Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak oparitu dizkie euskal kostaldeko lau proiektu suntsitzaileri

  • Ekologistak Martxan elkarteak (Espainian Ecologistas en Acción) 2021eko edizioko Bandera Beltzak izendatu ditu, Espainiako estatuan kostaldeari kalterik gehien eragiten dieten proiektuei. Euskal itsas hegiari dagokionez, Bizkaian bandera bana oparitu die Petronorri kutsaduragatik eta Bilboko superportuari bere anpliazioagatik, eta beste bana Gipuzkoan Zumaian Urola ibaia dragatzeari eta Irungo udalari Txingudiko hiritartze planagatik.


2021eko ekainaren 29an - 14:30
Bilboko portuan Petronorrek erregaiak lehorreratzeko kai berria eraikiko du, superportu erraldoia zabalduz.

Ekologistak Martxanek izendatu berri ditu 2021eko edizioko lau Bandera Beltzak, itsas hegia kaltetzen tematzen diren enpresa eta erakudeei urtero eskaintzen dizkienak. Domina beltzetatik lehena, ex equo, Petronor konpainiari eta Eusko Jaurlaritzari eman diete beste behin ere, bati Euskal Herriko eta Espainiako iparralde osoko enpresarik kutsatzaileena izateagatik eta Jaurlaritzari hari petrolioa fintzeko baimena legeria bete barik emateagatik, auzitegiek berrikitan ebatzi dutenez.

Bizkaiko bigarren Bandera Beltza lurrez Muskizko udalerrian egonagatik Bilboboko Portua deitzen denarentzako da, orain arte artifizializaturik zeukan eremu handiari beste 46.000 metro karratu gehitzeagatik, hidrokarburuen kaia zabaltzeko. Portuko agintariek, gainera, iragarria dute 22.000 metro karratu gehiagoko zabalpena egin asmo dutela, hauek energia berriztagarriak lehorreratzeko.

Gipuzkoan beste bi bandera beltz banatu dituzte Ekologistak Martxanekoek. Lehena, Zumaian Urola ibaiaren hondoa dragatzea erabaki dutenentzako da. Zumaian errioa eten gabe dragatzen dute, besteren artean Balenciaga ontziolan egiten dituzten itsasontzi handiak ureratu ahal izateko eta hortik ateratako hondar eta lohiak Mutrikuko portu inguruetan itsasoratzen dituzte, denak ere Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak izaki. Ekologistek salatzen dutenez, azken bi urteotan egunero 3-4 aldiz erauzten dizkio errioari draga-ontzi batek lohiak -ez ahaztu, Europako ibairik kutsatuenetako batek ekarriak- ondoren Mutruko pareko uretara jaurtitzeko.

Bigarren ikurrin beltza Irungo Udalari eman dio Ekologistak Martxanek, jadanik presio handia jasaten duen Txingudiko itsasadarrean etxebizitza gehiago egiteko erabakiagatik. Duela gutxi ekologistek salatu zutenez, "Irungo Udala hirigintza-proiektu gehiago egiten ari da eta egin nahi ditu etorkizunean, Bidasoako estuarioa atzera bueltarik gabe hondatuko duen eremu oso sentikorraren gaineko hirigintza-presioa areagotuko dutenak".

Ecologistas en Accion elkarteak -zeinen kide baita Ekologistak Martxan- urtero ikurrin beltzok banatzen ditu Espainiako estatuko itsas hegoa gehien kaltetzen duten proiektuen artean, itsasoa daukaten probintzia bakoitzeko bi txapeldun beltz. Zerrenda osoa irakur daiteke hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itsasoak
2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, eguneko arrantzalea
“Urtez urte olagarroa gutxitu egin da, zerbait gertatzen da itsasoko urarekin, hori argi da”

Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.


2024-05-29 | Nicolas Goñi
Marshall uharteetan, elkarlana dute itsasoaren igoerari egokitzeko planen oinarrian

Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik... [+]


Aixa Barbarin López, urpeko arkeologoa
“Portuak zabortegiak dira”

Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen, EHUn, eta arkeologian murgildu zen. Urpeko arkeologian aritzea, ordea,... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


2024-02-05 | Nagore Zaldua
Ipurtargi gaziak

Zein gauza liluragarria argia sortzeko ahalmena izatea, ezta? Ipurtargiak, kakalardoen familiakideak, lehorreko izaki dirdiratsu ospetsuenak dira; baina itsasoan ere badira, ozeanoetan, distira egiten duten hainbat izaki biolumineszente.


2024-01-25 | Euskal Irratiak
Bi egun itsasoan, mikroplastikoen kutsadura zertan den jakiteko

Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eusko Jaurlaritza erne ezarri dira. Elkargoak,... [+]


Norvegiak atea ireki die meatzaritza enpresei Artikoko itsas sakona arpilatzeko

Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]


Erakunde ekologistek neurri zorrotzak eskatu dizkiete administrazioei plastikozko bolatxoei aurre egiteko

Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar direla mikroplastiko horiek oso sakabanatuta daudelako.


2024-01-09 | Leire Artola Arin
Jaurlaritzak alerta aktibatu du Bizkaiko eta Gipuzkoako kostan, plastikozko bolatxoengatik

Itsasontzi batek galdutako milioika ‘pellet’ iristen ari dira Galizia eta Asturiasko itsasertzera. AZTI-ko ikertzaileek kalkulatu dute datozen asteetan heldu daitezkeela euskal kostaldera, eta sortzen duten kutsaduraz ohartarazi dute. Jaurlaritzak itsasoan bildu nahi... [+]


Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Markus Rediker
“Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan”

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


Ipar garbirik ez itsasoko eolikoentzat

Energia berriztagarriak planeta honek dituen mugak gainditu eta hondamendi klimatikotik ateratzeko formula direla errepikatzen digute agintariek. Bateko fotovoltaikoak, besteko hidrogeno “berdea”, makro-zentral eolikoak… Orain itsasoko haize errotak omen dira... [+]


Itsasoko haize errotek dakarten “dilema ekologikoaz” ohartarazi du Europako Kontu Auzitegiak

Europako erakundearen esanetan itsasoan eraikitako eolikoek ingurumena kaltetu dezakete eta Europako Batzordeak ez ditu kalte horiek aintzat hartu "energia urdina" garatzeko bere estrategiaren barruan. 2050. urtean Europako itsasasaldean instalatutako potentzia 340... [+]


Eguneraketa berriak daude