituen asmoak azaldu:"Elkarrekin hurrunago joan gaitezke".


2022-05-31 | ARGIA
Emakumeen foroa antolatu du Beterri Saretuzek eskualdeko enpresa eraldatzaileen artean

Beterri-Buruntza eskualdeko ekonomia eraldatzailearen sareak Esperientzia Trukeak egin ditu hainbat astez enpresa eta eragileen artean. Zikloa ixteko, emakumeen eskualdeko foroa antolatu dute asteazkenean Andoainen. Ekainaren 16an, bestetik, ekitaldi irekia izango da... [+]


2022-05-09 | ARGIA
Esperientzia trukeak
Lanean inklusioa nola sustatu aztertuko dute enpresa eta eragileek Hernanin

Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak antolatuta, Esperientzia Trukeen hirugarren saioa egingo dute Hernanin asteazkenean, laneko inklusioaren inguruan. Hainbat gairen inguruan enpresen arteko ezagutza partekatu eta "elkar entzun eta ikasteko" saioak dira.


Jennifer Alonso, lan orientatzailea
“Inklusioa lantzeko bide asko dituzte enpresek, aukerak eta denbora besterik ez dira behar”

Enpresa, erakunde eta eragileen arteko Truke esperientziak antolatu ditu Beterri Saretuz ekonomia eraldatzailearen ekimenak, eta Jennifer Alonsok maiatzaren 11n Hernanin egingo duten hirugarren saioan parte hartuko du, inklusioaz hitz egiteko. Sutargi enpresan, bazterkeria... [+]


2022-05-03 | ARGIA
Beterri Saretuz:
“Enpresetan rolak nola banatzen diren aztertu dugu”

Beterri Saretuz ekimenak antolatuta, enpresetako antolaketa ereduez hitz egiteko elkartu dira Beterri-Buruntza eskualdeko hainbat kooperatiba eta erakunde. Enpresen barruan dauden lidergoak zein diren eta nola funtzionatzen duten aztertu dute.


2022-04-11 | ARGIA
Esperientzia trukeak, Beterriko enpresa eraldatzaileek elkar ikasteko egitaraua

Beterri Saretuz ekimenak bultzatuta, enpresa eraldatzaileen artean esperientziak trukatzeko egitaraua antolatu dute ekaina bitartean. Hainbat arlotan ariko dira, eta izen ematea zabalik dago oraindik.


Nola saretu eskualde bat

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sareak badira askotarikoak. Sarea izan daiteke hari edo burdinazkoa, arrantzarako edo ehizarako balio dezake, sarea baliteke trikimailua izatea ere, tranpa, edo internet bera. Sarea izan liteke armiarmarena. Sarea izan liteke soziala. Edo babes-sarea... [+]


‘Beterri Saretuz’ ekonomia eraldatzailearen sarea ekintzara pasako da

Beterri-Buruntzako hainbat enpresa eta eragile biltzen dituen ekimenak ostegunean aurkeztuko ditu bere ekintza plana eta aurtengo helburuak, Usurbilen. 2019an sortua, parte hartzean oinarrituriko proiektuen ekosistema sustatu nahi du sareak eskualdean, ekonomia eraldatzailearen... [+]


Beterriko enpresa eraldatzaileek etorkizuneko bideorria adostuko dute

Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa eta eragileak biltzen dituen Beterri Saretuz programaren azken saioa egingo dute ostegunean Astigarragan. Erronka berriak zein diren eta aurrera begira nola antolatuko diren aztertuko dute.


Eguneraketa berriak daude